Dantza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iratxe Ansa donostiarrak Veneziako Dantza Bienalera eramango du "Al desnudo"

Koreografo eta zuzendaria Italiako hirian uztailaren 23tik abuztuaren 1era egingo duten jaialdian arituko da.
Iratxe Ansa eta Igor Bacovich, Metamorphosis Dance. Argazkia: Danilo Moroni eta Juan Carlos Toledo.
Iratxe Ansa eta Igor Bacovich, Metamorphosis Dance. Argazkia: Danilo Moroni eta Juan Carlos Toledo.

Iratxe Ansa donostiar koreografoa Veneziako XV. Dantza Bienalean arituko da, uztailaren 23tik abuztuaren 1era egingo duten jaialdiko arduradunek iragarri dutenez.

Veneziako topaldian, interpretazio sailean 2020ko Espainiako Dantza saria irabazi zuen dantzariak “Al Desnudo” ikuskizuna, Igor Bacovich italiarrarekin batera egiten duen duetoa, erakutsiko du. Metamorphosis konpainia sortu zuten bi-biek, duela hainbat urte.

“Al desnudo”k “inoiz ez bezala mamitzen du” Ansaren eta Bacovichen lan fisiko eta birtuosismo handikoa, sortzaileen hitzetan. Tentsioa darion musika emozionalak abiatzen du ikuskizuna, eta musika esperimentalagora lerratzen da gero, tekno estilo “oso finera”.

Sortzaileek azaldu dutenez, “Al desnudo ikuskizuna dinamikoa da, eta aise batzen ditu musika eta mugimendua. Kontrasteen arteko jolasa da: hasierako sentsualitatea (duo klasikoa, Philipp Glassen erritmoan), emeki dantza oso fisiko eta esplizitua bihurtzen da, Johan Wieslanderren konposizioek gidatuta”.

Tentsioa darion musika emozionalak abiatzen du ikuskizuna, eta musika esperimentalagora lerratzen da gero, tekno estilo “oso finera”.

Dantzako Ohorezko Urrezko Lehoia Germaine Acogny fantses-senegaldar dantzariak jasoko du, eta Zilarrezkoa, Oona Doherty ipar-irlandarrak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X