Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko ostalaritzaren salmentek % 38,8 egin dute behera irailera arte

Lurraldeka, Araban, urte arteko beherakada % 12,4koa izan da, Bizkaian % 15,4koa eta Gipuzkoan % 17,8koa.
Kafetegi bat itxita, Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE
Kafetegi bat itxita, Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE

Urteko lehen bederatzi hilabeteetan ostalaritzaren salmentek % 38,8 egin dute behera, iazko epe berdinarekin alderatuta, nahiz eta iragan udan % 82,4 gora egin urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, epe hori pandemiaren aurreneko olatuaren alarma egoerak markatu zuelako.

2019ko udarekin alderatuta, urteko hirugarren hiruhilekoan salmentek % 35,5 egin dute behera ostalaritzan, Eustatek ostiral honetan jakinarazi duenez.

Oro har, Euskadiko zerbitzuen salmentek % 19,1 gora egin dute hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; baina, COVID19ak eragindako krisiaren ondorioz, 2019ko udan baino % 15,8 txikiagoak izan dira.

Horrela, urteko lehen bederatzi hilabeteetan sektorearen salmentek % 17,3 egin dute behera, Eustatek zehaztu duenez.

Lurraldeka, Araban, urte arteko beherakada % 12,4koa izan da, Bizkaian % 15,4koa eta Gipuzkoan % 17,8koa.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Araban, salmentek % 39 egin dute gora, Gipuzkoan % 25,2 eta Bizkaian % 12,4. Urteko salmentak, ostera, % 19,8 jaitsi dira Gipuzkoan, % 16,4 Araban eta % 16,2 Bizkaian.

Okupazioa

Bestalde, Euskadiko zerbitzu sektorean urte arteko okupazioa % 3,6 jaitsi da, eta % 1,6 egin du behera aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Merkatu zerbitzuei dagokionez, urte arteko salmentek behera egin dute orokorrean. Ostalaritzako salmentak % 35,5 jaitsi dira; ondoren jarduera administratibo eta zerbitzu laguntzaileak (% -26,4), garraio eta biltegiak (% -6,8), jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak (% -6,4) eta informazioa eta komunikazioak (% -4,1).

2020ko bigarren hiruhilekoari dagokionez, susperraldi orokorra izan da, baina neurri desberdinekin. Ostalaritzaren salmentek % 82,4 egin dute gora hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Garraio eta biltegien kasuan, aldiz, fakturazioa % 24,5 areagotu da.

Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak % 9,7 areagotu dira, administratibo eta zerbitzu laguntzaileak % 8,2 eta, azkenik, informazioa eta komunikazioak % 2,8.

Ostalaritzan salmentek nabarmen egin du behera aurten (% -38,8), baita administratibo eta zerbitzu laguntzaileetan (% -21,3), eta garraio eta biltegietan (% -12,6) ere. Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan (% -7,8) eta informazio eta komunikazioetan (% -3,5), ostera, beherakada arinagoa izaten ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X