De Miguel Auzia
2025/04/10 - 16:12
EH Bilduk salatu du Jaurlaritzak "inpunitate" mezua zabaldu duela Alfonso Arriola mailaz igota
Ustelkeriagatik zigortu zuten Arriola 'De Miguel auzia' argitzeko epaiketan. Orain egun batzuk, laguntza publikoen banaketak erabaki behar dituen batzorde bateko presidente izendatu dute. Imanol Pradales lehendakariaren arabera, lehiaketa publikoen barruko prozedura bete da.
2024/08/03 - 14:46
De Miguel egunero aterako da kartzelatik Bizkaiko aholkularitza-enpresa batean lan egitera
Arabako EAJko buruzagi ohia Zaballako espetxetik Basaurira eraman dute eta astelehenetik aurrera erdi-askatasuneko baimena izango du, espetxean sartu eta 13 hilabetera.

2023/10/30 - 20:41
Telleriak kartzelara joan beharko du, Arabako Auzitegiak azken erregu-helegiteak atzera bota ondoren
72 orduko epea emango diote EAJko buruzagi ohiari espetxean sartzeko. Auzitegiak dio azken helegiteetan Telleriak ez duela "datu berririk gehitu", eta emandako argudioak lehendik "aztertuta" zeudela.

2023/10/17 - 15:25
Aitor Telleriaren defentsak erregu errekurtsoa aurkeztu du, espetxeratzea saihesteko
Kartzelara ez sartzea eskatu zion Telleriak Arabako Auzitegiari irailean, gaixo zegoela argudiatuta, baina eskaria ukatu zioten. Sei urte, hilabete bat eta hamabost eguneko zigorra ezarri zion epaileak Arabako EAJko bigarren buruzagi ohiari.

2023/09/29 - 15:23
Aitor Telleriak espetxe zigorra bete beharko du
Arabako Auzitegiak errefusatu egin du Arabako EAJko buruzagi ohi eta De Miguel kasuan kondenatuaren gaixotasunagatiko espetxeratze-etete eskaera, horren gaitzak “espetxean tratatu daitezkeelako”. Halaber, ezetsi egin du zigorraren betearazpena etetea indultu-eskaera izapidetzen den bitartean.
2023/07/06 - 11:38
Alfredo de Miguel Arabako espetxean sartu da
EAJko buruzagi ohia 9:25ean agertu da kartzelan, Arabako Auzitegiak emandako azken epea bete baino ordu batzuk lehenago. 12 urte eta 4 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten, legez kanpoko elkartea, funtzionario-eroskeria, prebarikazioa eta bidegabeko eralgitzea egotzita.

2023/07/06 - 00:21
Koldo Otxandiano Arabako Espetxean sartu da
EiTB Mediak jakin duenez, Koldo Otxandiano, EAJren kargu ohiekin lotutako ustelkeria sareagatik zigortua, Arabako espetxean sartu da gaur arratsaldeko azken orduan.
2023/07/03 - 16:15
Arabako Auzitegiak hiru eguneko epea eman die De Miguel eta Ochandianori kartzelan sartzeko
Ostirala baino lehen egiten ez badute, segurtasun-indarrek atxilotu eta kartzelara eramango dituzte. Aurreko astean, auzitegiak ez zuen onartu espetxeratzea bertan behera uztea, De Miguelek eskatu zuen bezala.
2023/06/26 - 19:11
Arabako Lurralde Auzitegiak errefusatu du De Miguelen espetxeratzea bertan behera uztea
Honenbestez, zigorra "atzerapenik gabe" betetzeko eskatu du. Arabako Lurralde Auzitegiak azaldu duenez, auziaren "larritasunak" eta De Migueli ezarritako zigorrak "zaila" egiten dute Arabako foru diputatu ohiak aurkeztutako indultu-eskaerak aurrera egitea.

2023/06/09 - 14:17
Auzitegi medikuaren txostenak Aitor Telleria ez espetxeratzeko gomendatzen du
EITBk jakin duenez, txostenak hitzez hitz dio Telleriak hainbat gaixotasun larri dituela eta, ondorioz, ez dela batere gomendagarria kartzelan sartzea.
2023/06/06 - 00:34
De Miguelen defentsak erregu-helegitea aurkeztu du espetxeratzea saihesteko
Euskal Herriko ustelkeria sare handienaren buru izan zen EAJko buruzagi ohiari 12 urte eta 4 hilabeteko zigorra ezarri zioten. Orain, erregu-errekurtsoa aurkeztu du Arabako Lurralde Auzitegiaren maiatzaren 25eko ebazpenaren aurka.

2023/05/24 - 15:58
"De Miguel auziko" bost kondenatu ez dira espetxean sartuko, Arabako Auzitegiak hala erabakita
Arabako Auzitegiak oraindik eman gabe dituen epaien artean, ustelkeria sare horretako arduradun nagusienak daude. Izan ere, De Miguelen, Telleriaren eta Otxandianoren espetxeratzeaz erabaki beharko du Auzitegiak.
2023/05/17 - 15:03
'De Miguel auzia': kartzelan sartu dute Sanchez Robles, lehen kondenatua
Zazpi urte eta hilabete bateko espetxe zigorra ezarri zioten, ustelkeria delitu ezberdinengatik, EAJko goi kargudun ohiari. Guztiak, EAJko buruzagi ohi Alfredo de Miguelek zuzendutako azpikeriarekin lotuta, Euskadiko ustelkeria sare handienarekin.
2023/04/11 - 18:50
Alfredo de Miguelen erregu helegitea atzera bota dute, eta espetxeratzeko beste urrats bat eman da
Kartzelan sartzeko epeei dagokienez, jakinarazpena jasotzen duenetik 10 egun natural dira, orain berretsitako ebazpen irmoak zioen bezala, EITBk jakin duenez. Beraz, espetxeratzea apirilaren amaierarako izango litzateke.

2023/03/30 - 12:37
Arabako Auzitegiak Aitor Telleriari jakinarazi dio 10 eguneko epea duela espetxean sartzeko
Araba Buru Batzarreko kide ohiak ostegun honetan jaso du kartzelan sartzeko jakinarazpena.

2023/03/22 - 15:38
Alfredo De Miguel eta Aitor Telleriaren defentsek indultuak eskatu dituzte kartzelara ez joateko
Zigorraren zati batzuk baliogabetuz kartzelara ez joatea eskatu du Alfredo De Miguelek, eta Aitor Telleriak, aldiz, zigor osoaren indultua eta gaixotasun bat izatea arrazoituz ez kartzelaratzea. Indultuak Espainiako justizia ministerioak aztertu behar ditu.

2023/03/22 - 14:41
Alfredo de Miguelek eta Aitor Telleriak indultu partziala eskatu dute kartzelan ez sartzeko
Arabako Auzitegiak orain ebatzi beharko ditu zigorrak salbuespenez eteteko eskaerak, baina ez indultuak. Justizia Ministeriora igorriko dira, eta izapidetze luzea izango dute, eta ez luke eragotziko eskatzen dutenak kartzelan sartzea.

2023/03/21 - 15:21
Jaurlaritza De Miguel auziko inhabilitazio zigorren ondoriozko neurriak hartzen ari dela adierazi du Zupiriak
Eusko Jaurlaritzak Koldo Otxandiano lan-eskaintza publiko batetik kanpo utzi du. Horretaz gain, Iratxe Gaztelu-Urrutiaren kontratua eten du. Alfonso Arriolak, berriz, bere postuan jarraituko du.

2023/03/20 - 13:13
Gamarra: ''Sanchezek eta Urkulluk elkar behar dute eta babestu egiten dira, baita ustelkeria kasuetan ere''
Cuca Gamarra Alderdi Popularreko idazkari nagusiak Bilbon adierazi duenez, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Iñigo Urkullu lehendakariak "antza dute, elkar behar dute eta babestu egiten dira" ustelkeriaren aurrean, Berni eta De Miguel auziei erreferentzia eginez.

2023/03/17 - 12:24
De Miguelen eta Otxandianoren kaleratzeetan Jaurkaritzak izan duen irmotasuna nabarmendu du Iñigo Urkulluk
Lehendakariak nabarmendu du Jaurlaritzak "irmotasuna", "zorroztasuna" eta "berme juridikoa" izan dituela atzo bertan Alfredo de Miguel eta Koldo Otxandiano kaleratzean, Arabako Probintzia Auzitegiak ustelkeriagatik ezarritako zigorren irmotasun autoaren berri izan ostean.