Burlata
2019/04/06 - 19:45
Milaka euskaltzale atera dira kalera Iruñean, Korrikaren alde
Bazkalondoan sartu da euskararen aldeko lasterketa Nafarroako hiriburuan eta eskuz esku igaro dute lekukoa Iruñeko kale zein inguruko herrietatik. Iparralderako bidea hartuko dute korrikalariek.
2019/04/06 - 13:43
Iruñera iritsi da Korrika
Eguna Irunberri inguruan hasi, eta Auritzen bukatuko dute lasterkariek gaur.
2019/03/05 - 14:20
Hamaika mobilizazio Nafarroan, martxoaren 8a dela eta
Kontsultatu hemen Mugimendu Feministak 2019ko martxoaren 8rako, besteak beste, Altsasun, Elizondon, Iruñean eta Leitzan deitutako mobilizazioak.
2018/12/16 - 19:28
Kazkabar-erauntsia, Iruñean eta inguruko herrietan
Hainbat pertsonak sare sozialetara igo dituzte Iruñean, Burlatan, Sarrigurenen eta beste hainbat tokitan hartutako irudiak. Uharten errepidea moztu behar izan dute zuhaitz bat erori delako.
2018/06/26 - 01:02
11 urte eta erdiko kartzela-zigorra, Burlatako taberna batean lagun bat hiltzeagatik
Epaiketa ez da egin, bi aldeak akordio batera heldu direlako. Hiltzaileak barkamena eskatu du.
2018/06/25 - 15:36
11 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra Burlatako hiltzailearentzat
11 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra onartu du duela urte bete Burlatako taberna batean emazte ohiaren bikotea hil zuen gizonak. Biktimak bularrean jaso zuen labankada bat.
2018/03/28 - 00:00
Bilboko San Inazio beisbol taldeko jokalariaren ustezko erasotzailea atxilotu dute
Erasoa joan den martxoaren 11an gertatu zen, CD Pamplona eta San Inazio taldeen arteko norgehiagoka amaitu ostean, Burlatan.
2018/03/01 - 18:12
Sexu-erasoa egin diote adin txikiko emakume bati Iruñean
Mendillorri auzoan topo egin zuten biek eta, une batean, bere etxera eraman eta sexu-erasoa egin zion gizon batek. Ustezko erasotzailea, 32 urteko gizonezkoa, atxilotu dute.
2018/02/26 - 14:30
Koma taldea bueltan da
Metal eta rockeko nafar taldeak udazkenerako iragarri duen itzulera bira Bilbora eta Iruñera iritsiko da.
2018/01/29 - 11:33
Burlatarrek jaietan bigantxak izatearen alde bozkatu dute
Astelehenetik igandera egin den herri galdeketan 1.833 bizilagunek parte hartu dute, erroldaren % 11,20, eta horietatik 946k (% 11,20) alde bozkatu dute.
2018/01/26 - 14:00
Bi adingabek sexu-abusuak jasan dituzte Cintruenigon eta Berriobeitin
Biktimek 15 eta 17 urte dituzte. Gainera, beste zazpi emakumek pairatu dituzte, aste honetan, Nafarroan, indarkeria matxistarekin lotutako delituak.
2018/01/22 - 11:25
Gizon bat hil da Burlatan bere autoa bidetik irten eta beste biren aurka talka eginda
Autopsiak zehaztuko du zergatik zendu den. Dena dela, lehen zantzuen arabera, berez hil da.
2018/01/20 - 20:03
Foruzaingoak zazpi gizon atxilotu ditu, emakumearen aurkako indarkeriagatik
Hala, 23 dira Foruzaingoak aurten emakumearen aurkako indarkeriarekin zerikusia duten delituak leporatuta atxilotutako pertsonak.
2018/01/14 - 18:16
Blanca Marques omendu dute gaur, iaz bikotekideak hildako emakume burlatarra
Indarkeria matxistaren biktima izan zen, bikotekideak itota hil zelako. Gizona espetxean dago gaur egun, epaiketaren zain.
2018/01/14 - 15:04
Duela urtebete bikotekideak hildako Blanca Esther Marques omendu dute
Blanca Esther ito egin zuen bere etxean, eta gero Arga ibaira bota. Suhiltzaileek egunak behar izan zituzten gorpua aurkitzeko.
2018/01/11 - 15:27
Herri galdeketa Burlatan, bigantxak nahi dituzten erabakitzeko
Herri galdeketa urtarrilaren 22tik 28ra egingo da. 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute galdeketan.
2017/12/22 - 12:09
Lau bosgarren sari Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan egokitu dira
58808, 3278, 00580 eta 22253 zenbakiek sariak utzi dituzte Donostian, Bilbon, Iruñean, Basaurin, Sestaon, Errenterian, Astigarragan eta Tuteran, besteak beste.
2017/11/13 - 18:05
Euskaltelek iragarri du Nafarroan sartuko dela 2018an
Gainera, merkatua Leonera, Kantabriara eta Errioxara ere zabalduko omen du datozen bost urteetan, Orangeren zuntz optikoa erabiltzeko akordioa lortu ostean.
2017/11/04 - 16:35
Fidantzarik gabeko kartzela-zigorra, Burlatako ustezko hiltzailearentzat
Hiru egun atxilotuta egon ostean, epaileak komunikatutako behin-behineko kartzela-zigorra ezarri dio ustezko hiltzaileari.
2017/11/01 - 19:26
Gizon bat hil dute labankadaz, Burlatako taberna batean
Erasotzailea ez dute oraindik atxilotu, ihes egin zuelako. Foruzaingoa haren bila ari da. Lekukoen arabera, txanoa eta eskularruak zeramatzan.