Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Brasil: Haiek ziren politikari ustelak

Eduardo Cunha kartzelan dago, 15 urteko kondena betetzen, ustelkeriagatik. Cunha Diputatuen Ganbarako presidente zen eta Rousseffen impeachmenta sustatu zuen berak.

Urtebete da Brasilgo Parlamentuak Dilma Rousseff orduko presidentea kargugabetu zuela. Langileen Alderdiko arerioek bultzatutako konspirazio politikoa izan zen. Denek bat eginez gero, Rousseff botatzeko adina babes bazuten. Eta bilatu beharra zeukaten epai politikorako aitzakia.

Ez zuten aurkitu, ordea, Rousseff, estatuko petroleo enpresako, Petrobraseko, eskandaluekin nahastuko zuen ezer. Zer topatu zuten? Jasotako diru sarrerak baino gehiago gastatzeko helburuz aurrekontuetako kontabilitatean egindako hainbat manipulazio. Brasilgo ia gobernu denek egindako manipulazio bera, dena esaten hasita.

Orain urtebeteko hartan askok ohartarazi zuten Rousseffen kontra ari zirenak Rousseff bera baino ustelagoak zirela, eta eurak bai, eurak leporaino sartuta zeudela diru publikoen lapurretan. Eta egia da: Eduardo Cunha kartzelan dago, 15 urteko kondena betetzen, ustelkeriagatik. Cunha Diputatuen Ganbarako presidente zen eta Rousseffen impeachmenta sustatu zuen berak.

Rousseffen ondoren presidente kargua Michel Temerrek hartu zuen. Baziren lehen ere haren bere kontrako susmoak eta orain berretsi egin dituzte, ustelkeria frogak mahai gainean jarrita.

Honek guztiak hondatuta utzi du Brasil: gainbehera larrian dago ekonomia eta bertako herritarra, erabat nazkatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X