Dantza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Led Silhouette nafar konpainiak "Los perros" ikuskizuna estreinatuko du

Ostiralean, Dantzaren Nazioarteko Egunarekin bat, lesakar konpainiak lan berria taularatuko du Gayarre Iruñeko antzokian, 20:00etan.
"Los Perros"
"Los Perros"

Gaur, otsailak 29, Dantzaren Nazioarteko Egunean, Led Silhouette nafar konpainiak "Los Perros" dantza garaikideko ikuskizuna estreinatuko du Gayarre antzokian, Iruñean.

Martxel Rodriguez eta Jon Lopez, konpainia lesakarreko zuzendarikideak, La Veronal konpainiako burua den Marcos Morau koreografo bartzelonarrarekin arituko dira elkarlanean oraingo honetan "bizi ditugun garai ezegonkorrei buruzko hausnarketa"  batean.

45 minutuko ikuskizunak "dantza pasional bat" garatuko du, bere zentzurik garbiena "errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena", konpainiatik azaldu dutenez.

Led Silhouette Lesakan egoitza duen konpainia da, Jon Lopez madrildarrak eta Martxel Rodriguez nafarrak sortua eta zuzendua. Azken horrek Nafarroan Talentu Artistikoa Sustatzeko Saria jaso zuen 2021ean.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X