Burlata
2020/11/18 - 14:37
EAEn 83 hildako izan dira azken astean eta 1.050 positibo azken egunean
Kasuek apur bat gora egin dute Nafarroan, hainbat egunetako beheranzko joera apurtuz. Zehazki, 158 positibo berri atzeman dituzte. Gainera, zazpi lagun hil dira azken egunetan.
2020/11/17 - 17:34
EAEn kasu gehiago atzeman dituzte, 941, eta Nafarroan, berriz, gutxiago, 138
Euskadiko positibotasun tasa % 7,8tik % 8,9ra pasa da, antzeko proba kopuruarekin. Foru Erkidegoan tasa hori hiru puntu jaitsi da: % 8,8tik % 5,8ra.
2020/11/16 - 21:20
Euskadik eta Nafarroak kasu positiboak murriztu dituzte: 801 eta 142, azken orduetan
Hala ere, positibotasun tasak % 8 inguruan jarraitzen du. EAEk 10.309 proba egin ditu (% 7,8) eta Nafarroak 1.617 (% 8,8).
2020/11/15 - 19:08
COVID-19aren zabalpena moteltzen ari da Hego Euskal Herrian
143 kasurekin, hainbat hilabetetako kopururik txikiena da gaurkoa Nafarroan. EAEn, 1.009 kasu izan dira. Hala ere, 3 pertsona hil ziren atzo COVIDarekin Nafarroan eta bi Gipuzkoako zahar egoitzetan.
2020/11/14 - 14:20
Goraka doaz COVID-19ak eragindako ospitaleratzeak EAEn eta 146 pertsona ZIUn daude
209 kasu atzeman dituzte azken 24 orduetan Nafarroan eta 1.243 EAEn. Positibotasun tasa % 7,2ra igo da Nafarroan eta % 8,2koa da Euskal Autonomia Erkidegoan.
2020/11/13 - 20:26
EAEn egunean 1.400 kasu atzematen dituzte oraindik eta Nafarroan 220ra jaitsi dira
Positibotasun tasa hiru hamarren jaitsi da Euskadin, % 8,3ra arte, eta Nafarroan % 6,2an mantentzen da.
2020/11/12 - 15:29
EAEk 1.400 positibo baino gehiago atzeman ditu berriro eta Nafarroak 200 inguru
Asteazkenean, 16.338 eta 3.918 proba egin zituzten. Positibotasun tasa Euskadin % 8,6ra igo da, eta Nafarroan, berriz, % 5,9ra jaitsi da.
2020/11/11 - 16:30
COVID-19ak 73 hildako utzi ditu EAEn eta 46 Nafarroan azken astean
Positibotasun tasa % 7,8ra jaitsi da Euskadin (1.401 positibo gehiago), eta % 6,9ra Nafarroan (238 kasu berri).
2020/11/10 - 22:22
Positibo berriek gora egin dute: 1.310 EAEn eta 217 Nafarroan
Positibotasun tasa % 9,3ra jaitsi da Euskadin, baina 135 pertsona daude jada zainketa intentsiboetako unitateetan. Nafarroan ere positiboen portzentajea % 7,45era jaitsi da.
2020/11/09 - 19:53
Positibo berriak 1.178 eta 182ra jaitsi dira EAEn eta Nafarroan
Euskadiko positibotasun tasa % 9,8koa da, aurreko % 10,3aren aldean. Foru Erkidegoan, berriz, puntu bat baino gehiago jaitsi da, % 9,37tik % 8,15era.
2020/10/20 - 17:23
Gasteizen emakume bati labanaz eraso egin zion gizona atxilotu dute Burlatan
Erasotzailea 22 urteko espetxe-zigorra betetzen ari da 2002an emaztea hil zuelako Atarrabian, baina hirugarren graduarekin kalean zegoen.
2020/10/11 - 22:02
Hiru polizia zauritu eta hiru pertsona atxilotu dituzte Alesbesen izandako istiluetan
Beste bi pertsona atxilotu dituzte Orkoienen, etxebizitza batean festa antolatu ondoren. Gainera, Foruzaingoak 65 pertsona salatu ditu asteburuan, osasun neurriak urratzea egotzita.
2020/10/09 - 16:17
3,1 graduko lurrikara izan da Lizoainen
Iruñerriko hainbat tokitan sentitu dute 12:44an gertatu den lur mugimendua.
2020/08/26 - 14:11
Gizon bat atxilotu dute Burlatan, maskara jartzeari uko egiteagatik
Gizonak maskara jartzeari uko egin zionez, tokian bertan atxilotu zuten, une horretan agenteak iraindu eta haien aurka oldartu zen. Agintaritzari aurre egitea eta desobeditzea egotzi diote.
2020/07/19 - 10:57
Bi pertsona hil dira istripu batean Saratsan (Nafarroa)
Bi ibilgailuk talka egin dute, eta pertsona bat lekuan hil da. Bestea ospitalean zendu da.
2020/06/22 - 11:30
Burlatako 20 urteko gizonezko bat atxilotu dute sexu-abusuagatik
Emakume bati ukituak egin zizkion, etxeko atarian, baina biktimak ihes egitea lortu zuen.
2020/03/30 - 12:00
Foruzaingoak hiru pertsona salatu ditu Burlatan, gauez etxe-aldaketa bat egiteagatik
Atxilotuetako bati beste salaketa bat jarri diote drogak edukitzeagatik.
2020/03/21 - 11:21
Nafarroako Erizainen Elkargoak laguntza eskatu du mantalak egiteko
Polipropileno oihala eskatu dute, inpermeabilizatutakoa eta ez dagoena (NOVOTEC, NEWTEX, TDT), spray inpermeabilizantea, mantalak banatzeko poltsak eta kaxak, jostunen lana eta garraioa.
2020/03/06 - 14:07
M8: Nafarroan antolatutako protesta ekitaldiak
Kontsultatu hemen 2020ko martxoaren 8rako Mugimendu Feministak Iruñean eta Nafarroako beste zenbait udalerritan deitutako mobilizazioak.
2020/02/18 - 10:18
Burlatako gazte bat atxilotu dute, Cordovillan auto bati kalteak egiteagatik
21 urteko gizonezkoak eztabaida izan zuen merkataritza-gune bateko aparkalekuan beste gidari batekin, eta, ondoren, kalteak egin zizkion haren autoari.