Birziklatzea
2018/11/23 - 09:51
Biodegradagarria eta konpostagarria den plastiko bat sortu dute
Hondakin begetalak erabilita sortzen dute: bertatik glukosa atera eta horrekin, plastikoaren antzeko substantzia bat sortzen duen mikroorganismo bat elikatzen dute.
2018/10/09 - 13:35
Coca-Cola, Pepsi eta Nestle, ozeanoak plastikoz gehien kutsatzen dituzten enpresak
42 herrialdetako kostak garbitu dituen 'Break Free From Plastic' mugimenduak egindako ikerketa baten arabera, bildutako plastikoen % 65 baino gehiago multinazional handien produktuenak dira.
2018/10/03 - 22:29
350.000 tona janari zakarrontzira botatzen ditugu urtero Euskadin
1.300 milioi tona elikagai alferrik galtzen dira urtero munduan, ekoizten den janariaren % 30ek zabortegian bukatzen du. Europan, 90 milioi tona botatzen dira.
2018/06/15 - 12:59
Bilboko Udalak 'Platinozko Erratza' saria jaso du gaikako hondakinen bilketagatik
Bilboko Udalaren garbiketa-kudeaketa saritu dute Madrilgo Ingurumen eta Hirigintzako Nazioarteko Ferian, materia organikoaren gaikako bilketa sistemagatik.
2018/05/28 - 18:11
Plastikozko platera eta mahai tresnen salmenta debekatu nahi du Europako Batzordeak
Guztira, plastikozko hamar produkturen zerrenda egin du. Itsasoan dagoen zaborraren % 70 osatzen dute produktu horiek. Helburua hondakinak erdira murriztea da.
2018/03/03 - 13:54
Erandioko enpresa bat ikertzen ari dira, material kutsagarria kolpeka deusezteagatik
Indumental Recycling txatarra elektronikoa berziklatzen liderra da bere webgunearen arabera, eta orain ibaia kutsatzea nahiz langileak eta inguruko bizilagunak arriskuan jartzea leporatzen diote.
2017/06/19 - 20:53
Mutiloako zabortegia hiri-hondakinak jasotzen hasi da
Abuztuaren 11tik aurrera ez dute hondakin gehiago bidaliko Meruelora (Kantabria), eta Goierriko udalerrira eramango dituzte Gipuzkoako hiri-hondakin guztiak.
2017/06/05 - 14:53
Birziklapena hobetzeko aplikazio bat aurkeztu du Arabako Foru Aldundiak
Etxeko hondakinak bereizi eta sailkatzeko orduan sor daitezkeen zalantzak argitzeko balio du tresna digital berriak, eta Araban birziklapena hobetzea du helburu.
2017/05/02 - 18:34
Datorren astean hasiko dituzte Zubietako erraustegia eraikitzeko lanak
Urbaser buru duen aldi baterako enpresa elkarteak eraikiko du errauste planta, eta 30 hilabeteko epean lanak amaitzea espero dute.
2017/04/23 - 19:03
Posible al da hondakinen % 100 birziklatzea?
Birziklatzeko modu asko daude, beti ere, borondatea falta ez bada. BM Supermerkatuan papera, beira, plastikoa eta produktu organikoak nola birziklatzen dituzten ezagutu dugu.
2017/03/15 - 14:19
Beira-birziklapenak % 1,1 egin zuen gora Euskadin 2016an
Gipuzkoan birziklatu zen beira gehien, biztanle bakoitzak 35,7 kilo birziklatu baitzituen batez beste, Araban eta Bizkaian baino gehiago.
2017/03/12 - 22:31
Legorretak oniritzia eman dio zaborra 6 edukiontzi bidez biltzeari
Honako hau izan da emaitza: 425 baiezko boto, 182 ezezko eta 4 boto baliogabe.
2017/03/12 - 19:22
Mutiloako zabortegiaren aurkako agerraldia egin dute Donostian
Mutiloa, Gabiria eta Ormaiztegiko herritarrak kalera atera dira berriro, Goierri BirZirik herri-plataformak deituta.
2017/03/12 - 18:23
Gipuzkoako zaborrak Mutiloara eramatearen aurkako protesta, Donostian
Goierriko bizilagunek agerraldia egin dute Donostian, Gipuzkoako Foru aldundiaren aurrean, Goierri BirZirik herri plataformak deituta.
2017/03/12 - 16:30
Zaborrak nola kudeatu erabakitzeko bozketa Legorretan
Legorretako biztanleak gaur egiten ari diren bozketan zaborra biltzeko sistema erabakiko dute: orain arte bezala atez atekoarekin jarraitu edo txip bidezko edukiontzien sistema ezarri.
2016/11/10 - 16:58
Gipuzkoak Tuterara bidaliko du errefusaren zati bat datozen 3 urteetan
Errefusaren gainerako zatia Kantabriako Meruelo udalerriko eta Mutiloako zabortegietara eramango du.
2016/09/30 - 14:46
Bilboko Udalak bosgarren edukiontzia jarri du beste 7 auzotan
Materia organikoa biltzeko edukiontzia Zurbaran, Uribarri, Arabella, Txurdinaga, Otxarkoaga, Begoña eta Boluetan ezarriko da. Horrenbestez, bilbotarren % 35en eskura jarriko da edukiontzi marroia.
2016/09/29 - 12:20
Gipuzkoako hiri hondakinen zati bat, Mutiloako zabortegira
Egunero Merueloko (Kantabria) zabortegira ateratzen diren kamioien kopurua murriztuko du erabakiak.
2016/05/16 - 14:53
Euskadik 57.332 tona beira birziklatu zituen 2015ean, % 2,5 gehiago
Birziklatutako ontzi guztiak Bilboko Guggenheim Museoa 45 aldiz estaltzeko adina dira.
2016/01/24 - 22:16
Aretxabaletako herritarrek 5. edukiontzia aukeratu dute
Orain arte, atez ateko sistema zuten. Unai Elkoro alkateak baieztatu duenez, sistema berria udarako izango dute prest.