Brasil
2018/10/27 - 15:25
Euren etorkizunaz erabakiko dute bihar brasildarrek hauteskundeetan
Hauteskunde-aurreko azken agerraldietan elkarri eraso diote bi hautagaiek: Bolsonaro ultraeskuindarrak eta Haddad progresistak.
2018/10/26 - 16:59
Bolsonaro faboritoa da igandeko hauteskundeetan
Azken inkestek diote Haddad ezkertiarrak Bolsonarorekiko aldea murriztu duela, baina hala ere ultra-eskuindarra da faborito argia.
2018/10/12 - 12:58
Jair Bolsonaroren aurkako manifestaldia egin dute Brasilen
Milaka pertsona Sao Pauloko kaleetara atera dira eta Jair Bolsonaro hautagai ultraeskuindarraren aurkako protestak egin dituzte.
2018/10/09 - 13:35
Coca-Cola, Pepsi eta Nestle, ozeanoak plastikoz gehien kutsatzen dituzten enpresak
42 herrialdetako kostak garbitu dituen 'Break Free From Plastic' mugimenduak egindako ikerketa baten arabera, bildutako plastikoen % 65 baino gehiago multinazional handien produktuenak dira.
2018/10/09 - 11:51
Bolsonarok eta Haddadek ukatu egin dute boterera indarrez iristeko asmoa izatea
Bi hautagaiek uko egin diote presidentetzara nagusikeriaz heltzeari, demokraziarekiko errespetua promestu dute eta Konstituzioari zuzenketak egiteko asmoa erakutsi dute.
2018/10/08 - 11:11
Bolsonaro ultraeskuindarrak irabazi du hauteskundeen lehen itzulia Brasilen
Ia 50 milioi boto eskuratu ditu eskuin muturreko hautagaiak; zuzeneko izendapenetik gertu ibili da, botoen % 46 lortu baititu, baina bozketa elektronikoarekin arazoak egon direla salatu du.
2018/10/08 - 10:25
Bolsonaro ultraeskuindarrak irabazi du hauteskundeen lehen itzulia Brasilen
Hautagai ultraeskuindarra gehiengo absolutua lortzetik gertu gelditu da. Bigarren itzulian, Fernando Haddad Langileen Alderdiko hautagaiarekin lehiatuko da.
2018/10/07 - 19:39
147 milioi brasildar daude deituta presidentetzarako hauteskundeetara
Inkestek diotenez, Jair Bolsonaro ultraeskuindarrak irabaziko du lehen itzulian, eta urrian izango den bigarrenean Fernando Haddad sozialistarekin lehiatuko da.
2018/10/05 - 14:30
Bolsonaro eta Haddad faborito, Brasilen igandean egingo diren hauteskundeei begira
Inkesten arabera, bietako inork ez du gehiengoa lortuko lehen itzulian. Hala balitz, boto gehien eskuratzen dituzten hautagaiak lehiatuko dira bigarren itzulian.
2018/10/04 - 17:05
Brasilen hauteskundeak egingo dituzte igandean
Bi pertsona dira faboritoak: Jair Bolsonako ultraeskuindarra eta kartzelan jarraitzen duen Lula da Silvaren oinordekoa, Fernando Abbad progresista.
2018/09/12 - 10:31
Lulak uko egin dio hauteskundeetara aurkezteari eta Haddad izango da presidentegaia
2003tik 2010era Brasilgo presidente izan zena kartzela zigorra betetzen ari da ustelkeriagatik, eta Justiziak debekatu egin dio presidentegai izatea.
2018/09/07 - 12:22
Jair Bolsonaro Brasilgo presidentegaiari labanaz eraso diote mitin batean
Hautagai ultraeskuindarra sabelaldean sastakatu dute, eta odol asko galdu du, baina egonkor dago. 40 urteko gizon bat atxilotu dute erasoa egin izana egotzita.
2018/09/07 - 10:47
Bolsonaro hautagai ultraeskuindarra sastakatu dute mitin batean
Jair Bolsonarori sastakaia sartu diote Brasilgo presidente izateko hauteskundeetako ekitaldi batean. Ebakuntza egin diote eta arriskutik kanpo dago. Lehenengo da galdeketetan.
2018/09/05 - 12:59
Brasilen suntsitutako museoak ez zuen ez asegururik ez suhiltzaile brigadarik
Faktore horiez gain, beste batzuk salatu zituzten herritarrek, besteak beste, mantentze lanetarako funts publikoen murrizketa eta eraikuntzaren azpiegitura arazoak.
2018/09/03 - 10:42
Sute batek Brasilgo Museo Nazionala suntsitu du
Oraindik argitzeke dago zerk eragin duen sua. Ez da inor zauritu, baina kalte material handiak izan dira 20 milioi pieza inguru dituen museoan.
2018/09/03 - 10:28
Sute handi batek Brasilgo Museo Nazionala kiskali du
Rio de Janeiroko suhiltzaileak oraindik ere lanean ari dira Brasilgo Museo Nazionalean piztu den sua itzaltzeko. Herrialdeko kultura erakunde garrantzitsuenetakoa da museoa.
2018/09/01 - 12:24
Lula ezingo da hautagi izan Brasilgo hauteskunde presidentzialetan
Brasilgo Hauteskundeetarako Auzitegi Gorenak bart hartu du erabakia, presidente ohia ustelkeriagatik zigortuta dagoela argudiatuta. Lularen abokatuek helegitea jarriko dutela iragarri dute.
2018/08/29 - 13:27
Brasilek Armada bidaliko du Venezuelarekin duen mugara, segurtasuna bermatzeko
Dekretua asteazken honetatik, abuztuaren 29tik, irailaren 12ra bitartean egongo da indarrean, Michel Temer Brasilgo presidenteak sinatutako dokumentuaren arabera.
2018/08/21 - 12:30
Brasilek ez du baztertzen Venezuelarekiko muga ixtea
Brasilgo Gobernuak adierazi du ez duela erabakirik hartuko Paracaimako egoera aztertu arte. Aurreko asteburuan istiluak izan ziren brasildarren eta Venezuelako etorkinen artean.
2018/08/20 - 11:18
Venezuelako etorkinen aurkako erasoa, Brasilgo mugan
Venezuelako etorkinen kanpamendu bati eraso egin diote Pacaraiman. Ondorioz, 1.200 venezuelarrek euren herrialdera bueltatu behar izan dute.