Confebask
2023/03/13 - 15:07
EAEk pandemiaren aurretik baino % 0,4 enpresa gutxiagorekin itxi du otsaila, eta % 1,4 autonomo gutxiagorekin
Confebaskek helarazitako datuen arabera, otsailean 57.632 enpresa izan dira, urtarrilean baino 177 gehiago eta 2020ko otsailean baino 1.259 gutxiago. Autonomoei dagokienez, datuak ez dira oso positiboak, % 1,4ko jaitsierarekin.
2023/03/03 - 21:30
Confebaskek ez du proposamena onartuko; CCOO eta UGT alde daude, eta LABek propaganda dela dio
Soldata murrizketarik gabeko lau eguneko lan-astearen proba pilotua iragarri du gaur Idoia Mendia lehendakari ordeak, parte hartu nahi duten enpresentzat. Hauek izan dira erreakzioak.
2023/03/03 - 15:25
Lau eguneko lanaldiari buruzko iragarkiaren aurrean erreakzio desberdinak
Confebaskek esan du bere babesik ez duen proposamen bat besterik ez dela Idoia Mendiaren iragarpena. Elkarrizketa Sozialerako Mahaiean dauden CC OOk eta UGTek ondo deritzote.
2023/01/19 - 16:23
EAEk Estatuko lan absentismo tasarik altuena dauka, Adecco Group Instituteren arabera
The Adecco Groupeko ikerketa eta dibulgaziorako guneak 2022ko hirugarren hiruhilekoari dagozkion datuak argitaratu ditu. Confebaskek "behin eta berriz absentismoan txapeldun" izatea deitoratu du eta "lehiakortasunarentzat oso kaltegarria" dela esan du.
2022/12/23 - 16:39
2023a oso urte zaila izango da kostuen presioagatik, Confebasken arabera
Dena dela, patronalaren txostenak aurreikusten du % 1,5eko hazkundea izango dela EAEn.
2022/12/23 - 14:08
Confebaskek aurreikusten duenez, euskal ekonomia % 1,5 haziko da 2023an
Confebasken arabera, EAEko ekonomiak BPGaren % 4,2 inguruko hazkundea izango du aurten, bigarren seihilekoan hazkunde ia lauaren ostean. 15.000 afiliatu gehiago izango Gizarte Segurantzan, milioi bat ingurura arte (993 255, azaroko datuekin) eta langabezia-tasa % 8koa izango da.
2022/12/23 - 08:51
Albiste izango dira: EAEko aurrekontuak, 2023ko aurreikuspen ekonomikoak eta Olentzero eta Mari Domingi
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/11/21 - 15:18
Confebaskek Lanbide Heziketaren aldeko apustua egiten jarraitzearen alde egin du
14.000 neska-mutilek egin zituzten iazko kurtsoan Lanbide Heziketako ikasketak. Gaur diploma hartzeko unea izan dute Euskalduna jauregian. Confebaskek gogora ekarri du, enpresek formakuntza mota horretako langileak behar dituztela, eta are gehiago talentua falta den une honetan.
2022/11/21 - 13:43
Confebask Lanbide Heziketan inbertitzen eta horren alde apustu egiten jarraitzearen alde agertu da
Patronaleko presidenteak gaineratu du are beharrezkoagoa dela "talentu eskasia" dagoenean.
2022/10/25 - 14:39
Etxeko langileen eskubideak aitortuko dituen hitzarmena negoziatzen hasteko eskatu dio LABek Confebaski
LAB sindikatuak deituta, dozenaka etxeko langile Bilboko Auzitegiaren atarian bildu dira, euren lan eskubideak errespetatu daitezela eskatzeko. Garbiñe Aranburu LABko idazkari nagusiaren hitzetan, patronalarentzat "eskubide gutxiagoko" langileak dira etxeko lanetan aritzen direnak.
2022/10/25 - 12:00
Lakuntza: "Confebask etorkizunaz ari da orainaldiaz edo prekarietateaz ez hitz egiteko"
ELAko idazkari nagusiaren ustez, "akordio politiko" baten bidez igo daitezke Hego Euskal Herriko langileen soldatak Espainiako Gobernuak ezarritakotik gora. Hala, Kongresuko "errealitate parlamentarioa" baliatzeko deia egin die EAJri eta EH Bilduri.
2022/10/24 - 19:35
Euskadiko patronala: "Migratzaileak behar ditugu erretiratze handiaren aurrean"
Confebaskek eta EAEko hiru patronalek egindako azterketaren arabera, egungo oparotasunari eusteko, 400 000 langile gehiago beharko dira datozen 30 urteetan.
2022/10/11 - 12:47
Junkera: "Denok estutu behar dugu gerrikoa: enpresek, langileek, akziodunek eta ogasunek"
ADEGI Gipuzkoako Enpresen Elkarteko presidentearen hitzetan, gaur egun euskal enpresen egoera ona da, baina "atzeraldiaren mamua hor dago". Eragile guztiek euren "eskuzabaltasuna eta elkartasuna" agerian uzteko ordua dela uste du.
2022/09/29 - 11:56
Garamendi (CEOE), Gobernuak proposatutako soldata igoeraz: "Jarraituko dugun erreferentzia bat da"
Espainiako patronalaren presidenteak esan duenez, exekutiboak "ahaleginak" eskatzen dizkie enpresei soldatak igotzeko, eta gero berak "soldatei eusten die". Ondare zerga kentzearen harira, uste du legeak baimentzen badu, "arrazoizkoa" dela; "herrialdearen aniztasunaren isla da", erantsi du.
2022/09/12 - 14:20
Aretxaga (Confebask): "Euskadi atzeraldian sartzeak kezkatzen gaitu"
Eduardo Aretxaga Confebaskeko zuzendari nagusiak momentuarekin errealista izan behar dela azaldu du, eta "ez baikorra edo ezkorra". Hala, errenten ituna negoziatzeko prest agertu da, ez, ordea, "neurriz kanpoko eskaerei" erantzuteko.
2022/09/02 - 11:20
Igor Arroyo: "Jaurlaritza utzikeriaz ari da, gutxieneko 1.400 euroko soldata ados lezake eta ez du egiten"
LABeko koordinatzaile orokorrak aitortu du "kezkaz" hartu dituztela lehendakariak errenta itun baten beharraz egindako adierazpenak. Horren hitzetan, "Jaurlaritzak ez du jarrera neutral bat, langileak ahultzeko interbentzioak egin ditu".
2022/09/01 - 11:29
Patronala eta sindikatuak ados daude errenta itunari berriro ekitearekin, baina nork bere mugak jarri ditu
Espainiako Gobernuko elkarrizketa sozialerako mahaian uztailaz geroztik geldirik dagoen gaia mahaigaineratu du Iñigo Urkullu lehendakariak eta erreakzioak berehala sortu dira.
2022/08/07 - 20:25
"Pobretuko direla onartu behar dute beren borondatez langileek, eta hori iraingarria da"
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiaren esanetan, "KPIaren araberako igoerak egin ezin izatea onartezina da, euskal enpresen irabazi historikoak ezkutatzen ari direlako".
2022/07/20 - 16:26
Isabel Busto Confebask patronalaren presidente izango da 2023ko udara arte
Eduardo Zufiaurrek dituen osasun arazoak direla eta agintaldia osatzeko falta zitzaion urtean Busto izango da zuzendaritzan, emakume bat lehendabiziko aldiz. Isabel Bustok egin duen aurreikuspen ekonomikoa ez da batere ona, hazkundearen aurreikuspena erdira jaitsi du.
2022/07/18 - 15:23
Isabel Bustok 2023ra arte jarraituko du Confebaskeko presidente karguan
Joan den maiatzean, Eduardo Zubiaurrek kargua aldi baterako utzi zuen arrazoi pertsonalengatik, eta Bustok hartu zuen ardura. Orain, patronalak jakinarazi du enpresari eibartarra ez dela itzuliko.