Brasil
2023/01/08 - 20:55
Bolsonaroren jarraitzaileek Kongresua, Jauregi Presidentziala eta Gorte Gorena indarrez hartu dituzte
Hautetsontzietan Lula da Silvak lortutako garaipena ez dute aitortzen, eta hura presidente kargutik botatzeko parte-hartze militar bat eskatzen dute. Da Silvak premiazko bilera deitu du ministroekin.
2023/01/04 - 09:51
Zeremonia pribatu batean hobiratu dute Pele
Santos hiriko kaleetan zehar egindako hileta-segizio jendetsu baten ondoren hobiratu dute Pele. Vila Belmiro futbol-zelaian egindako hil-beila 230.000 pertsona inguruk bisitatu dute.
2023/01/03 - 10:19
Horrelakoa da Pele hobiratuko duten hilerri bertikala
Futbolari ohiak duela bi hamarkada nitxo bat erosi zuen Santos hiriko Nekropoli Ekumenikoaren Memorialean. Hilerria itxuraz bizitegi-eraikin baten antzekoa den dorre batean dago eta munduko hilerririk altuena da.
2023/01/02 - 19:40
Peleren hil-kapera zabaldu dute Brasilgo Santos hiriko Vila Belmiro Estadioan
Pelek bertan eman zituen jokalari gisa urte gehienak eta bere jarraitzaileek han dute omenaldia egiteko aukera. Erantzuna sekulakoa izaten ari da. Milaka pertsona bertara hurbiltzen ari dira, futbol jokalari handiari ohorezko agurra egiteko.
2023/01/02 - 18:37
Gosea eta deforestazioa, Lula Da Silvaren erronka nagusiak
Lula da Silvak aurreko agintaldian sinatutako hamar bat dekretu indargabetu ditu dagoeneko. 300.000 lagun inguru bildu ziren Brasilian, Da Silvaren kargu hartzean.
2023/01/02 - 14:40
Lula da Silvaren erronka nagusiak
Langileen Alderdiko buruak 3. agintaldiari ekin dio, azkenekoz presidente izan zenetik 20 urtera. Lula bera zein Brasil aldatu egin dira ordudanik, baina hainbat arazo (pobrezia edo segurtasun eza) konpontzeke daude. Gainera, Bolsonarok oinordetzan utzitako beste batzuei egin beharko die aurre.
2023/01/02 - 10:37
Peleren gorpuzkinak Santosera iritsi dira milaka brasildarrek gaubeilatu ditzaten
Brasildarrek 24 ordu izango dituzte Pele agurtzeko. Gaubeila Santos hiriko Vila Belmiro estadioan ospatuko da. "O Rei"-k bere kirol ibilbidearen zatirik handiena estadio horretan jokatu zuen.
2023/01/01 - 23:05
Lula da Silvak "demokraziaren garaipena" ospatu du Brasilgo presidente gisa eman duen lehen hitzaldian
Arratsaldean hartu du presidente kargua Lulak, Bolsonaroren aroari amaiera emanez. Irteerako presidentea ez zegoenez, "Brasilgo herriaren aberastasuna eta aniztasuna sinbolizatzen duen" herritar talde baten eskutik jaso du Lulak presidente-banda.
2023/01/01 - 21:39
Luiz Inacio Lula da Silvak Brasilgo presidente kargua hartu du, hirugarrenez
Lehen hitzaldian 33 milioi herritarren gosea arintzen saiatuko dela agindu du eta erronka gisa ezarri ditu transizio energetikoa bultzatzea eta Amazonia salbatzea, bai eta Latinoamerikako integrazioa eta indigenen babesa ere. Pandemiako "genozidioaren" errudunak zigortuko dituela ere esan du.
2022/12/31 - 15:27
Bolsonarok malko artean esan dio agur Presidentziari, eta ez da izango Lularen kargu-hartze ekitaldian
Hitzaldia bota ondoren, hegazkin bat hartu du Estatu Batuetara; beraz, ez da izango biharko Lula da Silvaren kargu-hartze ekitaldian, eta ez dio banda presidentziala jarriko.

2022/12/30 - 21:23
Peleren hil-kapera astelehenean irekiko da, eta asteartean haren hileta izango da
Albisteak munduari bira eman dio, eta sare sozial nahiz hedabideak dolu mezuz bete dira. Astelehenean zabalduko dute hil-kapera, asteartean izango da hileta, eta horren lekuko izango da Peleren ama, 100 urtekoa.
2022/11/16 - 20:05
G20ko herrialde gehienek Ukrainako gerra gaitzetsi dute goi bilerari amaiera emanez
Goi bilerak Errusiaren isolamendu diplomatikoa areagotu du, baina, aldi berean, blokeen arteko tentsioa murriztu du.

2022/11/02 - 22:13
Hauteskundeetan iruzurra salatuz, militarren esku hartzea eskatu dute Bolsonaro zaleek
Jendetza bildu da Sao Paulon, Brasilgo Armadak duen egoitza nagusiaren aurrean. Bitartean, astelehenetik blokeatuta zeuden errepideetako batzuetan egoera aldatzen hasi da. Oraindik, ordea, kamioilariek 167 tokitan dituzte ezarrita blokeoak.
2022/11/02 - 15:34
Oraindik ere 167 errepide zeuden blokeatuta goizaldean Brasilen
Lula da Silvaren garaipena onartu gabe jarraitzen dute Bolsonaroren aldeko kamioilariek. Ez dutela presidente gisa onartzen eta kartzelan egon behar lukeela diote Sao Paulo inguruko errepidean protestan ari direnek.

2022/11/02 - 08:42
Albiste izango dira: EAEko aurrekontuak, blokeoak Brasilen eta interes-tasak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/11/01 - 22:53
Bolsonarok esan du Konstituzioarekin "leiala" izango dela, baina saihestu egin du bere porrota aitortzea
Buruzagi ultraeskuindarrak ez du aipatu Lularen hauteskunde garaipena, eta Gobernuak argitu behar izan du botere aldaketa martxan jarriko dutela.
2022/11/01 - 18:20
Bolsonaroren aldeko kamioilariek Estatu kolpea eskatu dute, buruzagi ultraeskuindarrak mutu jarraitzen duela
Oraindik Brasilgo presidente denak ez du Lula da Silva zoriondu, eta bere porrota ere ez du publikoki aitortu. Bien bitartean, haren jarraitzaile ultraeskuindarrek herrialdeko hainbat errepide blokeatuta dituzte, eta kaosa eragiten ari dira; Estatu batzuek Polizia Militarra mobilizatu dute.

2022/11/01 - 09:40
Bolsonaroren aldeko kamioilariek Brasilgo errepideak blokeatu dituzte Lularen garaipenaren aurka
Lula da Silvaren garaipenaren aurka protesta egiten ari diren kamioilariek gutxienez 236 errepide nazional eta erregional bloketatu dituzte azken orduetan.

2022/10/31 - 15:51
Lula da Silvak hitzeman du ez daudela bi Brasil, eta guztientzat aginduko duela
Presidente hautatuak alde txikia atera dio Jair Bolsonaro orain arteko gobernuburuari: % 50,9 versus % 49,1.

2022/10/31 - 15:47
Lula da Silva Brasilgo presidente izango da berriro
Zenbaketaren hasieran Bolsonaro aurretik jarri den arren, Lulak aldea murriztu du, oso gutxika, baina etengabe, Bolsonaroren parera iritsi eta pasa arte, botoen % 50,9 eskuratuz, aurkariak baino 2,1 milioi gehiago.