Deskontua indarrean da Hego Euskal Herriko garraio publikoan
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) garraio publikoan % 50eko deskontua eta Nafarroan % 30ekoa gaur, ostegunarekin, sartu da indarrean. Espainiako Gobernuak aplikatutako murrizketa handitzea ebatzi zuten EAEko erakundeek; Foru Gobernuak, aldiz, bere horretan mantentzea erabaki zuen, eta, hala, beherapena txikiagoa izango da.
"Familien egoera ekonomikoa arintzeko" eta herritarrek garraio publikoa gehiago erabil dezaten jarri da martxan neurri berria, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren esanetan. Laguntza abenduaren 31ra arte luzatuko da. Sailburuak atzo aurkeztu zituen deskontuok Amarako Euskotrenen geltokian, Donostian. Agerraldian nabarmendu zuenez, lortutakoa oso garrantzitsua da Euskadirentzat, gai izan baita "laguntza ehuneko handienarekin emateko". Hala, pozik agertu zen administrazio guztiek hasieratik izan duten jarreragatik.
Bizkaian, Bilboko Metroko, Bilbobuseko eta Artxandako Funikularreko abonuek % 50 gutxiago balioko dute. Hemen kontsulta ditzakezue garraiobide publiko bakoitzaren bidaia txartelen prezio berriak.
Gipuzkoan, dBus, Lurraldebus eta Euskotrenen abonuek erdia balioko dute ere. Esteka honetan ikus daitezke garraiobide publikoen tarifak.
Gasteizen, berriz, eguneko autobusaren, gautxoriaren eta tranbiaren abonuek ere erdia kostatuko dute. Gainera, Tuvisa enpresak azaldu duenez, 12 urtetik beherako pertsonek doan bidaiatzeko aukera izango dute Gasteizko hiri-autobusetan, nahiz eta oraindik ez duten zehaztu indarrean noiz sartuko den. Informazio guztia hemen duzue.
Nafarroan, Iruñerriko Hiri Garraioan ere aplikatuko da deskontua. Hala, laguntzok % 30eko beherapena ekarriko dute TUCen egungo tarifen gainean, txanpon-tituluei eta aldi baterako tituluei dagokienez. Zerbitzuak zehaztu duenez, neurriak ez ditu barne hartuko abonuekin edo bidaia anitzeko txartelekin ordaintzen ez diren txartel edo tiket arruntak.
Amaitzeko, Euskadin eta Nafarroan aldiriko hainbat linea dituen Renfeko erabiltzaileek ere laguntzak izango dituzte. Doakoa izateko, baina, gutxienez 16 bidaia egin beharko dira urtea amaitu arte, eta aurretik 10 euroko fidantza ordaindu beharko du erabiltzaileak aldirikoetan, eta 20 eurokoa distantzia ertainetan. 16 bidaia horiek egindakoan, dirua itzuliko du Renfek.
Horretarako, web orriaren edo Renferen aplikazioaren bidez eskatu behar da fidantza bueltan. Erabiliko dugun nukleoa aukeratu eta "ohiko bidaiarientzako doako abonua" aukera hautatu. Hemen dituzue azalpen guztiak.
Zure interesekoa izan daiteke
KPIa % 4,5 igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2 Nafarroan
Azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea. Batez ere erregaien igoerak eragin du KPIaren gorakada.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.
EHUren intersindikalak salatu du Unibertsitate Lege berriak unibertsitate publikoari beharrean, pribatuari egiten diola mesede
Sindikatuok "kezka handia" agertu dute Unibertsitate Lege berriarekin, eta salatu unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeko bidea errazten diela, publikoaren kaltetan. Hain justu, EHUren "arazo larriena azpifinantzaketa" dela nabarmendu dute.
Greba deitu dute Bizkaiko metal merkataritzan urriaren 7rako, lan hitzarmen berri baten alde
ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek soldatak KPIaren arabera eguneratzea eta lanaldia Bizkaiko merkataritzako beste hitzarmen batzuetan ezarritako urteko 1.725 orduetara murriztea.
Gipuzkoako gasolindegietako langileak kalera atera dira lan-hitzarmen berriaren alde
Gipuzkoako gasolindegietako langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean, hitzarmen berriaren negoziazioen blokeoa salatzeko. Ia bi urteko prozesuaren ostean, langileak kexu dira patronalak ez duelako erakusten elkarrizketarako borondaterik. Akordiorik lortu ezean, iragarri dute datozen asteetan mobilizazioak areagotu ditzaketela.
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.