Brasil
2024/11/14 - 11:01
Gutxienez pertsona bat hil da Brasilgo Auzitegi Gorenaren inguruetan izandako leherketetan
Brasilgo agintarien arabera, bi leherketa horiek ikertzen ari dira, lehergailuak zeramatzan gizon baten gorpua aurkitu eta gero. Lehergailua eztandarazi aurretik, eraikinean sartzen saiatu zen, eta litekeena da atentatu suizida bat izatea.
2024/11/12 - 12:46
Sanchezek Valentziako tragedia eraman du COP29 goi-bilerara: "Klima-aldaketak hil egiten du"
Goi-bileraren lehen jardunaldian, Brasilek 2035erako gas kutsagarrien isuriak "% 67" murrizteko helburua ezarri du, eta Kanadak iragarri du garapen bidean dauden 25 herrialdetan ekintza klimatikoko proiektuak finantzatzeko plataforma bat jarriko duela martxan.
2024/10/24 - 20:41
Putinek dio BRICS taldeko kide guztiek nahi dutela Ukrainako gerra "lehenbailehen" amaitzea
"Gatazka ahalik eta azkarren eta, ahal dela, modu baketsuan bukatzean zentratuta daude guztiak", azpimarratu du Errusiako presidenteak Kazan hirian egindako goi-bileraren amaieran.
2024/10/22 - 22:01
Buruzagien bilera informal bat eta aldebiko batzarrak, BRICS taldeko XVI. goi-bileraren hasieran
Goi-bileraren puntu nagusietako bat taldearekin bat egiteko estatuen kategoria berri bat sortzeko mekanismoen eztabaida izango da, baina horrek ez du esan nahi erakundearen bederatzi kideko zerrenda handituko denik.
2024/10/01 - 11:33
Brasilgo historian izandako lehorterik larrienak maila oso baxuetan utzi ditu Amazoniako ibaiak
Ibaien maila baxuak direla eta, Amazoniako komunitateak isolatuta geratu dira. Solimoes, Amazoniako handienetakoa, ez da sekula hain lehor egon. Hilabete falta da euri sasoia hasteko, beraz beldur dira Brasilen arazoa askoz gehiago larrituko ote den.
2024/08/31 - 14:58
Brasilgo Auzitegi Gorenak X sare soziala blokeatzeko agindua eman du
Herrialdean ordezkari legalik ez duelako hartu du neurria epaileak. Twitter zenari ia hiru milioi euro eskatzen dizkiote isunetan eduki batzuk ez ezabatzeagatik.
2024/08/16 - 12:44
Venezuelak errefusatu egin du Brasilek eta Kolonbiak hauteskundeak errepikatzeko egindako proposamena
Venezuelako presidenteak herrialdearen "subiranotasuna" aldarrikatu du, eta oposizioko liderrak uste du hauteskundeak errepikatzea errespetu falta litzatekeela venezuelarrentzat, "baldintza oso txarretan hitz egin zutelako, iruzurra egon zelako eta, hala ere, irabaztea lortu genuelako".
2024/08/10 - 19:18
Brasilgo hegazkin istripuaren aireko irudiak
62 pertsona hil dira Sao Paulo (Brasil) inguruan atzo, ostirala, gertatutako hegazkin istripuaren ondorioz. Erreskate-taldeek gorpuak identifikatzeko lanean dihardute ezbeharra izan zen tokian.
2024/08/09 - 23:27
Lekuko batek Brasilen 62 bidaiari zeramatzan hegazkin bat nola erori den grabatu du
Hegazkinean 58 bidaiari eta lau tripulatzaile zihoazen. Hegazkina Cascavel eta Sao Pauloren arteko ibilbidea egiten ari zen. Hegazkina Vinhedo inguruan erori da.
2024/08/09 - 21:51
62 pertsona hil dira hegazkin batek lurra jota Sao Paulotik gertu, Brasilen
58 bidaiari eta 4 tripulatzaile zihoazen ATR-72 helizedun aireontzian. Hegazkina Cascavel eta Sao Pauloren arteko ibilbidea egiten ari zen, eta Vinhedo inguruan erori da.
2024/07/14 - 13:43
Donald Trumpen aurka egindako erasoa irmo gaitzetsi dute mundu osoko agintariek
Europako Kontseiluko, Batzordeko eta Parlamentuko presidenteek gaitzetsi egin dute erasoa, indarkeriak ez duela "inolako lekurik" politikan, eta demokrazian "erabat onartezina" dela adierazi dute.
2024/06/14 - 19:04
Aita santuak, G7ari: "Makina bakar batek ere ez luke inoiz erabaki behar gizaki bat hiltzea"
Adimen artifiziala (IA) gerra industrian aplikatzearen hondamendiaz ohartarazi du eta "arma autonomo hilgarriak" debekatzea eskatu du. Aita santuaren hitzetan, IA "liluragarria eta izugarria" da aldi berean.
2024/06/14 - 11:33
Aita santua, Milei eta Lula da Silva izango ditu protagonista G7aren goi-bileraren bigarren egunak
Immigrazioarekin lotutako saio batekin abiatuko dute gaurko bilera. Aita santu batek foro horretan parte hartzen duen lehenengo aldia izango da.
2024/06/01 - 13:38
Hogei bat pilotu-izurdek hondoa jo dute hondartzatik gertu Brasilgo ipar-ekialdean
Itsasora itzuli ezinik zeudela ikusita, erreskate operazioa antolatu dute. Biologoak eta albaitariak horien portaeran aldaketarik dagoen ikertzen ari dira.
2024/05/06 - 09:46
Uholdeek gutxienez 79 hildako utzi dituzte Brasilen
Porto Alegre eskualdeko hiriburuaren (1,3 milioi biztanle) erdigune historikoa urez bete duen Guaiba ibaiaren maila bost metrotik gora egonkortu da, inoizko markarik handiena.
2024/05/05 - 14:48
Madonnak Copacabanako hondartza dantzaleku erraldoi bihurtu du bart, inoiz eskaini duen kontzertu handienean
40 urteko ibilbidea ospatzeko 'Celebration Tour' biraren amaierako doako kontzertu itzelean, 1,5 milioi lagun bildu ditu Rio de Janeiron (Brasil). 812 metro koadroko oholtza bere eginda, ibilbidearen errepaso musikala egin du 65 urteko artistak, eta dantzan jarri ditu zaleak bere kanta ezagunenekin.
2024/05/04 - 14:55
Gutxienez 39 lagun hil dira eta 68 desagertu dira Brasil astintzen ari den uholdeetan
Herrialdearen hegoaldean izan dira uholdeak, Rio Grande del Sur estatuan. Ermergintzia taldeek, gainera, 8.000 lagun erreskatatu behar izan dituzte.
2024/03/18 - 12:19
Sentsazio termikoa 62,3 gradura iritsi da Rio de Janeiron
Azken hamarkadako sentsazio termikorik handiena da. Hondartzak eta igerilekuak erromesaldirako leku bihurtu dira Rio de Janeiroko biztanleentzat.
2024/02/10 - 10:42
Hasi dira Rio de Janeiroko Inauteriak, Brasilgo festarik handiena
Sanbodromoan, sanba eskola nagusien desfileak hasi dira. Zazpi milioi lagun inguru izango dira egunotan hirian, bertakoak eta kanpotik joandakoak kontuan izanda. Munduko inauteri ospetsuenek 1.020 milioi dolarreko eragin ekonomikoa izango dute.
2024/01/29 - 10:36
Rio de Janeiro Inauterietarako prestatzen hasi da
Datorren otsailaren 9an hasiko da Rio de Janeiroko inauteria. Milaka lagunek bisitatuko dute Brasilgo hiria, eta samba eskolek irabazlearen titulua eskuratzeko borrokatuko dute.