Garraioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garraio publikoko deskontuak mantenduko dira Hego Euskal Herrian

EAEko erakundeek bezala, Nafarroako Gobernuak ere billeteak merkatzeko asmoa berretsi du. Espainiako Gobernuaren baldintza onartuta, % 30etik % 50era igaroko dira deskontuak Nafarroan.
Lurraldebus.
Lurraldebus.

Beste urtebetez luzatu dituzte Hego Euskal Herriko garraio publikoko deskontuak. Beraz, 2022an bezala, Renfeko aldirian eta distantzia erdiko trenak doan izango dira, eta beste trenak eta erakundeen menpeko autobus lineak, prezio erdian.

Espainiako Gobernuak 2023an ere beherapenen % 30 bere gain hartuko duela iragarri zuen atzo, baina soilik tokiko erakundeek % 20 ordainduko duten autonomia erkidegoetan. Eusko Jaurlaritzak eta EAEko aldundiek deskontuak luzatzeko asmoa berretsi zuten aurreko astean —erakunde guztien aportazioarekin, % 50koa da egun—, eta orain, Nafarroako Gobernuak ere Espainiaren baldintza onartuko duela esan du. Horrela, Nafarroan deskontua % 30tik % 50era igaroko da.

Beraz, garraio publikoaren prezioek berdin jarraituko dute EAEn, eta apur bat merkeagoak izango dira Nafarroan.

Batetik, Espainiako Gobernuaren menpeko Renferen aldirietan, Bilbo Handian eta Donostialdean, eta distantzia erdiko trenetan musutruk bidaiatu ahalko da.

Bestetik, EAEko beste garraio publikoko billeteak prezio erdian egongo dira, orain arte bezala; besteak beste, Euskotren, Bilboko metroa, Bizkaibus, Lurraldebus, Araba Bus eta Bilbo eta Gasteizko tranbiak.

Azkenik, Nafarroako autobusetan deskontua % 30 izatetik % 50 izatera pasatuko da. Bidaiarien errepide bidezko garraio erregularreko zazpi zerbitzuei eragingo die.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X