Burgos
2023/07/17 - 12:33
Garoñako zentral nuklearra eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak
Hala, Enresa instalazioaren titular bihurtuko da datozen egunetan.
2023/07/02 - 00:40
Gizon batek bikotekidea hil du Burgosen
Espainiako Poliziaren Burgoseko agenteek 42 urteko gizon bat atxilotu dute bere bikotekidea, 20 urteko emakume bat, hil duelakoan. Arratsaldean izan da ezbeharra, Burgosko hiriburuko Cid etorbidean partekatzen zuten etxebizitzan, Espainiako Poliziak jakitera eman duenez.
2023/05/24 - 11:20
Adingabe bat larri zauritu da Burgosen 10. solairutik erorita
17 urteko mutila Burgosko Ospitalera eraman dute. Espainiako Poliziak ikerketa zabaldu du, eta ez du hipotesirik baztertu.
2023/04/14 - 15:53
Kautelazko neurriekin aske utzi dute Sanchezi pirotekniaz osatutako gutunak bidaltzea leporatzen dioten gizona
Auzitegi Nazionalak kautelazko neurriak ezarri dizkio urtarrilaren amaieratik behin-behineko espetxealdia betetzen ari zen 74 urteko gizonari.
2023/03/05 - 15:35
Lunadako eski-estazioa berriro zabaltzeko inbertsore bila dabil Espinosako Udala
Klima aldaketak baldintzatuta, eta inbertsio faltagatik, bizkaitar askoren eski-eskola itxi egin zuten duela 5 urte, baina orain irekitzeko asmotan dabil Espinosako Udala. Nork zabaldu bilatzen ari dira.
2023/02/12 - 19:17
Milaka pertsona kalera atera dira Espainiako Estatu osoan osasun publikoaren alde
250.000 pertsona bildu dira Madrilen Lehen Mailako Arretan izandako "murrizketak" gaitzesteko, 50.000 Santiago de Compostelan eta 12.000 Burgosen. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan ere manifestazioak deitu dituzte otsailaren 25erako.
2023/01/27 - 15:42
Baldintzarik gabe espetxera bidali dute material piroteknikoarekin gutunak bidaltzeagatik atxilotutako gizona
Jose Luis Calama magistratuak sei terrorismo delitu leporatu dizkio atxilotuari, besteak beste, Espainiako Gobernuko presidenteari, Ukrainako eta AEBko enbaxadei eta Margarita Robles Defentsa ministro espainiarrari gutun bidez material piroteknikoa bidaltzeagatik.
2022/10/27 - 16:35
Balmasedan piztutako sutean ia 800 hektarea erre dira guztira: 426, Balmasedan; 15, Zallan; eta 350, Burgosen
Gau eta egun ehundik gora suhiltzailek eta larrialdi zerbitzuek 3.000 ordu behar izan zituzten sua itzaltzeko. Adietuen ustez, Balmaseda eta Artziniega arteko errepidean dagoen línea elektrikoan egon zela suaren jatorria.
2022/10/25 - 16:30
Egoera baretu bai, baina oraindik lana ez da amaitu Mena Haranean
Sutea kontrolpean izan arren tarteka foku batzuk berpiztu egiten dira. Gaur ere, helikopteroak eta ur hegazkinak etenik gabe ari dira ingurua bustitzen.
2022/10/24 - 22:53
Bortedo eta Artuñanoko bizilagunak etxean dira berriro
Hainbat soro kiskalita, eta etxebizitzaren bat edo beste ere kaltetuta. Bizilagun askok beldurra pasatu dute gauean.
2022/10/24 - 21:01
Etxera itzuli dira Burgosko Mena Haranean suteagatik irtenarazitako bizilagunak
Sutea Burgosko probintziara iritsi zenetik 24 ordu igaro ez direnean arindu da, igande goizean Balmasedan hasi ostean, eta foku gehienak kontrolatutzat ematen dituzte orain.
2022/10/24 - 15:10
200 langiletik gora ari dira Mena Haranako sutearen kontrako borrokan
Igande arratsaldean heldu zen sua Burgosera, Balmasedatik (Bizkaia), baina astelehenera arte ezin izan dute hegazkinek lan egin, haize gogorragatik. Astelehenean zehar kontrolatzea espero dute.
2022/10/23 - 23:11
Burgoseko Bortedo herriko ehun biztanleak ebakuatu dituzte Balmasedako sutearen ondorioz
Inguru horretan teknikari bat, ingurumen-agente bi, lurreko hiru kuadrilla, hiru autobonba, hiru bulldozer eta baso-suteen aurkako talde integral bat ari dira lanean.
2022/10/23 - 20:16
Balmasedako sutea Gaztela eta Leonera iritsi da
Burgoseko pinudi bat erretzen hasi da. Suteak hainbat foku ditu, eta itzaltze lanetan dabiltza Bizkaiko, Arabako eta Gaztela eta Leongo suhiltzaileak.
2022/09/20 - 22:13
Espainiako Gobernuak Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzeko aukera baztertu du
Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Espainiako Gobernuko ministroaren esanetan, Gaztela eta Leongo Gobernuaren proposamena "burutazio ideologikoa" da, "ultraeskuinaren terminologiarako keinua". Adierazi duenez, "ezinezkoa eta bideraezina" da.