Bizkaiko garraio publikoak % 50eko deskontua izango du 2023. urtean ere
2023ko urtarrilaren 1etik aurrera ere % 50eko deskontua izango da Bizkaiko garraio publikoan. Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eskainitako elkarrizketan, Bizkaiko Azpiegitura eta Lurralde Garapenerako diputatuak adierazi duenez, % 50eko deskontua bermatuta dago, baina argitu beharko da hori nork eta nola ordaintzen duen. Gainera, Imanol Pradalesek ez du baztertzen datozen egunetan Madrildik ezusteko onen bat izatea. Arabako eta Gipuzkoako garraio publikoak ere % 50eko deskontua izango dute 2023an.
Gaur gaurkoz, Espainiako Gobernuak laguntzaren % 30 ordaintzen du eta EAEko administrazioek jartzen dute gainerako % 20a. Aste honetan bertan Maria Jesus Montero Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroak ateak zabalik utzi ditu garraioan % 30eko deskontua luzatzeko. Garraio publikoko deskontua irailaren 1ean jarri zuen indarrean Espainiako Gobernuak eta, berez, abenduaren 31n amaituko da.
Imanol Pradalesek N-240 eta BI-625 errepideetako kamioientzako bidesariak ere aipatu ditu. 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera sartuko dira indarrean. Diputatuak esan du ulertzen duela garraiolarien ezinegona, baina hobe dela adostea Europar Batasunak neurria ezarri baino lehen. Era berean, adierazi du sektorearekin hainbat neurri adostu dituztela, besteak beste, kamioien renove plana, zerga hobariak, gurpilak aldatzeko laguntza programa eta abar.
Zure interesekoa izan daiteke
56 urteko emakume baten bila ari dira Gasteizen
Emakumeak % 80ko desgaitasuna du, 1,35 metro luze da, azal argia du eta betaurrekoak daramatza. Andaluzia kalean ikusi dute azkenekoz larunbat honetan.
Hainbat pertsona artatu dituzte Gasteizko lantegi abandonatu batean izandako sutean kea arnasteagatik
Sua 10:30 inguruan piztu da, URSSA fabrikaren eraikin zaharrean, eta suhiltzaileak, Ertzaintzako agenteak eta osasun-langileak bertaratu dira.
Bardeako Ferial urtegiaren ondoan piztutako baso-sutea kontrolpean hartu dute
Dispositibo berezi batek sua geldiarazi du, baina 4-5 hektarea zuhaizti kiskali dira. Bero handieneko denboraldiaren hasieran arreta handiz ibiltzeko eskatu dute agintariek.
Abian da Osakidetzako EPEaren bigarren eguna, zeladore, erizaintzako laguntzaile eta zerbitzuetako langile izateko probekin
Ostiralean hasi eta igandera bitartean, 9 kategoria profesionaletako aztekerketak ari dira egiten BECen. 101.000 hautagai dira orotara, 3.764 lanpostu betetzeko.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, Poliziarengandik ihesi zihoala bost ibilgailurekin talka egin eta zortzi pertsona zauritu ostean
Polizia iturrien arabera, agenteak berarengana hurbildu ziren, ustez estupefazienteak kontsumitu ostean kotxea gidatzera zihoalako.
Epaileak aske utzi ditu Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan Bizkaian atxilotutako bi lagunak
Pasaportea kendu diete eta 15 egunean behin epaitegian agertu beharko dute. Bi gazteak "inperialismo genozida salatzearen aurkako kanpaina bat" salatu duen Iranekin bat plataformako kideak dira.
Emakume bat hil da Tuteran izandako auto istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, ostiral arratsaldean. Emakumeak zeraman autoak kamioi bat jo du aurrez aurre.
Osakidetzak gezurtatu egin du igandeko erizaintzako proba beroagatik bertan behera geratu dela
Osasun Sailak zehaztu du proba aurreikusita zegoen bezala egingo dutela, eta gogorarazi du Osakidetzak bere kanal ofizialen bidez ematen duela balizko aldaketen berri.
Iganderako aurreikusitako hainbat ekitaldi bertan behera utzi dituzte, bero handia dela eta
Bilbon, hiribilduaren sorreraren 726. urteurrenaren desfile ofiziala ez dute egingo. Bestalde, Gogorak bertan behera utzi du Artxandan egin behar zuen gudari eta milizianoen omenaldia. Sopelan, Kosta Trail mendi lasterketa bertan behera geratu da, eta Barakaldon hainbat ekitaldi moldatu dituzte.
Osakidetza kontaktuak bilatzen ari da Trapagarango klub batean tuberkulosi kasu bat antzeman ondoren
Euskal Osasun Zerbitzua proba diagnostikoak zabaltzea eta establezimenduko langileak banan-banan deitzea aztertzen ari da, miaketa osatzeko eta kutsatze berriak baztertzeko.