Goraka doaz COVID-19ak eragindako ospitaleratzeak EAEn eta 146 pertsona ZIUn daude
1.243 positibo atzeman dituzte COVID-19an ostiral honetan Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, aurreko egunean baino 177 gutxiago baina positibotasuna % 8,2koa izan da. Gainera, 87 pertsona ospitaleratu dituzte eta 146 daude Zaintza Berezien Unitateetan, bezperan baino 12 gaixo gehiago.
Osasun Sailak jakitera eman duenez, 15.202 PCR eta antigeno proba egin zituzten ostiralean. Horietatik, 1.243 positiboak izan dira. Horrela, positibotasun tasa % 8,2koa izan da.
Lurraldeka, Bizkaiak izan du positibo gehien (572 kasu), aurreko egunean baino 81 gutxiago. Bestalde, Gipuzkoan 527 pertsona kutsatu dira, ostegunean baino 92 gutxiago, eta Araban 139 kasu izan dira, bi gehiago. EAEtik kanpo bizi diren pertsonen bost kasu positibo ere izan dira.
EAEko ospitaleetan 87 gaixo ospitaleratu dituzte azken egunean, ostegunekoan baino 27 gehiago. Gainera, COVID-19a duten 146 pertsona daude ZIUn, aurreko egunean baino 12 gehiago.
Bestalde, zahar egoitzetako beste hiru erabiltzaile hil dira joan den ostegunetik COVID-19agatik EAEn, bi Bizkaian eta bat Gipuzkoan. Bizkaian, 89 adineko hil dira dagoeneko pandemiaren bigarren olatuan, eta 55 Gipuzkoan.
Nafarroako Gobernuaren behin-betiko datu ofizialen arabera, COVID-19 kasuek egonkortze fasean jarraitzen dute Foru Erkidegoan. Hala, atzo, ostirala, 209 positibo atzeman zituzten (bezperan 220) eta kopuruak eguneko 250 kasutik behera jarraitzen du. Dena dela, positibotasun tasa % 72ra igo da, egindako 2.910 probetatik 208k positibo eman ondoren.
Gainera, atzo 98 urteko gizon bat hil zen eta aurreko egunetan bi heriotza gehiago izan zirela jakinarazi zen, 90 urteko beste gizon bat eta 87 urteko emakume bat, alegia.
Zonaldeka, Iruñean eta eskualdean atzeman zituzten positibo berrien % 46, Tutera aldean % 23 eta Lizarraldean % 10. Gainerako positiboak ( % 21) Nafarroako beste eremu batzuetan atzeman zituzte.
Adin-tarteei dagokionez, 45-59 urte bitartekoen taldea da nagusi ( % 27), eta, ondoren, 15 urtetik beherakoena ( % 19). Jarraian, 75 urtetik gorakoena dago ( % 18), ondoren 30 eta 44 urte bitartekoak ( % 14) eta 15 eta 29 urte bitartekoak ( % 13); azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago ( % 9).
Kasu berrien batez besteko adina 45,1 urtekoa da.
Ospitale-okupazioaren ikuspegitik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak jakinarazi duenez, ospitaleratzeen eta alten balantzearen ondoren, 317 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19arekin (atzo baino 24 gutxiago): 60 ZIUn daude (atzo baino bat gutxiago) eta 43 etxeko ospitaleratzean (atzo baino sei gutxiago). Gainerakoak, 214 paziente, plantan daude.
Gainera, Nafarroak gaur egun 152 kasu positibo ditu adinekoen zentroetan, dagoeneko identifikatu dituzten agerraldiek eragindakoak, Gizarte Eskubideen Departamentuak emandako datuen arabera. Maria Carmen Maeztuk zuzentzen duen Sailak jakinarazi duenez, egungo egoera gorabehera, "Egoitzetako bisitak eta irteerak berreskuratzeko" lanean ari dira, eta egoera horri aurre egingo zaio Foru Erkidegoan egoera epidemiologikoak hobera egiten duenean.
Bestalde, konfinatutako ikasleak 1930 dira, hau da, sare publiko eta itunduetako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztien % 3,11.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.