200 konpainiak 500 emanaldi eskainiko dituzte udazkenean EAEko antzoki publikoetan
EAEko antzoki publikoen sareak 200 konpainiaren 300 ikuskizun proposatuko ditu arte eszenikoen (antzerkia, dantza eta musika) udazkeneko denboraldian, guztira, 500 emanaldi.
Emanaldien ia erdiak antzezlanak izango dira (% 57), laurdenak baino gehiago musika-emanaldiak (% 29), eta gainerakoak (% 14), berriz, dantzari lotutako emanaldiak. Antzerki emanaldi guztien laurdenak euskaraz izango dira.
Euskal konpainiak
Euskal konpainia askok ikuskizunak estreinatuko dituzte hasi berri den denboraldian: Munduari bira 80 egunetan (Glu Glu), Hobe ixilik (Txalo), Hondamendia (Artedrama), Anbotoko Mari (Logela Multimedia), Familia sarekada (Vaiven), Kelonia (Gorakada), Shine (Lasala), Lagun beltz asko (Ados), Itsasbehera (Pez Limbo), Yarin (Kukai)…
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko