Carles Puigdemont
2023/09/30 - 17:24
Puigdemontek mobilizatzeko deia egin du igande honetarako, duela sei urteko "garaipena defendatzeko"
Bestalde, Junquerasek esan du amnistia "nahitaezko pausoa" dela independentziara bidean Espainiako Gobernuarekin "berdintasun egoeran" jokatzeko.
2023/09/23 - 15:48
Andueza: ''Espero dut Waterloora egindako bidaiak ez jartzea Kataluniari begira''
PSE-EEren idazkari nagusia EAJri zuzendu zaio, eta esan dio euskal herritarrek nahi dutena "arazoak konpontzea" dela, eta "arazoak eta politika sozialak jokoan daudenean, Alderdi Sozialistan" dutela irtenbidea.
2023/09/15 - 21:28
Ortuzar eta Puigdemont bildu dira Waterloon, "harremanak estutu" eta inbestidurari heltzeko
EAJko eta JxCateko buruek azpimarratu dute bi alderdiek "funtsezko zeregina" izango dutela Espainiako Gobernua osatzeko negoziazioetan.
2023/09/11 - 09:15
Turullek "inozotasunean ez erortzeko" deia egin du Estatuarekin negoziatzeko orduan
Junts alderdiko idazkari nagusiak ohartarazi duenez, bere alderdiak "ez dio ezeri uko egingo", Rafael Casanovaren monumentuaren aurrean egindako lore-eskaintzan. "Aldebakartasunari uko egitea nazioari uko egitea litzateke", gaineratu du.
2023/09/08 - 15:58
Almuniak uste du oraingoz ez dagoela baldintzarik interes orokorraren ikuspuntutik amnistia lortzeko
Joaquin Almuniak Radio Euskadiko Boulevard saioan adierazi duenez, Konstituzio Auzitegiak erabaki beharko du inbestidura babesteko Carles Puigdemontek eskatzen duen amnistia konstituzioan "sartu ala ez".
2023/09/06 - 16:01
Bolañosen arabera, Gobernuak Kongresuko taldeekin negoziatuko ditu Sanchez inbestitzeko baldintzak
Gobernua Kongresuko taldeengan zentratuko da Pedro Sanchezen inbestidura bermatuko duen gehiengoa osatzeko ahaleginean, baina "beti Konstituzioaren eta legearen barruan" lan eginez, Felix Bolaños ministroak azpimarratu duenez.
2023/09/05 - 13:54
Amnistia jasoko duen ''akordio historikoa'' eskatu dio Puigdemontek Sanchezi
Carles Puigdemontek adierazi duenez, JxCATek inbestidurarako negoziazioak hasteko aurretiazko baldintzak amnistia lege bat, "zilegitasun demokratikoa" aitortzea eta errespetatzea eta akordioak egiaztatzeko mekanismo bat sortzea dira.
2023/09/05 - 13:52
Puigdemontek amnistia legea eta Kataluniaren "zilegitasun demokratikoa aitortzea" eskatu ditu
Aldeen artean adostutakoa betetzen dela egiaztatzeko mekanismo bat sortzea ere eskatu du. Kataluniako Generalitateko presidente ohiak Juntsen baldintzak zehaztu ditu Pedro Sanchezen inbestidura negoziatzen hasteko.
2023/09/05 - 09:17
Albiste izango dira: Juntsekin negoziazioak, hiru zauritu Zestoan eta Antzar Eguna Lekeition
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/05 - 07:00
Puigdemontek gaur jakinaraziko ditu Sanchezen inbestidura negoziatzeko JxCaten baldintzak
11:00etan Bruselan hedabideen aurrean egingo duen agerraldian argituko du Generalitateko presidente ohiak zeintzuk diren bere alderdiaren lehentasunak eta betebeharrak Pedro Sanchezen inbestidura negoziatzen hasteko.
2023/09/04 - 17:08
Kataluniarako "irtenbide demokratiko guztiak aztertzea" adostu dute Yolanda Diazek eta Puigdemontek
Komunikatu bateratu batean, biak "baikor" agertu dira, eta bilera "normaltasunez" eta "tonu adeitsuan" igaro dela adierazi dute. Moncloa, berriz, aldendu egin da elkarrizketa honetatik.
2023/09/04 - 14:50
Yolanda Diaz eta Carles Puigdemont Bruselan bildu dira
Puigdemontek Bruselan egingo duen agerraldiaren bezperan ospatzen ari dira bilera. Gobernuko hurrengo presidentearen inbestidurari buruzko negoziazioari begira, Juntsen ezarriko dituen baldintzei buruz hitz egingo du Puigdemontek.
2023/08/31 - 14:52
Juntsek asteartean egingo du bere proposamena: "Ez dugu negoziaziorik martxan inorekin ere"
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak argitu du ez dutela amnistia proiekturik aurkeztu inon, eta hitz egitea ez dela negoziatzea.
2023/08/25 - 16:54
Inbestidurari begira, Kataluniako independentistek amnistia eskatu dute 300 bat pertsonentzat
Inbestidura gerturatzen dagoela, Kataluniako independentistek amnistia eskatu dute auzipetuta dauden 300 bat pertsonentzat. Alberto Lopez Besagurenek horrekiko iritzi kontrajarria daukala adierazi du, bere ustez, amnistiak konstituzioa "ahulduko" luke.
2023/08/23 - 13:13
Feijooren inbestidura saioa irailaren 26rako eta 27rako deitu du Armengolek
Alfredo Nuñez Feijoorekin, Felipe VI.ak proposatutako hautagaiarekin, batera hartu du erabakia Diputatuen Kongresuko presidenteak.
2023/08/21 - 19:48
Pau Casalsi Frantzian egindako omenaldi batek Puigdemont, Aragones, Torra, Pujol eta Montilla bildu ditu
2017tik ematen ez zen argazki historiko baten lekuko izan da Sant Miquel de Cuixa astelehen honetan.
2023/08/21 - 15:50
Puigdemontek ez du inbestidurari buruzko adierazpenik egin Pau Casalsen omenaldira iritsi denean
Codaleteko (Frantzia) Sant Miquel de Cuixa abadian Pau Casalsi egindako omenaldira iritsi denean, Kataluniako presidente ohiak PSOEri emandako babesaz galdetu diote, baina ez du adierazpenik egin nahi izan.
2023/08/16 - 16:18
Yolanda Diazek esan du ''maila gorenean'' ari dela hitz egiten Juntsekin
Yolanda Diazek esan du Juntsekin "maila gorenean" negoziatzen ari dela Kongresuko Mahairako akordio bat lortzeko. "Egiazta daiztezkeen ekintzak" eskatzen zituen Carles Puigdemonten mezua negoziazioen "logikaren" barruan ikusten ditu Sumarreko buruak.
2023/08/16 - 14:14
"Ekintza egiaztagarriak" eskatu ditu Puigdemontek, Kongresuko Mahaia aukeratzeko bozketaren aurretik
Presioak presio, ez dela Juntsen jarrera aldatu nabarmendu du Kataluniako presidente ohi eta Juntseko eurodiputatu denak. Bestalde, BNGk baieztatu du PSOEren hautagaiaren alde egingo duela Diputatuen Kongresuko presidente izateko. Halaber, ERCk eta Juntsek talde propioa izatea babestuko du.
2023/08/09 - 16:16
Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du Puigdemontek atxilotzeko aginduaren kontra jarritako helegitea
Babes-errekurtsoa tramitera ez onartzea erabaki du aretoak, "babeserako oinarrizko eskubiderik ez delako urratu".