Albiste dira
GERRAREN KONTRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ukrainarrak, gazteak, dantzaren bitartez euren ahotsa entzunarazi nahi dute

Iragarkia
Ukrainar gazte taldea, dantzan, gerraren kontra Bilbon
18:00 - 20:00
Ukrainarrak, gazteak, dantzaren bitartez euren ahotsa entzunarazi nahi dute
Artem, Pavlo, Hanna eta Irina. Ukrainatik ihes iritsi diren lau gazte. Ez dute amore eman eta dakitenarekin egiten diote aurre gerrari: dantzan. Bilboko kalean, arratsaldero, gerraren aurka ekiten diote. Eta arratsaldero biltzen zaizkien ikusleen artean, ukrainar talde polita ari dira osatzen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Palestinarekin Elkartasuna elkarteak gogorarazi du Palestinako erasoek "ez dutela etenik" eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez eteteaz gain, Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala

12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X