IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Indarkeria matxistari buruzko akordioa, tranbia Salburuan eta Brasilgo egoera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Indarkeria matxistari buruzko akordio berria onartuko dute astearte honetan
Indarkeria matxistari buruzko akordio berria onartuko dute astearte honetan

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urtarrilak 10, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Indarkeria matxistari buruzko akordioa: Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen arreta hobetzeko III. akordioa aurkeztuko du Beatriz Artolazabalek lehendakaritzan.

- Tranbia Salburuan: 09:00etatik aurrera, Salburuako bizilagunek auzoan zehar bueltaka ikusiko dute tranbia. Abiadura txikian egingo du ibilbide osoa eta errei aldaketarako maniobrak ere egingo ditu. 

- Brasilgo egoera: Igandean hiru botereen egoitzen aurka Bolsonaron jarraitzaileek egindako erasoak tentsioa piztu dute Brasilen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X