Albiste dira
Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kolpe latza Lula da Silvarentzat

Brasilgo presidente ohiak Petrobras auzian jasotako bigarren bigarren epaiak asko zailduko dio hauteskundeetan hautagai izatea. Baina bere askatasuna ere jokoan dago.

Lula da Silvaren jarraitzaileak —asko dira Brasilen— erabat sinistuta daukate presidente ohiak epaiketa politikoa izan duela. Uste dute ez dela argi geratu eraikuntza arloko enpresa batek, ustezko mesedeen truke, luxuzko apartamendu bat eman zionik. Ez dagoela agiririk frogatuko lukeenik Lula apartamendu horren jabe denik. Eta epaiketa horren helburu bakarra Lula hauteskundeetara aurkez dadin eragoztea dela. Urriko hauteskundeetarako, izan ere, faborito jotzen dute inkestek.

Aitzitik, epaiaren arabera, Lulak oso zaila izango du hautagai izatea. 2010ean, bera agintean zela onartu zen lege baten arabera, presidentegaiek ezin zuten bigarren instantziako epai bat kontra eduki. Eta atzokoa bere kontrako bigarren epaia da. Beraz, Hauteskunde Epaitegiak, datorren abuztuan hauteskundeetarako hautagaien zerrenda onartu behar duenak, baztertu egin beharko luke Lularena.

Lularen askatasuna bera ere jokoan dago. Abokatuak saiatuko dira haren espetxeratzea atzeratzen, baina 12 urteko zigor batekin, berehala sartu beharko litzateke kartzelan.

teke kartzelan.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X