Bizkaibus
2023/02/01 - 10:04
Ilara luzeak sortu dira goizetik Bilboko geltoki intermodalean, doako bonuak eskuratzeko
Bidaia luzeak egiten dituzten Hego Euskal Herriko hainbat autobusek doako txartelak eskainiko dituzte urte amaierara arte.
2023/01/27 - 11:35
Bizkaibuseko hainbat unitateri eraso egin diete Trapagarango aparkalekuan
Bizkaibuseko hainbat unitate ispilu eta kristal hautsiekin agertu dira gaur goizean Trapagarango aparkalekuan. Honek atzerapenak eragin ditu Bizkaiko autobusen linea batzuetan, Bizkaiko Aldundiak baieztatu duenez.
2023/01/27 - 11:21
Bizkaibuseko zerbitzua ia eten dute Ezkerraldean, 80 autobusi egindako sabotajearen ondorioz
Autobusen atzerako ispiluak eta beirak hautsi dituzte, baita pintaketak ere, eta, beraz, ezin dute zirkulatu kalteak konpondu arte. CCOOk sabotajea gaitzetsi du.
2023/01/26 - 14:14
Espainiako Gobernuak otsailaren 7an altxatuko du musukoaren derrigortasuna garraio publikoan
Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak egun horretan sinatuko du agindua. Osasun-zentroetako derrigortasuna, ordea, mantendu egingo du.
2023/01/26 - 12:08
Musukoa ez da beharrezkoa izango garraio publikoan "oso laster", Espainiako Gobernuaren arabera
Isabel Rodriguez bozeramaileak zehaztu duenez, Txinako bidaiarien sarreraren harira hartu ziren neurriek izandakon eragina aztertzen amaitzen dutenean hartuko da erabakia.
2023/01/25 - 13:40
"Erabateko jarraipena" izan du Bizkaibuseko EMB azpikontrataren grebak, enpresa batzordearen arabera
Greba egun gehiago aurreikusi dituzte: urtarrilaren 31a, otsailaren 6a, 16a, 22a eta 28a, eta martxoaren 6a, 16a, 22a eta 28a.
2023/01/25 - 11:03
Bizkaibuseko EMB Ezkerraldea-Meatzaldeako langileak greban daude hitzarmen berria eskatzeko
Enpresek egin dizkieten proposamenak "barregarriak" direla eta langilea gehiago kaltetzen dutela salatu dute.
2023/01/25 - 08:49
Albiste izango dira: "Review: Aita Mari", kamioientzako bidesariak Bizkaian eta greba Bizkaibusen
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/01/16 - 15:53
Segurtasun neurri zorrotzagoak aldarrikatu dituzte Bizkaibuseko langileek
Elkarretaratzea egin dute Bizkaibuseko langileek igande goizaldean jipoia jaso zuen gidariari babesa erakusteko. Bakarrik, arriskuan, sentitzen direla salatu dute eta segurtasun neurri zorrotzagoak aldarrikatu dituzte.
2023/01/16 - 08:58
Bilbo-Mungia Bizkaibus lineako gidari bati eraso egin diote
Erasoa igande goizaldean gertatu zen. Hiru emakume gaztek jipoia eman zioten txoferrari, eta gidaria ospitalean artatu behar izan zuten. Gertatutakoa gaitzesteko elkarretaratze bana deitu ditu Mungian eta Bilbon.
2023/01/09 - 11:11
EMB eta Vectalia Enkarterri Bizkaibuseko langileak 24 orduko grebara deitu dituzte gaur
Urtarrilaren 19, 29 eta 31n; otsailean 6, 16, 22 eta 28an eta, martxoan 6, 16, 22 eta 28an ere greba egingo dute. EMBko batzordea eta patronalak urtarrilaren 10ean bilduko dira hitzarmenaren negoziazio mahaian.
2023/01/08 - 19:11
Bizkaibuseko beharginek protesta egin dute Bilbon hitzarmen "duin" baten alde
Greba eguna dute gaur EMB Ezkerraldea-Meatzaldeako Bus eta Vectalia Enkarterri Bizkaibuseko langileek.
2023/01/06 - 15:25
Busturiko eta Lea Artibaiko Bizkaibuseko langileek lan-uzte gehiago egingo dituzte
BLBko beharginek lan-hitzarmena berritzea eta KPIren araberako soldata igoerak eskatu dituzte. 31 lanuzte egingo dituzte. Aldundiari bitartekaritza eskatu diote, "Bizkaibus zerbitzuaren arduradun den heinean".
2022/12/28 - 13:54
Jaurlaritzak bere gain hartuko du garraio publikoari zuzendutako dirulaguntzaren % 10
Espainiako Gobernuak, bestalde, % 30eko zuzeneko dirulaguntza emango die garraioaren prezioa % 50 merkatzeko konpromisoa hartzen duten erkidegoei.
2022/12/28 - 09:42
Garraio publikoko deskontuak mantenduko dira Hego Euskal Herrian
EAEko erakundeek bezala, Nafarroako Gobernuak ere billeteak merkatzeko asmoa berretsi du. Espainiako Gobernuaren baldintza onartuta, % 30etik % 50era igaroko dira deskontuak Nafarroan.

2022/12/21 - 17:28
Bizkaibuseko hainbat zerbitzutan gaur deitutako grebaren jarraipena % 100ekoa izan dela esan dute sindikatuek
24 orduko lanuzteak honako autobus zerbitzu hauei eragiten die: Ezkerraldea, Meatzaldea, Txorierri, Enkarterriak, Busturia Lea-Artibai eta Mungialdea. Sindikatuek salatu dutenez, bi hilabetez protestak egin badituzte ere, geldituta daude hitzarmena berritzeko negoziazioak.
2022/12/21 - 10:48
Bizkaibuseko ia zerbitzu guztietako langileak grebara deituta daude gaur
24 orduko lanuzteak ondorengo autobus zerbitzuei eragingo die: Ezkerraldea, Meatzaldea, Txorierri, Enkarterriak, Busturia Lea Artibai eta Mungialdea. Sindikatuek salatu dutenez, bi hilabetez protestak egin badituzte ere, "geldituta" daude hitzarmena berritzeko negoziazioak.
2022/12/21 - 10:35
Lakuntza: "Metalgintza sektorean greba mugagabea da hurrengo urratsa, albait arinen eman beharrekoa"
"Horretarako, baina, batasuna behar dugu. Beharbada berandu gabiltza, ahalik eta azkarren egin beharko baikenuke aukera horren alde", adierazi du ELAko idazkari nagusiak.

2022/12/21 - 09:02
Albiste izango dira: Konstituzionalaren betoa, San Tomas eguna eta Bizkaibusen greba
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2022/12/12 - 07:53
24 orduko greba eguna dute gaur Bizkaibusen zerbitzua ematen duen Vectalia Enkarterri enpresako langileek
Langile batzordeak deitu du lanuztea, "enpresak ez dituelako bermatu KPIaren gainetiko soldata igoerak".