Dantza
2022/09/10 - 18:03
30 dantza konpainia eta 90 ikuskizun baino gehiago, Maitaldiaren 32. edizioan
Mundu zabaleko artistak biltzen dituen jaialdi honetan, gustu eta estilo guztietako eskaintza dago ikusgai: balleta, dantza garaikidea, flamenkoa, Karibeko dantzak… Ostegunean abiatu zuten festibala, eta irailaren 18ra bitartean dantzaz gozatzeko aukera zabala izango da Biarritzen.
2022/08/28 - 17:40
Aurten, lehen aldiz, lau emakume arduratu dira erraldoiak dantzan jartzeaz Bilbon
Garazi eta Garbiñe txikitatik ibili dira euskal dantzetan eta erraldoiak ikusle gisa gozatu dituzte. Aurten, haiek dantzarazten aritu dira eta ETB eurekin izan da. Ez da eginbehar erraza, erraldoiek 40-50 kiloko pisua eta 4,5 metroko altuera baitute.
2022/08/18 - 21:40
Kukai Dantzak 20 urte bete ditu
Euskal Dantza ardatz hartuta, gaur eguneko ikuskizunak sortzea da Errenteriako taldearen filosofia. Hori egin dute oraingoan ere eta hilaren 27an Hamabostaldian aurkeztuko dute obra berria. " Eta orain zer?" ikuskizunak helburu argia izango du: ikusleak ikuskizunean zuzen zuzenean murgiltzea.
2022/08/06 - 18:15
Jon Maiaren “Aurkituko Gaituztenoi” emanaldia, Amaiurko gazteluaren suntsiketaren 5. mendeurrena oroitzeko
Amaiurren izango da ikuskizuna gaur, 21:30ean. Musikaz, dantzaz, irudiz eta sorpresaz betetako ekitaldian, hausnarketa bat plazaratzea dute helburu. Oraindik badira sarrera batzuk salgai.
2022/08/04 - 15:36
Antzerkia, Afrikako dantzak eta Michael Jacksonen omenezko ikuskizuna Pozalaguako jaialdian
Jaialdirako sarrera doakoa da, eta Pozalaguako kobazuloaren ondoko anfiteatroan egiten da, Karrantzan.
2022/06/29 - 12:47
Kalealdiak uretara egingo du jauzi datozen egunetan, Bilboko itsasadarrera
Berariaz sortutako uretako bi ikuskizun eskainiko dira: musika, antzerkia eta dantza bateratzen dituen Le Piano du Lac konpainiaren 'Swing and swim, a bordo del piano de los mares'; eta Nostraxladamus konpainiaren 'Volantineros', produkzio arau-hausle eta desafiatzailea.
2022/06/28 - 23:10
Historian lehen aldiz emakume batek, Ane Marurik, dantzatuko du Lekeitioko San Pedro jaietako kaxarranka
Lekeitioko kaxarranka lehen aldiz emakume batek dantzatuko du. Bizkaiko herrian bihar ospatuko da San Pedro eguna, eta egunaren une ikusgarriena, kaxarranka, aurten Ane Marurik dantzatuko du. Entseguetan izan gara.
2022/06/28 - 17:21
Ane Maruri: 'Aldaketak eman behar dira derrigorrez, berdintasunera ailegatzeko'
Emakume batek dantzatuko du lehen aldiz Kaxarranka dantza Lekeitioko jaien egun handian, eta Ane Maruri da aldaketa horrek hartu duen izena. "Herriak "oso pozik hartu du, animo asko jasotzen ditut egunero", esan digu Anek dantzaren bezperan.
2022/06/27 - 14:52
Bilboko Kalealdia jaialdiaren programazioa
Kaleko Antzerki & Arteen Bilboko jaialdia ekainaren 27tik uztailaren 2ra egingo dute.
2022/06/07 - 02:39
Lucia Lacarra, Iratxe Ansa eta Ana Garay artista euskal herritarrak, garaile Max Sarietan
Bestalde, Juan Diego Bottok ikuskizun eta aktore onenaren sariak eskuratu ditu 'Una noche sin luna' lanarekin. Sandra Ferrus Donostian ezarritako valentziarrak ere Max saria jaso du.
2022/06/06 - 15:37
"Orgia" Passolinirengan oinarritutako opera eta hiru kontzertu antzeztu, Arriagaren hurrengo ekoizpenak
"La lucha por la vida" Pio Barojaren obraren egokitzapena izango da denboraldiko antzerki ekoizpen propio handia.
2022/05/21 - 22:51
Break On Stage dantza eta kultura urbanoaren erakustaldia egin dute Barakaldon
Break On Stage ikuskizunaren final handia jokatu da larunbat honetan Barakaldo Antzokian. Break dance-aren eta kultura urbanoaren erakustaldirik garrantzitsuenetako bat den honetan, 12 talde izan dira oholtzan, euren trebezia eta bikaintasuna erakusten.
2022/05/15 - 15:30
Ukrainarrak, gazteak, dantzaren bitartez euren ahotsa entzunarazi nahi dute
Artem, Pavlo, Hanna eta Irina. Ukrainatik ihes iritsi diren lau gazte. Ez dute amore eman eta dakitenarekin egiten diote aurre gerrari: dantzan. Bilboko kalean, arratsaldero, gerraren aurka ekiten diote. Eta arratsaldero biltzen zaizkien ikusleen artean, ukrainar talde polita ari dira osatzen.
2022/05/04 - 22:49
Alicia Amatriainek agur esan dio balletaren oholtzari, lesioak eta amatasunak bultzatuta
Alicia Amatriain ballet dantzari donostiarrak oholtza utzi du, stutgarteko ballet konpainian ia hiru hamarkadako ibilbide arrakastatsua egin ondoren. Bere agurra udan izango da.
2022/04/29 - 23:53
Dantza Bilboko museo, plaza eta antzokietan izan da nagusi
Dantzaren Nazioarteko Egunean, diziplina artistiko honek begirada guztiak bereganatu ditu Bilbon. Pasio honek Bizkaiko hainbat tokitako 250 dantzari baino gehiago bildu ditu.
2022/04/29 - 13:15
Led Silhouette nafar konpainiak "Los perros" ikuskizuna estreinatuko du
Ostiralean, Dantzaren Nazioarteko Egunarekin bat, lesakar konpainiak lan berria taularatuko du Gayarre Iruñeko antzokian, 20:00etan.
2022/01/14 - 16:20
"Gernika" ikuskizuna estreinatuko dute Baionan
"Gernika" ikuskizuna, Martin Harriague koreografoaren azken lana, estreinatuko dute gauean Baionan, Bilaka konpainiarekin batera. Lau emanaldi izango dira asteburu honetan, eta jada sarrera guztiak saldu dira.
2021/11/04 - 14:35
Matthew Goldingek eta Lucia Lacarrak "In the still of the night" taularatuko dute Arriagan
Koreografiak eta zinemaren eszena klasikoak uztartzen dituen ikuskizuna igandean, azaroak 7, izango da publikoaren gozagarri Bilboko antzokian.
2021/10/28 - 13:54
Beste Bat Berritzen deialdia: 1,5 milioi euro zuzeneko arteak eta zinema sustatzeko
Eusko Jaurlaritzak zuzeneko arteak (antzerkia, dantza, zirkua, bertsolaritza eta musika) dinamizatzeko programa aurkeztu du gaur. Egoitza EAEn duten sortzaileek eskatu ahalko dituzte dirulaguntzak.
2021/10/16 - 22:49
Maren Galvezek eta Gorka Granadok irabazi dute 2021eko Euskal Herriko Dantza Txapelketa
Segurako Baratze pilotalekuan egindako lehiaketa Lezoko eta Sopelako bikoteak eraman du. Bideo honetan jaso dugu saria hartu duten unea eta ondorengo fandango eta arin-arina. (EITB Nahieran atarian ikus dezakezu txapelketa osorik)