Beira-birziklapenak % 1,1 egin zuen gora Euskadin 2016an
Iaz 57.978 tona beira birziklatu ziren Euskadin edukiontzi berdeen bidez, 2015ean baino % 1,1 gehiago. Ecovidriok beira-ontzien hondakinen birziklatzea kudeatzeaz arduratzen den irabazi-asmorik gabeko elkarteak 221 milioi ontzi bildu zituen gaika: 101 ontzi pertsonako.
Datu horiek ikusita, Euskal Autonomia Erkidegoa birziklatzearen abangoardian mantendu dela azpimarratu du Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak, gaur goizean Gasteizen emandako prentsaurrekoan. Arriolaren esanetan, "euskal gizarteak ingurumenarekin duen konpromisoa ez da adierazpen erretorikoetara mugatzen". Izan ere, "ingurumena zaintzen laguntzen duten jarrerak eta jokabideak dira adierazgarrienak, gure bizimoduak ingurunean eragin ditzakeen kalteak ahalik eta gehien murrizteko".
Hala, Iñaki Arriolak azaldu duenaren arabera, edukiontziak bildu eta birziklatuz gero, "elementu horiek sortzen duten kutsadura ekidin dezakegu". "Gainera, berriz erabilita, ingurumena zaindu ez ezik, klima-aldaketaren aurka borroka egin dezakegu", azaldu du.
2012 eta 2016 bitartean, edukiontzian jasotako beira % 6 igo da Euskadin -54.666 tonatik 57.978 tonara-; biztanleko tasa, aldiz, 24,9 kilokoa zen 2012an eta 26,2 kilokoa 2016an.
Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan birziklatu zen beira gehien 2016. urtean: 35,7 kilo batezbeste. Araban eta Bizkaian baino gehiago. Halaber, sailburuak aipatu duenez, estatu espainiarreko gainerako erkidegoekin alderatuta, Gipuzkoa da gehian birziklatzen duena.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.