Lakuntza: "Confebask etorkizunaz ari da orainaldiaz edo prekarietateaz ez hitz egiteko"
Confebaskek atzokoan egindako irakurketa —20-30 urte barru izango den "erretiratze handiari" aurre egiteko migrazioa bultzatuko duen politika bat behar duela— "interesatua" iruditu zaio Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiari. Horren ustez, EAEko patronala "etorkizunaz ari da, orainaldiaz ez hitz egiteko", eta gaur egun nagusi diren "prekarietatea", "soldaten debaluazioa" eta "lan baldintza txarrak" aipatu ditu, berbarako.
"Zein da arazoa? Langilerik egongo ez dela? Lan baldintzen araberakoa izango da hori, lan baldintzak onak badira ez da beharginik faltako", arrazoitu du Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan.
Hego Euskal Herriko langile publikoen soldata Estatuko legea urratu barik igo daitekeen galdetuta, Lakuntzak esan du posible dela baina horretarako "akordio politikoa" erdietsi behar dela, "juridikoki oso zaila" baita. Horren ildotik, deia egin die EAJri eta EH Bilduri Kongresuko "errealitate parlamentarioa" baliatzeko —PSOEk eta Podemosek euren babesa behar dute aurrekontuak onartzeko—. Halaber, "lapurtu diguten autogobernua berreskuratzeko zer egingo duten" ere galdetu die bi indarrei. Lakuntzaren esanetan, "ahotsa altxatu eta presionatu" beharko lukete, Estatutua "hustuta" baitu Estatuak oinarrizko legeekin.
Azpimarratu duenez, "enpresa batzuek inoiz baino diru gehiago irabazi dute aurten". Horrek ezinbesteko egiten du, horren iritzian, erreforma fiskal bat, etekin gehien dituzten enpresek gehiago ordain dezaten. "Europatik datorren musika da, baina hemen ez da entzuten", deitoratu du. Salatu du Petronor edo Iberdrola bezalako enpresek gutxien ordaintzen dutenak direla: "Ingeniaritza fiskalari esker, etekinen % 7,6 baino ez dute ordaintzen. Guk gutxieneko tasa % 25ekoa izatea eskatzen dugu", argitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.