CCOO

2023/04/03 - 16:40
Sindikatuek arrakastatsutzat jo dute greba, baina Nafarroako Gobernuaren arabera % 21eko jarraipena izan du
Lanuztea deitu duten sindikatuei erantzunez, Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak adierazi du sarri hitz egin dutela haiekin. "Urtarriletik gaur arte hamaika bilera egin ditugu", esan du.

2023/04/03 - 14:56
Kalitatezko hezkuntza publikoaren alde, kalera irten dira nafar irakasleak urteko bigarren greba deialdian
Besteak beste, ratioak jaistea, behin-behinekotasuna murriztea, erosahalmena berreskuratzea eta lan gainkarga jaistea eskatu dute bost sindikatu deitzaileek (LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT).

2023/04/03 - 12:12
Nafarroako irakaskuntza publikoan aritzen diren 10.000 langileak grebara deituta daude gaur
Besteak beste, ratioak jaistea, behin-behinekotasuna murriztea, erosahalmena berreskuratzea eta lan gainkarga jaistea eskatu dute bost sindikatu deitzaileek (LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT).
2023/03/31 - 21:06
Landabengo enpresa-batzordeak eskatu du lantegiak bateriak muntatzeko fabrika har dezala, enplegua bermatzeko
Bestela, ohartarazi du 600 lanpostu daudela "kolokan" 2027tik aurrera. Batzordeak esan du 2026ra arte "zeharkaldi txiki bat" izango dutela "basamortuan", baina ez ziren jabetzen "zeharkaldi horren tamainaz".

2023/03/29 - 14:53
Sindikatuek greba deitu dute Osakidetzan maiatzaren 18an eta 19an
SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuen iritziz, Osasun Sailak "gor eta mutu jarraitzea erabaki du kaleko aldarriaren aurrean".

2023/03/29 - 14:12
Sindikatuek greba deitu dute Osakidetzan maiatzaren 18 eta 19rako
ELA, Satse, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuen iritziz, "osasun publikoaren arazoak egiturazkoak dira" eta horiek "berehala" konpontzeko "borondate politikoa" eskatu diote Osasun Sailari.

2023/03/21 - 14:55
Sindikatuek greba eguna deitu dute apirilaren 25erako gizarte ekimeneko ikastetxeetan
ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek salatu dutenez, lan hitzarmen berriaren negoziazioa blokeatuta dago patronalaren immobilismoagatik.

2023/03/20 - 14:40
Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzu "gehiegizkoak" jarri dituela salatu dute Osakidetzako garbiketako langileek
LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuen esanetan, gutxieneko zerbitzuak handitu dituzte, % 50eraino. ELAk salatu duenez, bestalde, Osakidetzak aparteko garbiketa bat egiteko eskatu zuen ostiralean, greba eskubidea urratuta.

2023/03/18 - 20:00
"Osasun publikoa defendatzeko" aldarria egin dute Iruñean
"Medikuak edo Foruzaingoa" bezalako kolektiboen aldeko "tratu desberdintasuna" dagoela salatu dute Osasunbideko sindikatuek, horiek akordioak lortu baitituzte Nafarroako Gobernuarekin.

2023/03/16 - 20:15
LAB, UGT, CCOO eta ESKk beste bi asteko greba deitu dute Osakidetzako garbiketa zerbitzuan
Konkretuki, beharginak martxoaren 20tik apirilaren 2ra lanuztea egitera deitu dituzte. Osakidetzak azpikontratatutako garbiketa zerbitzuko langileek bost urte daramatzate hitzarmenik gabe, eta elkarretaratzea egin dute gaur LHKren Bilboko egoitzaren aurrean.

2023/03/15 - 21:41
Espainiako Gobernuak UGT eta CCOO sindikatuekin eta Bruselaren babesarekin amaitu du pentsioen erreforma
"Pentsioen sistemaren modernizazioa bukatu dugu", defendatu du Escriva ministroak erreformari buruzko akordioaren sinaduran, CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiekin batera.
2023/03/15 - 14:58
CCOO eta UGT sindikatuetako zuzendaritzek ontzat eman dute pentsioen erreforma
Hortaz, bi sindikatu horien babesarekin baina CEOE eta Cepyme patronalen oniritzirik gabe aterako du aurrera erreforma Espainiako Gobernuak.

2023/03/15 - 06:00
Pentsioen erreforma azken txanpan, nahiz eta patronala aurka izan
UGTk eta CCOOk gaur aztertuko dute Espainiako Gobernuaren azken proposamena, eta, ziurrenik, babesa emango diote. Gainera, Escriva ministroak agerraldia egingo du Toledoko Itunaren Batzordean, lege-dekretua azaltzeko.
2023/03/10 - 19:08
Espainiako Gobernua, CCOO, UGT eta CEOE astelehenean bilduko dira berriro
Batzar berri horren helburua patronalari eta sindikatuei gaur zehaztutako neurriak aztertzeko denbora ematea da.

2023/03/10 - 14:49
CCOOk "gertu" ikusten du pentsioen erreformaren ituna eta UGTk "norabide onean" doala uste du
Alderdiak zuhurrago agertu dira. PP, esaterako, beldur da proposamenak datozen urteetako pentsioak arriskuan jarriko ote dituen. EAJ erreformaren "letra txikia" aztertu zain dago, eta EH Bilduk, "aurrerapausoak" atzeman arren, negoziatzen jarraituko duela esan du.

2023/03/06 - 13:54
Nafarroako irakaskuntza publikoko 10.000 langileak grebara deitu dituzte apirilaren 3an
Ratioak jaistea, behin-behinekotasuna murriztea, erosahalmena berreskuratzea, lan gainkarga jaistea eskatu dute, besteak beste, bost sindikatu deitzaileek (LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT).

2023/03/04 - 17:30
Adostutako homologazioa betetzeko eskatzen dute Osakidetzan garbiketan diharduten azpikontratetako langileek
Osakidetzako garbitzaileek protesta eguna dute gaur. Astelehenenean grebari ekin zioten azpikontrata bidez garbiketan lan egiten duten langileek. Bere garaian adostu zen langile publikoekiko homologazioa ez dela betetzen ari salatu dute, besteak beste.

2023/03/03 - 15:25
Lau eguneko lanaldiari buruzko iragarkiaren aurrean erreakzio desberdinak
Confebaskek esan du bere babesik ez duen proposamen bat besterik ez dela Idoia Mendiaren iragarpena. Elkarrizketa Sozialerako Mahaiean dauden CC OOk eta UGTek ondo deritzote.

2023/03/02 - 11:07
Osakidetzako garbiketa-azpikontratetako langileek Eusko Legebiltzarrera eraman dute euren protesta
Osakidetzako garbiketa-azpikontratetako langileek euren baldintzak osasun-zerbitzu publikoko langileekin homologatzea eskatzen dute. Aste honetan greban daude LAB, UGT, CC OO eta ESK sindikatuek deituta.

2023/03/01 - 14:53
Osakidetzak eta sindikatuek elkarri leporatu diote negoziatu nahi ez izatea
Sindikatuak Mahai Sektorialaren bilera batera deituta zeuden gaur, joan den larunbatean EAEko hiru hiriburuetan "osasun sistemaren desegitea" salatzeko egin ziren mobilizazioen ostean.