Albiste dira
Brasil
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lula da Silva presidente ohiak bere burua entregatuko du gaur

Brasilgo presidente ohiak esan duenez, ustelkeria delituengatik ezarritako 12 urteko espetxe-zigorra beteko du errugabe dela frogatu ahal izateko.
Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidente ohia. Argazkia: EFE
Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidente ohia. Argazkia: EFE

Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidente ohiak bere burua aurkeztuko du larunbat honetan Polizian, Sergio Moro epaileak emandako epea gaindituta. Ustelkeria delituak leporatuta, 12 urteko espetxe-zigorra ezarri diote da Silvari

Zehazki, hildako bere emaztearen omenez São Bernardo do Campon izango den mezaren ostean azalduko da Poliziaren aurrean. Bart aliatu politikoekin eta abokatuekin bildu da Lula, gaurko erabakiaren nondik norakoak argitzen, 'Folha de Sao Paulo' Brasilgo kazetak zabaldu duenez.

Hitzaldia

Jarraitzaileen aurrean Sao Bernardo do Campo metalurgia sindikatuaren egoitzan egindako hitzaldian, Lulak iragarri du espetxe-zigorra beteko duela errugabe dela frogatzeko. "Justizian sinesten dut, baina bidezkoa den Justizia batean, froga zehatzetan oinarritutako prozesu batekin", azpimarratu du.

Lulak aitortu du justiziaren aurrean azalduko dela bere egoera juridikoak okerrera egin ez dezan, justizia oztopatzeagatik epaileak agindu dezakeelako atxilotze prebentiboa.

"Kartzelan gero eta egun gehiago igaro, gero eta lula gehiago jaioko dira herrialde honetan. Konturatuko dira arazoa ez dela Lula. Berdin dio ni kartzelatzea, milioi lula ibiliko baitira herrialdean", esan du.

Presidente ohiak adierazi duenez, egin duen delitu bakarra izan da Brasilgo pobrezia murrizten saiatzea, gazte txiroei unibertsitatea eskaintzea eta brasildarren bizitza hobetzen saiatzea, eta hori guztia, dio Lulak, aberatsek ez dute onartzen.

Berehalako espetxeratzea

Polizia Federalarekin negoziatzen ibili da Lula, espetxean sartzeko eguna astelehena izan zedin, baina azkenean larunbat honetan entregatuko du bere burua ABC Metalurgia Sindikatuetako egoitzan. Han bertan bildutako ehunka militante, jarraitzaile eta sindikalistaren eta atxiloketa egiteko bidaliko dituzten agenteren artean istiluak saihestea da helburua. Lula eta Polizia Federalak adostutako akordioaren arabera, kanpoko markarik gabeko kotxea bidaliko dute.

Kartzelaratzea ekiditzeko asmoz, 'habeas corpus'a aurkeztu zuen Lulak, baina aukera hori ostiral arratsalde honetan errefusatu egin du Brasilgo Auzitegi Gorenak. Asteazkenaz geroztik, ezinbestekoa da Lularen espetxeratzea.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X