Brasil
2017/05/22 - 14:24
Michel Temerren auziak eragindako haserreak Brasilgo kaleak hartu ditu
Milaka pertsona manifestatu dira herrialdeko 19 hiritan, presidenteak dimisioa ematea eskatzeko berriro, diputatu bat erosi nahi izan duela kaleratu ondoren egunkari batek.
2017/05/19 - 16:56
Temerrek ez du dimisioa emango Brasilen, ikerketa zabalik izan arren
Grabazio batean entzuten omen zaio nola saiatu zen erosten, ustez, kartzelan dagoen diputatu baten isiltasuna. Kaleetan, manifestazio handiak daude, presidenteak kargua utz dezan.
2017/05/19 - 11:42
Temerrek karguari eutsiko dio: 'Ez dut inoren isiltasuna erosi'
Brasilgo Auzitegi Gorenak ikerketa zabaldu dio herrialdeko presidenteari, ustezko ustelkeriagatik; izan ere, kartzelan dagoen diputatu ohi baten isiltasuna ustez erosi zuen.
2017/05/19 - 11:18
Brasil: Haiek ziren politikari ustelak
Eduardo Cunha kartzelan dago, 15 urteko kondena betetzen, ustelkeriagatik. Cunha Diputatuen Ganbarako presidente zen eta Rousseffen impeachmenta sustatu zuen berak.
2017/05/18 - 22:00
Brasilgo Gorenak onartu egin du Temer presidentea ustelkeriagatik ikertzea
Egun espetxean dagoen diputatu ohi baten isiltasuna erosten saiatzea egotzi diote presidenteari. "Ez dut uko egingo eta gertatutakoa guztiz argitzea eskatzen dut", esan du Temerrek.
2017/05/01 - 00:35
Joseba Vizan atxilotu dute Brasilen
Brasilgo Poliziak aurretik 2013an atxilotu zuen Vizan Rio de Janeiron; aitzitik, abokatuek egindako zenbait izapideren ostean, aske geratu zen.
2017/02/27 - 10:22
Karroza batek zortzi lagun harrapatu ditu Sanbodromoan
Sanba eskola bateko kideek arazoak izan dituzte karroza erraldoia mugitzeko eta azkenean 8 pertsona harrapatu dituzte.
2017/02/26 - 13:44
Sambak eta sentsualitateak gainezka egin dute Sao Paulon
12 eskoletako 2.000 eta 3.000 bitarteko dantzariek euren karrozak aurkeztu dituzte atzoko desfilean. Gaur goizalde partean bere desfile ezaguna egingo du Rio de Janeirok.
2017/02/10 - 13:35
Hiru kilo kokaina atzitu dituzte Getxon, hamaka batzuen oihal barruan
Hamakak hegazkinez heldu ziren Madrilera Brasildik, eta posta bidez bidali zituzten Getxora.
2017/01/06 - 14:09
Gutxienez 33 preso hil dira Brasilgo kartzela batean
Egoera 'kontrolpean' dago. Lau egun lehenago, 65 preso hil zituzten Brasilgo beste kartzela batean, Manausen, Amazonaseko estatuan.
2017/01/02 - 15:31
60 pertsona hil dira Brasilen, espetxe batean izandako matxinadan
Sao Paulon finkatuta dagoen Primer Comando de la Capital taldearen eta Amazonia estatuko kartzelak kontrolatzen dituen Familia do Norte taldeen artean izandako borrokak eragin du matxinada.
2016/12/26 - 20:47
Chapecoense taldearen hegazkinak erregai gutxi eta pisu gehiegi zuen
Ikerketa baten arabera, hegazkina gidatzen zuten pilotuek Rionegroko aireportuan lur hartzea eskatu zuten erregai nahikorik ez zutela ohartu zirenean.
2016/12/14 - 15:25
Brasilgo gobernuak gastu publikoa 20 urtez murriztea erabaki du
Herrialdea krisi ekonomikotik aratzeko neurria dela diote agintariek, baina kalean liskarrak piztu dira berehala.
2016/12/07 - 07:53
Chapecoense taldea eraman zuen hegazkin-enpresaren burua atxilotu dute
Miguel Quiroga enpresaren beste jabea hegazkina gidatzen zuen pilotua zen, eta, gainera, auzi bat zuen martxan Boliviako Armadarekin.
2016/12/05 - 13:15
Chapecoensek bideo bat zabaldu du hizkuntza ugaritan eskerrak emanez
Bideo bat sareratu du klubak sare sozialetan. Esker hitzak ageri dira hainbat hizkuntzatan; horien artean, "eskerrik".
2016/12/05 - 13:10
Chapecoense taldeak eskerrak eman ditu, baita euskaraz ere
Twitter sare sozialean duen kontuan bideo bat argitaratu du ezbeharra izan zenetik jasotako babesa eskertzeko.
2016/12/03 - 20:05
Brasilek azken agurra eman die hegazkin istripuko biktimei
Milaka pertsonak txalo egiten agurtu dituzte Brasilgo Chapecoense zelaian, Kolonbiako istripuko biktimak, lore, pankarta eta Brasilgo banderen artean.
2016/12/01 - 08:05
Baieztatu dute hegazkina erregairik gabe zegoela istripuaren unean
Abioiak 30 minutuz hegan egiteko erreserba izan behar zuen, behin ibilbidea bukatuta. Bestalde, 59 biktima identifikatu dituzte dagoeneko.
2016/11/30 - 10:23
Istripuaren biktima: 'Segurtasun protokoloa bete nuelako nago bizirik'
Bestalde, Medellingo alkateak omenaldia deitu du gaurko, Atanasio Girardot estadioan, biktimen alde.
2016/11/29 - 21:19
Chapecoense taldea zeraman hegazkineko kutxa beltzak topatu dituzte
Aurkikuntzak ahalbidetu egingo du istripuaren kausak argitzea. 71 pertsona hil dira.