Justiziako funtzionarioek greba mugagabea hasi dute, soldata hobekuntzak aldarrikatzeko
Justizia Administrazioko lanuzte partzialen lehen eguna % 60ko batez besteko jarraipenarekin amaitu da EAEn, CCOOko iturriek jakitera eman dutenez. Bestalde, ELAren hitzetan, jarraipena % 60tik gorakoa izan dela Donostian, % 50ekoa Bilbon eta % 30ekoa Gasteizen.
Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren arabera, aldiz, gaur lan egin behar zuten 1.862 funtzionarioetatik (guztira 2.400 langile) 436 grebara batu dira, hau da, % 23,4. Greba egin dutenak 240 (% 22,9) izan dira Bizkaian, 128 (% 25,2) Gipuzkoan eta 68 (% 22) Araban.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko 2.500 langile daude deituta gaurtik aurrera lanuzte mugagabeak egitera, soldatak hobetzea aldarrikatzeko; batetik, CCOO eta CSIF sindikatuen estatu mailako deialdi batean, eta, bestetik, ELAk eta LABek egindako deialdi propioan.
Lehenengoek, estatu mailako deialdiaren barruan, Justizia Administrazioko 45.000 funtzionarioei deitu diete lanuzte partzialak egitera, 10:00etatik 13:00etara, egunero, modu mugagabean, astelehen honetatik aurrera, baita lanaldi osoko greba bat eta "manifestazio handi bat" ere, Madrilen, apirilaren 19an.
Deitzaileek soldata igoera "duina" eskatzen dute, eta Antolaketaren Efizientziari buruzko Lege Organikoaren (LOEO) izapide parlamentarioa geldiaraztea.
ELAk eta LABek ere egunero hiru orduko lanuzteak deitu dituzte (10:00etan hasita) gaurtik aurrera, maiatzaren 2ra arte, eta egun osoko greba apirilaren 19an, Eusko Jaurlaritzak uko egin diolako funtzionario horien soldata eta erretiro baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileen baldintzekin parekatzeari.
Ohar baten bidez azaldu zutenez, "soldata diskriminazioak" % 13 inguruko aldea dakar urteko soldatan talde baten eta bestearen artean. "Aldarrikapen historikoa da, eta Eusko Jaurlaritzak ez dio erantzun positiborik eman duela hamarkada bat baino gehiagotik", deitoratu dute.
ELAk eta LABek ordainsari osagarria ere eskatu dute genero indarkeriaren epaitegietako langileentzat, eta lanpostuak baloratzeko prozesua gauzatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.