Brasil
2019/08/23 - 14:26
Munduak Amazonia, 'planetaren birika', salbatzea eskatu du
Urtarrilaren 1a eta abuztuaren 18a artean 71.497 sute foku erregistratu dira Brasilen, eta horietatik % 52,5 Amazonia eremuan izan dira.
2019/08/22 - 13:49
Milaka hektarea kiskali ditu suak Amazonian
Gobernuz kanpoko erkaundeak hondamendiaren atzean daudela iradoki du Jair Bolsonaro Brasilgo presidenteak. Greenpeace eta WWF erakundeen ustez, Bolsonaroren hitzek zigorgabetasuna elikatzen dute.
2019/08/22 - 12:01
Baso suteek % 83 egin dute gora Brasilen
Aurten, Brasilen, 72.843 sute izan dira. Azken astean, sateliteek 9.507 sute berri atzeman dituzte, batez ere Amazonas inguruan.
2019/07/29 - 20:50
Presoen arteko borroka batek gutxienez 52 hildako utzi ditu Brasilen
Altamira hiriko espetxean, fakzio kriminalen arteko liskarrean, 52 preso hil dituzte, horietako 16 burua moztuta.
2019/07/26 - 22:39
Poliziaz mozorrotuta, 750 kilo urre lapurtu dituzte Sao Paoloko aireportuan
Polizia lapurren atzetik dabil, baina oraindik ez daude identifikatuta. Aireportuko kamerek dena grabatu dute.
2019/07/15 - 22:57
Emakume batek apaiz bat bultzatu du Brasilen, meza ematen ari zela
Marco Rossi apaiza bultzatu, 50.000 lagunentzako meza ematen ari zela. Dirudienez segurtasun kontrola saltatu zuen emakumeak eta apaizarengana iristea lortu zuen.
2019/06/28 - 23:36
EBk eta Mercosurrek merkataritza librerako ituna egin dute, 20 urte eta gero
Bi aldeek azpimarratu dute "akordio historikoa" dela bi merkatu indartsu batzea ekarriko duelako.
2019/06/16 - 20:30
Itzalaldi batek argindarrik gabe utzi ditu Argentina eta Uruguai
Txileko eta Brasilgo eremu batzuetan ere izan du eragina itzalaldiak. Argentinak eta Uruguaik elektrizitate sistema partekatzen dute, Salto Grandeko ur bilduaren bidez.
2019/06/11 - 10:33
Iruzurra izan zen Lularen aurkako epaiketan
Orain argitaratutako informazio baten arabera, Sergio Moro auziko epaileak Lula da Silvaren aurkako salaketa prestatzen lagundu zion fiskalari.
2019/06/10 - 12:11
Brasilgo egunkari baten ikerketak ezbaian jarri du Lula da Silvaren kontrako epaiketa
'The Intercept Brasil' egunkariak Sergio Moro epaile ohi eta egungo Justizia ministroaren eta Lava Jato auzia zeramaten fiskalen arteko elkarrizketak aireratu ditu.
2019/05/28 - 11:57
Gutxienez 57 preso hil dira Brasilen, hainbat espetxetan izandako borroketan
Atzo 42 preso hilik aurkitu zituzten Manauseko lau espetxe desberdinetan. Beste 15 preso ere hil ziren igandean beste borroka batean.
2019/05/26 - 11:56
Ritcher eskalan 7,5eko maila izan duen lurrikara izan da Perun
Moyobamban, Peruko Amazonia Altuan, izan du epizentroa lurrikarak eta Kolonbia ere astindu du 8,3ko indarrez. Ekuadorren eta Brasilen ere sentitu dute.
2019/05/20 - 11:11
Gutxienez 11 pertsona hil dira Brasilgo taberna batean izandako tiroketan
Armatutako zazpi gizonek burutu zuten erasoa. Poliziak uste duenez, droga trafikoaren kontrolarekin zerikusia izango luke tiroketak.
2019/03/21 - 19:27
Michel Temer Brasilgo presidente ohia atxilotu dute
Ustelkeriaren aurkako borrokan Lava Jato historiako operaziorik handiena da, eta Petrobras eskandalu erraldoia argitara eman zuen.
2019/03/13 - 20:06
Tiroketa batek gutxienez hamar hildako utzi ditu Brasilgo ikastetxe batean
Gutxienez bost nerabe hil dira bigarren hezkuntzako ikastetxe barruan, baita zentroko langile bat eta bi erasotzaileak ere. Tirogileak eskolako pasilloetan suizidatu dira.
2019/03/05 - 10:35
Rio de Janeirok agur esan die inauteriei azken desfilearekin
Sanbodromora sartzeko sarreren prezio altua eta inauteriaren komertzializazioa kritikatu nahi izan dute sanba eskolek.
2019/03/01 - 11:20
7 graduko lurrikara batek Peru astindu du
Dardara Azangarotik 8 kilometro ipar-mendebaldera gertatu da, 270 kilometroko sakoneran. Ez dago tsunami alertarik. Astindua Bolivian, Brasilen eta Txilen ere sentitu dute.
2019/02/27 - 09:54
Hildako xibarta balea bat aurkitu dute Brasilgo Amazoniako mangladi batean
Adituen ustez, zortzi metroko balea-kumea galdu egin zen eta gosez hil zen. Ondoren, mareak mangladira eraman zuen animaliaren gorpua.
2019/02/26 - 09:30
Tentsioa gori-gorian, Venezuelako mugetan
Kolonbia eta Brasilgo mugetan protestak eta liskarrak izan dira manifestarien eta militarren artean.
2019/02/24 - 11:31
'Venezuela askatzeko aukera guztiak' proposatuko dituela esan du Guaidok
Oposizioko buruak aurreratu duenez, bihar Bogotan egitekoa den Limako Taldearen bileran parte hartuko du.