EAEn 83 hildako izan dira azken astean eta 1.050 positibo azken egunean
Azken orduotako positiboen tasa % 7ra jaitsi da Euskadin, urriaren 19tik erregistratutako portzentajerik txikiena, eta duela hiru egunetik zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratutako gaixoen kopuruak ere behera egin du, nahiz eta azken astean 83 pertsona hil diren, aurreko astean baino 10 gehiago.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astearteko datuekin eguneratu du buletin epidemiologikoa: 14.929 test diagnostiko egin zituzten, eta 1.050 pertsonak eman zuten positibo, aurreko egunean baino 109 gehiagok, baina 4.298 proba gehiago egin dituzte azken orduetan.
Positibotasun tasak behera egiteaz gain, 100.000 biztanleko 14 egunetan metatutako tasak behera egiten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan, 799,4an baitago, astelehenean 816,6an zegoenean.
Halaber, oinarrizko ugalketa kopuruak ere behera egiten jarraitzen du, R0ak alegia, kutsatu batek zenbat pertsona kutsatzen dituen adierazten du eta 0,87an dago, aurreko 0,89aren aldean.
Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 79 pertsona ospitaleratu zituzten COVID-19arekin, astelehenean baino 28 gehiago. Halaber, 137 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan, aurreko egunean baino lau gutxiago.
Guztira, 622 pertsona daude EAEko ospitaleetan, aurreko buletinean baino bi gutxiago.
Gainera, azaroaren 9tik 15era bitarteko astean metatutako datuak aztertu ostean, Osasun Sailak ondorioztatu du 83 heriotza izan direla zuzeneko kausa gisa, azaroaren 2tik 8ra bitarteko astean baino hamar gehiago.
Bizkaiko egoitzen erabiltzaile positiboak 182 dira, hau da, duela bi eguneko zenbaketan baino hiru gehiago, eta azken orduetan ez da beste heriotzarik izan; beraz, koronabirusaren pandemiaren bigarren olatua hasi zenetik 90 heriotza izan dira.
Gipuzkoako egoitzetan, berriz, 187 kasu positibo erregistratu dituzte erabiltzaileen artean eta 146 egoitza-zentroetako langileetan. Eguneko zentroen kasuan, azken astean 11 positibo berri aurkitu dituzte, eta sei desgaitasuna duten pertsonentzako arreta-zerbitzuetan.
1.050 kutsaduretatik, 459 Gipuzkoan diagnostikatu zituzten, 459 Bizkaian eta 122 Araban. Gainera, Euskaditik kanpo bizi diren edo egoitza ezezaguna duten hamar pertsonak positibo eman dute EAEn egindako testetan.
Euskadiko intzidentzia epidemiologikoaren bilakaera hemen kontsulta daiteke. Azken orduetan herriz herri zenbatutako positibo berriak azter daitezke, eta pandemia hasieratik atzemandako kasu guztiak eta adin taldeen araberako datuak ageri dira bertan.
180 positibo baino gehiago Bizkaiko eta Gipuzkoako erresidentziatan
Bestalde, azken orduetan beste lau adineko hil dira Gipuzkoako egoitzetan eta 14 positibo detektatu dituzte PCR proben bidez.
Guztira, 187 egoiliar eta 146 langile daude kutsatuta Gipuzkoako zahar-etxeetan. Eguneko zentroetan 11 positibo antzeman dituzten azken egunetan, eta beste sei ezgaitasunak dituzten pertsonen zentroetan.
187 positibo horiek 19 erresidentziatan detektatu dituzte: Donostian, Zumarragan, Errenterian, Zumaian, Oiartzunen, Hondarribian, Beasainen, Andoainen, Irunen, Arrasaten, Eskoriatzan eta Eibarren.
Abuztutik 68 adineko hil dira eta 171 sendatu dira.
Bizkaiko zahar-etxeetan, berriz, 182 adineko daude koronabirusarekin, duela bi egun baino hiru gehiago; eta azken orduetan ez da heriotzarik izan. Beraz, pandemiaren bigarren olatuan 90 adineko zendu dira.
Halaber, 107 langile kutsatuta daude eta beste 66 bakartu egin dituzte kontaktu estua izateagatik.
Bestalde, COVID-19aren kasuren bat atzeman ostean, 123 ikasgela itxi dituzte asteazken honetan Euskadin, aurreko egunean baino 33 gutxiago. Kopuru hori unibertsitateaz kanpoko derrigorrezko hezkuntzaren ondoko eskolen guztizkoaren % 0,70 da.
Guztira, 85 ikastetxek dute klaseren bat itxita, aurreko egunean baino 21 gutxiagok.
Zazpi hildako eta 158 positibo Nafarroan
Bestalde, Nafarroan 158 positibo detektatu zituzten atzo eta beste zazpi pertsona hil dira azken egunetan, Nafarroako Osasun Publikoko Institutuak jakinarazi duenez.
Atzo 2.815 proba egin zituzten (1.971 PCR eta 844 antigeno test), eta positiboen tasa % 5,6ko da.
Horrez gain, atzo 22 lagun eraman zituzten ospitalera, eta horietako bat zainketa intentsiboetako unitatean ingresatu zuten. Azken egunetako heriotzak kontutan hartuta, 812 pertsona hil dira koronabirusarekin.
Agerraldi larrienak Iruñerrian (positiboen % 54), Tuteran eta Lizarran antzeman dituzte. 316 lagun daude ospitalean, aurreko egunean baino 10 gutxiago, eta horietatik 58 zainketa intentsiboetako unitatean daude.
Osasun zerbitzuko langileei dagokienez, 76 behargin daude kutsatuta; azken astean 31 positibo detektatu dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Sutea piztu da Urkila-Elgea mendilerroan, Barrundian
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Suhiltzaileak bertaratu dira.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.