Brasil
2018/08/16 - 17:14
Lula da Silva presidentegai bezala erregistratu dute
Abian dira Brasilgo hauteskundeak. Lula hautagai izateko tramitea egin du bere alderdiak, baina kartzelan dagoenez, hautagaitza baliogabetzeko aukera asko daude.
2018/07/08 - 20:21
Lehia judiziala Brasilen, Lula da Silva presidente ohia aske uzteagatik
Rogerio Favreto epaileak 'habeas corpus' bat eman dio, eta neurria 'larrialdiko' erregimenean betetzea eskatu du. Ordu batzuk geroago, epaile izapidegileak bertan behera utzi du agindua.
2018/05/23 - 11:20
Soineko adimenduna, sexu-gehiegikeriak antzemateko
Konpainia batek froga egin du hiru emakumeri soinekoa ipinita, Brasilen, eta ordubetean 40 aldiz baino gehiago egin zizkieten ukituak, haien baimenik gabe.
2018/05/01 - 16:26
Eraikin bat behera etorri da Sao Paulon
Gutxienez pertsona bat hil eta beste hiru desagerturik daude Sao Paulon, 26 solairuko eraikin batek su hartu eta behera etorri ondoren.
2018/05/01 - 11:12
Europar Batasuneko metalari ezarri beharreko muga-zergak atzeratu ditu AEBk
Europar Batasuneko metalari ezarri beharreko muga-zergak atzeratu ditu AEBk
2018/04/08 - 10:25
Lula da Silva espetxeratu dute Curitiban
Brasilgo presidente ohiak hamabi urte eta hilabete batek espetxe-zigorra bete beharko du, ustelkeriagatik eta dirua zuritzeagatik.
2018/04/07 - 15:16
Lula da Silva presidente ohiak bere burua entregatuko du gaur
Brasilgo presidente ohiak esan duenez, ustelkeria delituengatik ezarritako 12 urteko espetxe-zigorra beteko du errugabe dela frogatu ahal izateko.
2018/04/07 - 00:46
Lula da Silvak uko egin dio bere burua Justiziaren esku uzteari
Espetxeratzeko epaileak emandako epea gaur gauean amaitu da. Brasilgo presidente ohia sindikatu baten egoitzan dago gotortuta, Sao Paulon.
2018/04/06 - 14:29
Nahi eta ezin
Aldaketa eta hobekuntza xede izan eta erdietsi daitezkeela adierazten dugunean agindutakoa lortzen ez badugu, amets eta ilusio aukera guztiak deuseztatu egiten ditugu, etorkizunari ateak itxiaz.
2018/04/05 - 11:45
Brasilgo Gorenak Lularen helegitea atzera bota eta kartzelatik hurbilago utzi du
Horrela, epaia bigarren instantzian berretsi eta zigorra betetzeko atea zabaldu dute. Honenbestez, Brasilgo presidente ohia espetxera bidali dezakete datozen egunetan.
2018/04/05 - 11:39
Brasilgo Gorenak Lula da Silva kartzelara bidean jarri du
Brasilgo Gorenak habeas corpus-aren inguruko ebazpena eman du. ei epaile agertu dira Lula espetxeratzearen alde, eta bost kontra. Aztoratuta daude herritarrak, batzuk Lularen alde eta besteak kontra.
2018/04/04 - 16:29
Lula da Silvaren aldeko eta kontrako manifestazioak dira nagusi Brasilen
Brasilgo Auzitegi Gorenak Lula presidente ohiak kartzelara joan behar duen edo ez erabakiko du. 12 urteko zigorra ezarri zioten ustelkeriagatik, baina udazkeneko hauteskundeetarako faboritoa da
2018/03/27 - 16:23
Lula, kartzelatik gertuago
Brasilgo presidente ohiaren behin betiko erabakia apirilaren 4an emango dute, baina azken errekurtsoak ere atzera bota dizkiote eta ez zaio ia aukerarik gelditzen aske izateko.
2018/03/22 - 20:10
Trumpek ez die Europar Batasunaren altzairuari eta aluminioari muga-zergarik jarriko
Era berean, Australiak, Argentinak, Brasilek, Hego Koreak, Kanadak eta Mexikok ez dute muga-zergarik ordainduko; bai, ordea, Txinak, Errusiak eta Venezuelak.
2018/03/16 - 15:32
Samina Brasilen, Marielle Francoren hilketagatik
Emakumeen, beltzen eta faveletan bizi direnen eskubideen aldeko borrokalaria zen Marielle, eta poliziaren gehiegikeriak salatzen aritu da nekagaitz.
2018/02/09 - 18:30
Inauteriak, munduan zehar
Inauterietako mozorro onenak, munduko herrialdeetan barrena.
2018/01/25 - 20:15
Lula, Langileen Alderdiaren hautagai
Porto Alegreko bigarren auzialdiko auzitegi batek aho batez berretsi du Lularen kontrako kondena, eta 12 urtera igo du zigorra.
2018/01/25 - 09:32
Kolpe latza Lula da Silvarentzat
Brasilgo presidente ohiak Petrobras auzian jasotako bigarren bigarren epaiak asko zailduko dio hauteskundeetan hautagai izatea. Baina bere askatasuna ere jokoan dago.
2018/01/25 - 00:03
Epaimahaiak luzatu egin du Lula da Silvari ustelkeriagatik ezarritako zigorra
Epaileek aho batez hartu dute erabakia. 12 urte eta hilabete bateko kartzela-zigorra ezarri diote Brasilgo presidente ohiari.
2018/01/24 - 21:57
Epaileek berretsi egin dute Lula da Silvari ezarritako kartzela zigorra
9 urte eta erdiko kartzela zigorra berretsi diote Lula da Silvari ustelkeriagatik. Lulak badu errekurritzeko aukera, baina urriko hauteskundeetan presidentegai izatea asko zaildu zaio.