Sanchezen inbestidura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inbestidura "blokeatzeko" eskatu diote Puigdemonti Errepublikaren Kontseiluaren oinarriek

Kontsulta aholku-emailea da, ez loteslea, eta botoa emateko eskubidea duten kideen % 4,4k baino ez dute parte hartu. Oraindik ez da jakina nola interpretatuko dituen Generalitateko presidente ohiak Kontseiluaren jarraibide horiek.
Carles Puigdemont, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

Errepublikaren Kontseiluaren oinarriek Pedro Sanchezen inbestidura "blokeatzeko" eskatu diote Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiari.

Kontseiluak berak egindako kontsultan, parte-hartzaileen % 74,9k baiezko botoa eman dute inbestidura blokeatzeko. Galdeketa afiliatu batek sustatu zuen, eta atzo amaitu zen bozketa, baina emaitzak ez dira astearte arratsaldera arte jakinarazi, 24 ordu geroago.

Guztira, 90.484 lagunek zuten botoa emateko eskubidea, baina 4.021ek bozkatu dute, hau da, % 4,4k.

Honako galdera honi erantzun diote afiliatuek: "Kataluniako alderdi independentistek Espainiako presidentea inbestitzeko blokeoa sustatu behar al du Errepublikaren Kontseiluak?".

Kontsultarako ekimena bada ere, ordu hauetan ez dakite nola interpretatuko dituen Puigdemontek Kontseiluaren jarraibideak. Bruselatik zuzentzen du erakunde hori, baina erakundeko buruzagitzak "berehala jakinaraziko die emaitza alderdi independentisten zuzendaritzei".

Errepublikaren Kontseiluak inbestiduraren "blokeoaren" aldeko apustu publikoa egin zuen iragan hauteskunde kanpainan zabaldutako ohar batean. Jarrera horrek erakundearen Gobernuaren bermea zuen, eta Puigdemont horren parte da.

Orain, erreklamazioak aurkezteko epea irekiko dute urriaren 27ra arte, eta behin betiko emaitzak azaroaren 2an jakinaraziko dituzte.

Carles Puigdemont Belgikatik buru dela, Errepublikaren Kontseiluak prozesu subiranista kanpoan zabaltzea du helburu, eta Ordezkarien Batzarrak, parlamentu paralelo batek, eta Kontseiluaren Gobernuak berak osatzen dute, nahiz eta orain erreforma bat egingo duten bi ganberako egitura bat hartzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X