Bizkaiko Foru Aldundia
2022/11/24 - 21:12
EAEko erakundeak, garraio publikoetako % 50eko beherapena gutxienez ekainera arte luzatzeko prest
EAEko erakundeen nahia da hiritarrek autobusak, Euskotreneko trenak edo Bilboko metroa erabiltzeagatik erdia ordaintzen jarraitzea, lehen seihilekoan behintzat, baina ez dago argi nork hartuko duen bere gain beste erdia; Espainiako Gobernuak ez du iragarri bere dirulaguntzarekin jarraituko duenik.
2022/11/23 - 12:32
Usansoloko desanexioa, pausoz pauso
Batzar Nagusiek akordioa onartu eta aldizkari ofizialean argitaratu ostean, Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio Usansoloko Udala, lurraldeko 113.a, sortzeko pausoak ematea.
2022/11/23 - 12:07
Iñigo Hernando (Galdakaoko alkatea): "Usansolotarren hitza errespetatzeko konpromisoa hartu genuen"
Galdakaoko alkate Iñigo Hernandok, Gernikan, Usansoloko desanexioa gauzatuta, berretsi egin du konpromiso hori: "Honaino heldu gara".
2022/11/23 - 11:46
Monica Mena (Usansolo Herria Plataforma): "Helegiteari ez diogu zentzurik ikusten"
"Honek ez du atzera-bueltarik", adierazi du Usansolo Herria Plataformako kide Monica Menak, 'Egun on Euskadi' saioan. Oso pozik azaldu da, Gernikan egindako elkarrizketan, desanexioa gauzatuta.
2022/11/23 - 11:44
Bizkaiko Batzar Nagusiek onartu egin dute Galdakaok Usansolo udalerri independente bihurtzeko egindako eskaera
Gauzak horrela, Bizkaiko 113. udalerri bihurtu da Usansolo. Aurreikuspenak bete dira, eta testuaren alde egin dute EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Bizkaiak; PPk abstentziora jo du, eta PSE-EEk, aldiz, kontra bozkatu du.
2022/11/21 - 13:24
Bizkaiko Aldundiak errepide guztietan LED teknologia jartzeko 27 milioi inbertituko ditu 2027ra arte
Foru Gobernuak kontsumoa % 50 eta gastua % 30 murriztea espero du.
2022/11/21 - 08:03
ELAk deituta, bost greba egun abiatu dituzte Bizkaiko zahar etxeetan
Aste honetarako daude deituta lanuzteak. Egoitzen kudeaketa publikoa eta langileen lan baldintzak hobetzea eskatu dute.
2022/11/20 - 21:16
Trafiko istripuen biktimak gogoratu dituzte Bilbon
'Stop violencia vial' Bide Segurtasunaren Defentsarako Euskal Elkarteak omenaldia egin die errepideetan bizia galdu duten edo bizitza osorako desgaitasuna duten pertsonei. Aurten, 40 pertsona hil dira istripuz Euskadin.
2022/11/17 - 13:12
Azpiazu: ''Akordioak euskal autogobernua eta Kontzertu Ekonomikoa indartuago ateratzea lortu du''
Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak —Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Gobernu Zentralak osatua— oinarri-urteko behin-behineko kupoa 1.472 milio eurotan finkatzen duen 2022-2026 bosturtekorako kupoaren metodologia onartu du gaur.
2022/11/17 - 13:00
Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak 2022-2026 bosturtekorako kupoa onartu du % 6,24ko egozte-indizearekin
Oinarrizko urteko kupoa 1.472 milioi eurokoa izango da. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko ogasunek ingurumena kudeatzeko bi zerga berri bilduko dituzte.
2022/11/14 - 12:44
Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean, gizonei zuzendutako kanpaina bateratua egin dute euskal erakundeek
"Zer ez duzu ulertu nahi? Bakarrik bai da baietz" lelopeko kanpaina aurkeztu dute Emakundek, foru aldundiek eta EUDELek. Izan ere, "gizonak dira", emakumeekin batera, indarkeria matxista desagerrarazteko "beste gizon batzuengana zuzentzen direnak".
2022/11/10 - 11:04
Rementeria: "Gure proiektuak martxan jarrita, ez dago motiborik beste lau urtetan hemen egoteko"
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak "Egun On Euskadi" saioan adierazi duenez, ez du presiorik eduki, baina barne hausnarketa egin ondotik erabaki du orain zortzi urte esandakoari kasu egitea. "Oso ona eta naturala da jende berria ilusio berriekin ikustea", gaineratu du.
2022/11/09 - 12:25
Hiru ahaldun nagusiek Pedro Sanchezek baino gehiago kobratu zuten iaz
Zerrendaren gorenean, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia dago, 112.250,60 euro jaso baitzituen joan den urtean. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, berriz, 84.845,16 euro.
2022/11/04 - 18:16
EAEko 14 erakundek eta elkartek bide segurtasunaren eta mugikortasun jasangarriaren aldeko ituna sinatu dute
Jaurlaritzak, hiru Aldundiek, Euskadiko hiru hiriburuetako Udalek eta hainbat erakundek, tartean EITB Mediak, 17 konpromiso hartu dituzte trafiko istripuen ondoriozko heriotzarik eta lesio larririk gabeko gizartea izatera iristeko.
2022/11/04 - 14:11
Garbiñe Ruiz, Ana Viñals eta Victor Lasa, Podemos Euskadiren alkategaiak Gasteizen, Bilbon eta Donostian
Aldundietarako, berriz, Miren Echeveste (Gipuzkoa), Eneritz de Madariaga (Bizkaia) eta David Rodriguez (Araba) izango dira zerrendaburuak, primarioetan hala erabakita.
2022/10/31 - 12:45
Bizkaiak neguko bidezaintza plana aktibatuko du, 431 langilerekin eta elurra kentzeko 89 makinarekin
Astearte honetatik apirilaren 30era arte egongo da indarrean plana, 2022-2023 denboraldian.
2022/10/31 - 12:11
Gaztelugatxetik Bermeorako oinezkoen bidearen lehen fasea onartu dute
Proiektuaren lehen fase horrek 707.800 euroko aurrekontua eta zortzi hilabeteko gauzatze epea izango ditu.
2022/10/28 - 21:01
Rementeriak 'herritarren bizi-kalitatea babesteko' aurrekontu proiektua aurkeztu du
9.808 milioiko aurrekontua, inoizko handiena, gizarte zerbitzuak eta bizi kalitatea babesteko.
2022/10/27 - 14:11
Tourra 2023an Bilbotik abiatuta "aspaldiko ametsa egia bihurtuko" dela esan du Urkulluk
Txirrindulari proba sonatuaren aurkezpen ekitaldian, Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du kirol ekitaldia Euskadiren "berezitasunak" munduari erakusteko aukera gisa ikusten duela.
2022/10/26 - 21:44
Hauek dira 2023ko maiatzeko udal eta foru hauteskundetarako baieztatuta dauden hautagaitzak
Hurrengo hauteskundeak maiatzean izango dira; orduan, herritarrek Udaletako eta Aldundietako euren ordezkariak aukeratuko dituzte. Kontsultatu alderdi bakoitzaren hautagaitzak Hego Euskal Herriko hiriburuetarako eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietarako.