Construcciones Auxiliar Ferrocarriles
2022/03/21 - 15:17
Egunez egun garraiolarien grebaren ondorioak gero eta nabarmenagoak dira
Lehengairik ezean zer ekoitzirik ez dagoenez, enpresa bat baino gehiago eta horien artean handienak gelditzen ari dira. Mercedes eta Volswagen geldirik daude eta ez dira bakarrak. CAFek beste sekzio bat ere geldituko du garraiolarien grebak jarraituz gero.
2022/03/17 - 16:34
CAFen atal bat geldirik egongo da gaur eta bihar, energiaren kostu handiagatik
Forja eta tratamendu termikoaren atalean "birplangintza" bat egin da eta aurreikusitako lana beste egun batzuetara pasako da, "energia-kontsumo handia" duen atala delako. Beharginek, hala ere, lanean jarraitzen dute.
2022/03/14 - 13:37
CAFek 200 milioi euroko kontratua sinatu du Saudi Arabian
Zerbitzuen kontratuak, besteak beste, bost urtez trenak mantentzeko lanak egitea jasotzen du.
2022/02/02 - 14:47
CAFek eta Iberdrolak hidrogeno berdeko trena bultzatzeko akordioa sinatu dute
Helburu nagusia isurketarik gabeko hidrogeno berdearekin trenbideko garraioa bultzatzea da.
2022/01/31 - 15:35
Tel Aviveko metro arina eraikitzeko kontratua lortu du CAFek
Beasainen egoitza duen konpainiak adierazi duenez, duen bolumena eta konplexutasuna kontuan hartuta, "Israelen inoiz egin duen azpiegitura garrantzitsuena da hau".
2022/01/25 - 12:30
130 milioi euroko kontratua sinatu du CAFek Zeelanda Berrian 23 tren unitate elektriko berri egiteko
Auckland Transportentzat egingo duen proiektu berri bat da. 2011n, 57 tren unitateren horniketa eta 12 urteko mantenua esleitu zion enpresa horrek CAFi.
2022/01/24 - 13:29
CAFek 183 autobus elektriko egingo ditu Oslorako
Kontratuaren guztizko balioa 100 milioi euro ingurukoa da eta Solarisek egindako artikulatutako autobus elektrikoen kontratu nagusia bihurtu da.
2021/10/07 - 14:08
CAFek 168.800 euro pasatxo ordaindu beharko dizkio amiantoagatik hil zen behargin baten familiari
Enpresak kalte ordaina erdira murrizteko eskatu zuen, langilea erretzailea zela argudiatuta. Epaiak, berriz, frogatutzat eman du amiantoaren eraginpean segurtasun baldintzarik gabe lan egiteagatik hil zela.
2021/09/28 - 13:08
Amiantoagatik hildako langile baten familiak kalteordaina eskatu dio CAFi
Langilea margotzen aritu zen CAFen, amiantoarekin kontaktuan eta enpresak inolako segurtasun neurririk hartu gabe. Biriketako neoplasia baten ondorioz hil zen, Espainiako Gizarte Segurantzak lanbide-gaixotasun gisa onartuta duena.
2021/08/10 - 20:54
CAF enpresaren Solaris filialak 70 milioi eurotik gorako kontratuak bereganatu ditu
Solaris markak ere bere lekua sendotu du Espainiako merkatuan, aurten Madrilen eta Bartzelonan sinatutako kontratu berriekin.
2021/07/16 - 16:57
CAFek 25 milioi euroren inbertsioa egingo du Okzitaniako Bigorran, eta 200-250 lanpostu sortuko ditu
Macron presidentearen bisita izan dute goizean, eta Frantziako presidenteak enpleguarekin duen konpromisoa eskertu dio Andres Arizkorreta CAFeko presidenteari.
2021/05/20 - 20:33
CAF, Thales trenbideetako seinaleztapenak egiten dituen konpainia erosteko lehian
EAEko taldeak Alstom, Hitachi Rail eta Wabtec erraldoiak ditu lehiakide. Gauzatzekotan, CAFek inoiz egindako operazio handiena litzateke.
2021/04/14 - 13:40
CAFek trenak egiteko kontratuak lortu ditu Frantzian eta Suedian
Parisen aldiriko trenen linearako proiektua egiteko kontratua otsailean lortu zuen, baina Almston konpainiak hainbat oztopo jarri ditu orain arte. CAFek 1.000 milioi euro inguru eskuratuko ditu.
2021/02/23 - 11:22
Ia 314.000 euro eskatuko dizkiote CAFi amiantoagatik gaixotu zen langile batengatik
47 urtez CAFen behargina izan zen Jose Ignacio Corderori mesotelioma gaiztoa atzeman zioten 2019an. Osalanen txostenaren arabera, "oso litekeena da langilea amiantoarekin kontaktuan egon izana".
2021/02/02 - 09:49
Euskotrenek lau tren egiteko kontratua esleitu dio CAFi
Hitzarmena ia 32 milioi euroren truke sinatu dute eta datozen bi urteetan eman beharko dira unitate berriak.
2021/01/14 - 23:57
CAF eta Bombardier enpresek aldiriko 146 tren egiteko kontratua lortu dute Parisen
Parisko metropoli barrutiko RER sarearentzat CAFek egiten duen lehen proiektua da. 2.560 milioi euroko lan kontratua lortu du.
2020/12/16 - 13:09
Jerusalemen bi orduz geldiarazi dituzte CAF-ek bertan hasi dituen tranbiaren obrak
Aktibisten arabera, Jerusalemgo tren arinaren helburua da lur palestinarretan daude Israelen asentamenduak handitzen eta egonkortzen laguntzea.
2020/11/16 - 10:53
CAFek 100 autobus elektrikoz hornituko du Milan 2021eko lehen seihilekoan
2019aren erdialdean CAF Taldeak eta Milango ATMk sinatutako kontratu batean adostu zuten enkargua, eta 40 autobuseko lehen sorta bat entregatu dute jada.
2020/10/27 - 12:46
Castejongo lantegia "oraingoz" itxiko ez duela jakinarazi du Trenasak
CCOO sindikatuaren arabera, zuzendaritzak jakinarazi die "datozen hilabeteetan Espainiako tren merkatuan hainbat kontratu" lortu ahalko dituztela.
2020/10/25 - 17:03
CAF enpresak AEBtan duen fabrikan egindako tren bat, Bidenen kanpainan
Joe Biden Estatu Batuetako presidentetzarako hautagai demokratak tren bat erabili du aurten kanpaina egiteko, eta tren horrek, euskal zigilua dauka: CAF euskal enpresak egindakoa da.