Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iruzurra izan zen Lularen aurkako epaiketan

Orain argitaratutako informazio baten arabera, Sergio Moro auziko epaileak Lula da Silvaren aurkako salaketa prestatzen lagundu zion fiskalari.

Orain baieztatu dira Lula da Silva, Brasilgo presidente ohiaren kontrako epaiak betidanik eragin dituen susmoak.

Ustelkeria leporatuta zigortu zuten Lula; zehazki, luxuzko apartamendu bat jaso izanagatik opari gisa, eroskeriagatik ikertzen ari ziren eraikuntza enpresa baten eskutik. Apartamendu hori ez zen inoiz Lularen izenean egon, baina auziaz arduratu zen epaileak, Sergio Morok, ebatzi zuen Lula da Silvak eta bere familiak erabiltzen zutela eta bera zela benetako jabea. Frogak oso eztabaidagarriak ziren, baina Morok 12 urteko kartzela zigorra ezarri zion Lulari.

Zigor horrek galarazi zion Jair Bolsonarok irabazi zituen iazko hauteskundeetara aurkeztea; inkesta guztiek zioten aurkeztuz gero Lulak irabaziko zituela hauteskundeak. Bolsonaroren lehen erabakietako bat Sergio Moro Justizia ministro izendatzea izan zen; bazirudien Lula paretik kentzeagatik emandako saria zela.

Orain argitaratutako informazio batek dio Morok bideratu zuela fiskalaren ikerketa. Alegia, berak epaituko zuen salaketa prestatzen lagundu ziola Morok fiskalari. Brasil astintzen ari den eskandalu ikaragarria.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X