Gizon bat hil dute labankadaz, Burlatako taberna batean
37 urteko gizon bat hil dute labankadaz gaur goizaldean, Burlatako (Nafarroa) taberna batean. Erasotzailea ez dute identifikatu, eta Foruzaingoa haren bila ari da.
Efek Foruzaingoari azaldutakoaren arabera, 21:30 aldera gertatu zen erasoa, Burlatako Nogalera tabernan. Biktima emakume batekin zegoela, burua txano batez estalita eskularruak jantzita zeramatzan gizon bat hurbildu eta bularrean sastatu zuen.
Erasotzaileak berehala ihes egin zuen, eta foruzainak haren bila ari dira. Sendagileek biktima suspertzea lortu zuten, eta, Nafarroako Ospitalegunea eraman zuten arren, handik gutxira hil egin zen, labankadak eragindako zauri larrien ondorioz.
Poliziak azaldu duenez, ez dakite erasotzailea nor den eta ez dute atxilotu. Horrez gain, foruzainak "hainbat ikerketa ildo aztertzen ari direla" argitu dute.