Dantza
2021/09/30 - 18:41
Baztanek Euskal Herriko Dantzari Eguna hartuko du larunbatean
Euskal Herri osoko 35 taldek hartuko dute parte, 2020ko etenaldi behartuaren ondoren, berriz ospatuko den egunean.
2021/09/28 - 18:51
Bernardo Atxaga, Afrika Bibang eta Jon Maia, Bilboko Max sarietan
Arte eszenikoen espainiar sariak urriaren 4an banatuko dituzte Bizkaiko hiriburuan, Arriaga antzokian, Calixto Bieitok zuzenduko duen gala batean.
2021/09/28 - 16:50
Max Sariak Bilboko Arriaga Antzokian banatuko dira datorren astelehenean
Max Sarien 24. edizioak euskal ikutua izango du, eta ez Bilbon izango delako bakarrik. Hemengo zortzi ikuskizun daude finalisten artean.
2021/09/19 - 00:27
''Break On Stage'' kultura urbanoaren festibalak Barakaldoko kaleak hartu ditu
Break dance-aren zaleek ikuskizuna izan dute gaur Barakaldon. Goizeko ekitaldia eguraldiagatik bertan behera utzi behar izan badute ere, arratsaldekoek aurrera jarraitu dute.
2021/09/11 - 16:52
Abian da Maitaldia, Biarritzeko nazioarteko dantza festibala
Aurtengoa 31. ekitaldia izango da eta, pandemiak erabat baldintzatu badu ere, programa aberats eta ikusgarria izango dute aurten ere dantzaren maitaleek. Oraingoan Euskal Herriko eta Frantziako konpainiak soilik gonbidatu dituzte. Gaur hasi eta irailaren 19a bitartean iraungo du.
2021/09/05 - 17:47
'Naturaren Sekretua', Gobeiako basoa eta artea uztartzen dituen ikuskizuna
Panta Rhei konpainiaren lana da, eta irailaren 13ra arte egongo da ikusgai. Egunero bi antzezlan eskainiko dituzte.
2021/08/23 - 17:02
Iratxe Ansa dantzari errenteriarrak estreinaldia izango du gaur Hamabostaldian
Espainiako Dantza Sari Nazionalaren garaileak "Elkarrizketa Ilunak" ikuskizuna eskainiko du Victoria Eugenian.
2021/08/16 - 16:56
Lucia Lacarrak "Fordandia" aurkeztuko du Hamabostaldian
Zumaiarrak zazpigarrenez dantzatuko du Hamabostaldian. Matthew Golding bikotekidarekin soru eta ekoiztu duen lana ikusteko aukera izango da Donostian.
2021/07/29 - 15:42
Euskal antzerki eta dantza, Max sarietarako gertu
Arte eszenikoen Espainiako sariak urriaren 4an emango dituzte, Bilbon. "El bar que se tragó a todos los españoles" Alfredo Sanzol nafarraren lana da izendapen gehien bildu dituena.
2021/06/03 - 18:24
Opera, dantza, musika eta antzerkia Arriagan: "Los siete pecados capitales"
Diziplina horiek guztiak uztartuko ditu Arriaga Antzokiak ekainaren 4 eta 5ean agertoki gainera eramango duen "Los siete pecados capitales" ikuskizunak.
2021/05/31 - 17:33
Iker Karrera eta Martxel Rodriguez, bi dantzari elkar zorionduz Faktoria Magazinean
Dantzaren Gipuzkoako XVIII. saria jaso berri du Iker Karrera hondarribiarrak eta Nafarroako Talentu Artistikoa Sustatzeko saria emango diote Martxel Rodriguez lesakarrari.
2021/05/19 - 15:38
Iker Karrera hondarribiarrak jasoko du Dantzaren Gipuzkoako XVIII. saria
Maiatzaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Eguneko Gala egingo dute Victoria Eugenian, eta biharamunean Karrerak Gipuzkoa Dantza Profesionalen Elkartearen saria jasoko du.
2021/05/03 - 14:32
Santa Krutz eguneko ezpata dantza, Andoainen
Koronabirusaren erruz, grabatuta behar du aurtengo ezpata dantzak Andoainen, Santa Krutz egunez.
2021/04/19 - 14:08
Arriaga antzokiak hartuko du Max sarien gala
Urriaren 4an egingo dute Espainiako Arte Eszenikoen Max sarien XXIV. gala, Bilbon, Calixto Bieio Arriagako zuzendari artistikoak zuzenduta.
2021/04/16 - 16:37
De Norte a Sur elkarte abadiñarrak sevillana dantzatu du Athleticen ereserkiarekin
Aurreko finala galdu ostean eta giro tristea ikusita Abadiñoko De Norte a Sur kultur elkarteak zerbait egitea pentsatu zuen. Esan eta egin.
2021/04/15 - 13:13
Iratxe Ansa donostiarrak Veneziako Dantza Bienalera eramango du "Al desnudo"
Koreografo eta zuzendaria Italiako hirian uztailaren 23tik abuztuaren 1era egingo duten jaialdian arituko da.
2021/04/09 - 13:13
Malandain Balletek "Mozart a 2" eta "Sinfonia" berria eramango ditu Donostiara
Biarriztar konpainia apirilaren 9 eta 10ean arituko da Victoria Eugenia antzokian. “Sinfonia” lanaren estreinaldia izango da.
2021/03/25 - 22:01
Ekitaldi publikoen debekua salatzeko, antzokiak okupatuko dituzte Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herriko artistek kulturguneak okupatuko dituzte, ekitaldi publikoen debekua salatzeko. Urritik ezin dute saio publikorik egin.
2021/03/17 - 15:54
Iker Karreraren konpainiak ''No Pleasure'' emanaldia aurkeztu du Dferia jaialdian
“Zer egin plazerik ezin duzunean sentitu?”. Hori da hondarribiar koreografoaren ekoizpen berri honek taula gainera daraman galdera nagusia.
2021/02/15 - 13:52
Iratxe Ansak “Al desnudo” ikuskizuna aurkeztuko du Arriagan
Donostiarrak, Espainiako 2020ko Dantza Sari Nazionalaren interpretazio sailaren irabazleak, otsailaren 18an estreinatuko du lana Bilboko antzokian.