ELAk, CCOOk eta UGTk aurreakordioa lortu dute elikagaien patronalarekin, eta ez da grebarik egongo Gipuzkoan
Gipuzkoako elikagaien industriaren eta merkataritzaren sektorean ez da grebarik egongo, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek 6.000 langile baino gehiago dituen sektore baten lan-baldintzak eguneratzeko Adegirekin aurreakordioa lortu ondoren. Hitzarmenik gabe egon dira 2021etik.
LABek, lanuzteak deitu zuen lehen sindikatuak, sektorearen eskubideak "apur batzuen truke saldu" izana leporatu die sinatzaileei, eta "borrokaren bidez akordio hobea lor zitekeen", erantsi du.
"Ausardia eta konbikzioa falta izan zaizkie", gehitu du LABek.
CCOOri, ordezkaritzaren % 30 duen zentral nagusiari, "immobilismoa" aurpegiratu dio LABek, eta ELAri honakoa egotzi dio: "Apirilaren 5eko greba erregistroan egindako akatsa, 29rako proposatutako grebarekin bat ez egitea, azken unean iritziz aldatu eta bat egin, baina gero grebarik egin gabe akordio bat sinatzen amaitu?".
CCOOk ohar batean azaldu duenez, sinatutakoa "aurrerapauso handia da", soldata-igoerak hitzartu baitira: 2022rako, % 6,5ekoa; 2023rako, % 4,9koa; 2024rako, 2022ko KPIa + % 0,4koa; eta 2025erako, 2023ko KPIa + % 0,4koa.
Gainera, besteak beste, urteko lanaldian lau orduko murrizketa ezarri da, aurreraeragin mugagabea eta gaueko lanaren plusa oinarrizko soldataren % 25ekoa.
ELAk greba bertan behera utziko duela iragarri du. Adierazi duenez, "sektorearen batasunak eta asteburu honetarako aurreikusitako mobilizazioen deiak patronala mugitzea eragin dute, feminizatutako eta historikoki prekarioa den sektore baten lan-baldintzak duintzen dituen akordio bat lortzeko".
UGTko arduradunek "positibotzat" jo dute aurreakordioa, eta nabarmendu dutenez, "bidezkoa da sektore horretako langileei merezi duten duintasuna itzultzea; izan ere, pandemian, bigarren mailako langileak izatetik funtsezko langileak izatera igaro ziren, lan-karga bati aurre eginez muga nekagarrietaraino, eta arriskuan jarriz haien eta gertuko senideen osasuna".
Enpresaburuek eta sindikatuek maiatzaren 10ean berretsi beharko dute aurreakordioa.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik 25 milioi euro inguru bideratuko ditu altzairuaren eta metalen erabilera zirkularra sustatzera
Basque Zirkular Metals proiektuak 11 industria-enpresa eta bost kluster bilduko ditu, eta Produktuaren Pasaporte Digitala jarriko du martxan 2026an.
Brent upelaren prezioa apaldu egin da 108 dolarreraino
Hala ere, merkatuak beldur dira petrolioaren prezioak gora egiten jarraituko duela Ekialde Hurbileko tentsioen eta Ekidalde-Mendebaldeko oliobidearen itxieraren ondorioz.
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.