COVID-19aren zabalpena moteltzen ari da Hego Euskal Herrian
Atzo 13.077 proba diagnostiko egin ziren (PCR eta antigenoen artean) Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietatik 1.009 positiboak izan ziren ( % 7,7), Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak igande honetan jakitera eman duenez.
Lurraldeka, 116 kasu berri atzeman ziren Araban, 453 Bizkaian, 431 Gipuzkoan eta 9 beste autonomia-erkidego batzuetako pertsonengan.
Ospitaleen egoerari dagokionez, 50 pertsona ospitaleratu zituzten atzo COVID-19agatik (bezperan 86 izan ziren), eta ZIUetan 146 pertsona daude gaur egun, bezperako kopuru bera.
Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, ospitaleratzeen datuak behin-behinekoak dira eta bihar zehaztuko dituzte erabat. Gainera, udalerriei buruzko informazioa eta R0 indizea ere bihar eguneratuko dira.
Bestalde, Gipuzkoako adinekoen egoitzetan bi hildako eta hamar positibo berri izan dira asteburuan COVID-19aren ondorioz, eta 24 pertsonak gainditu dute gaixotasuna zentro horietan.
Gaur egun, 193 adineko daude positibo aktibo gisa, foru webguneko datuen arabera. Pandemiaren bigarren olatua hasi zenetik, 57 adineko hil dira eta 160k gainditu dute gaixotasuna.
Bestalde, azken egunetan koronabirus kasu berriak behera egiten ari dira Nafarroan, eta atzo, larunbata, 143 kasu berri atzeman zituzten. Hala, zazpigarren eguna da, jarraian, 250 kutsatzetik behera atzematen dituztela, eta bigarren eguna astebetean, 150 kasutik behera dagoela kopurua.
Nafarroako Osasun Zerbitzuak eman dituen datuen arabera, 144 kasu horiek (hainbat hilabetetako kopururik txikiena) % 8,2ko positibotasun tasa izan dute, 1.743 proba (1.478 PCR eta 265 antigeno test) eginda larunbat honetan.
Gainera, hiru pertsona hil ziren, 66 eta 77 urteko bi gizon eta 93 urteko emakume bat. Beraz, COVID-19ak eragindako heriotzen kopurua, pandemia hasi zenetik, 794koa da.
Zonaldeka, Iruñean eta eskualdean atzeman zituzten positibo berrien % 47, Lizarraldean % 17 eta Tuteraldean % 13. Gainerako positiboak ( % 23) Nafarroako beste eremu batzuetan atzeman zituzten.
Adin-tarteen arabera, 45 eta 59 urte bitartekoen taldea izan zen nagusi atzo, % 23rekin, eta, ondoren, 30 eta 44 urte bitartekoena, % 22rekin. Jarraian, 15 urtetik beherakoena dago ( % 20), ondoren 15 eta 29 urte bitartekoak ( % 14) eta 75 urtetik gorakoak ( % 13). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago, % 8rekin.
Kasu berrien batez besteko adina 48,8 urtekoa da.
Ospitale-okupazioaren ikuspegitik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak jakinarazi duenez, ospitaleratzeen eta alten balantzearen ondoren, 335 pertsona ospitaleratuta daude COVID-19arekin (atzo baino 18 gehiago), horietatik 58 ZIUn daude (atzo baino bi gutxiago) eta beste 44 etxean ospitaleratuta. Gainerakoak, 233 paziente, plantan daude.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.