Arabako ostalariek % 45eko galerak izan dituzte aurten
Arabako ostalariek euren fakturazioaren % 45 galdu dute jada aurten, eta % 30ek oraindik ez dituzte kobratu pandemiaren lehen olatuan abiatutako laguntzak. Horrenbestez, laguntza horiek eskuratzea sektorearentzat "lehentasun" bihurtu da, berriro itxita baitaude.
Arabako Merkataritzako eta Zerbitzuetako Enpresarien elkarteak (Aenkomer) inkesta bat egin du 100 ostalarien artean; horren arabera, martxoan alarma egoera ezarri zenetik ostalarien % 60k % 40ko galerak izan dituzte.
% 15,1en fakturazioak % 30 eta % 40 artean egin du behera eta % 13,7ren kasuan beherakada hori % 20 eta % 30 artekoa izan da. Horrenbestez, salmenten bataz bestekoaren beherakada % 45ekoa izan da.
Egoera horren aurrean, ostalarien % 41,3k finantziazioa eskatu behar izan dute; batez beste, 55.000 euro inguru eskatu dituzte. Gainera, beste % 28k laguntza ekonomikoa eskatu beharko du datozen hilabeteetan, Aenkomerren arabera.
Negozio gehienek (% 76) aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak egin behar izan dituzte, eta denak saiatu dira gastu finkoak "estutzen", batez ere, alokairuari dagozkionak, gasturik altuena baita. Gutxienez ostalarien % 60k akordioa adostu dute merkataritza-lokaletako jabeekin alokairuaren zenbatekoa murrizteko edo itxita egon ziren bitartean zorra barkatzeko.
Pandemiak eragindako zailtasunen aurrean, ia taberna eta jatetxeen heren batek (% 29,3) negozio modu berriak bilatu dituzte; esaterako, bazkaria etxeetara eramatea edo lokalean jasotzea. Konponbide horrek "harrera ona izan du", baina "diru gutxi ematen du".
Ostalarien % 73,3k laguntzak eskatu dizkiete erakundeei eta eskaera horien % 65ek aldeko ebazpena izan arren, lehen olatuko eskaeren % 30 oraindik ordaindu gabe daude.
Hori dela eta, Jon Andoni Aspuru Aenkomerreko presidenteak 4.000 eurorainoko laguntzak eskatzeko "tramiteak bideratu eta kobratzeko arintasuna" eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, sektorearentzat "oxigeno baloia izango delako".
Halaber, kobratzeko falta diren laguntzak (eskatutakoen % 30) kitatzeko eskatu dute, eta etxez etxe banatzeko aukera 21:00etatik harago baimentzeko; izan ere, udaberriko konfinamenduan ez zegoen ordutegi murrizketarik zerbitzu hori emateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.