LAGUNTZAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak bere gain hartuko du garraio publikoari zuzendutako dirulaguntzaren % 10

Espainiako Gobernuak, bestalde, % 30eko zuzeneko dirulaguntza emango die garraioaren prezioa % 50 merkatzeko konpromisoa hartzen duten erkidegoei.
Bilboko tranbia. Argazkia: Irekia, Mikel Arrazola
Bilboko tranbia. Argazkia: Irekia, Mikel Arrazola

Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du garraio publikoa diruz laguntzeko udalei eta aldundiei dagokien gastuaren erdia, irailetik gaur arte egin duen bezala.

Asteazken honetan eman du neurri horren luzapenaren berri Iñaki Artola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak, goizean Euskadiko Garraio Agintaritzarekin izandako bileraren ondotik.

Bestalde, Espainiako Gobernuak % 30eko zuzeneko dirulaguntza emango die garraioaren prezioa % 50 merkatzeko konpromisoa hartzen duten erkidegoei, atzo aurreratutakoaren arabera.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri zuen, guztira 380 milioi euro gordeko dituztela garraio publikoa diruz laguntzeko.

Esan bezala, garraio publikoaren tokian tokiko dirulaguntzen % 10 ordainduko du Jaurlaritzak. Horrek 12 milioi euroko gastua ekarriko dio urteko lehen seihilekoan

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X