De Miguel Auzia
2023/01/11 - 09:09
De Miguel auziko epaia irmoa da, orain zer?
Gorenak Arabako Lurralde Auzitegiari jakinarazi behar dio epaia. Auzitegi horri dagokio, hain justu, zigor handienak jaso dituztenak —De Miguel, Ochandiano, Telleria eta Sanchez Robles— kartzelara bidaltzeko prozedura abiatzea.
2023/01/10 - 20:38
Jaurlaritzak De Miguel eta Otxandiano kaleratzea agindu du
Arabako EAJko bi buruzagi ohien kondenen jakinarazpen ofiziala jaso eta gero gauzatuko dituela kaleratzeak azaldu du Ekonomiaren Garapenerako Sailak.
2023/01/10 - 16:13
Alfredo de Miguel eta gainerako kondenatuei ustelkeriagatik ezarritako zigor nagusiak berretsi ditu Gorenak
Arabako jeltzaleen "bigarrena" zenak bederatzi urte bete beharko ditu. Koldo Ochandianok, bestalde, sei urte eta bederatzi hilabete. Azkenik, Aitor Telleriak 5 urte pasatxo eman beharko ditu giltzapean.
2023/01/10 - 16:07
EAJren arabera, ebazpena "alderdiarekin zerikusirik ez duten" jarreren eta jokaeren erakusle da
EAJk prentsa-ohar batean adierazi duenez, epaia irmoa da eta, hortaz, zigortutako guztiak kaleratzeko prozesua hasiko dute.
2023/01/10 - 16:01
EAJk De Miguel, Otxandiano eta Telleria behin betiko kanporatuko ditu alderditik
Eusko Alderdi Jeltzaleak ohar baten bidez baloratu du Gorenaren epaia. Bertan esaten denez, sententzia ezagututa, De Miguel, Otxandiano eta Telleria behin betiko kanporatuko dituzte alderditik. EAJk gaineratu du epaiak ez diola alderdiari berari eragiten, ez eta bere finantziazioari ere.
2023/01/10 - 15:29
De Miguelek enpresa publiko batean erantzukizuna izaten jarraitu izana kritikatu du oposizioak
"EAJ askoz ere sendoagoa izan beharko litzateke", esan du EH Bilduko Unai Urruzunok, eta Ahal Duguko Miren Gorrotxategik, aldiz, adierazi du "lotsa honi amaiera eman behar" zaiola. Carlos Iturgaizek (Euskadiko PP) azalpenak eskatu ditu, eta PSE-EEk justizian duen konfiantza berretsi du.
2023/01/10 - 15:22
Gorenak De Miguel auziko zigorrak berretsi ondoren, oposizioko alderdiek berehala EAJ jarri dute jomugan
Jeltzaleei aitzakiak agortu zaizkiela, adierazi dute. Epelkeriak utzi eta ustelkeriaren kontrako jarrera sendoa exijitu diote oposiziotik Eusko Alderdi Jeltzaleari.
2023/01/10 - 15:15
Auzitegi Gorenak berretsi egin du, oro har, De Miguel auzian Arabako Auzitegiak emandako sententzia
Goizean ebatzi du Espainiako Auzitegi Gorenak De Miguel kasuaren epai irmoa eta ia zigor gehienak berretsi ditu. 13 urte ez, baina 12 urte eta 4 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote Alfredo de Migueli.
2023/01/10 - 15:13
Urkulluk berretsi egin du «defendatzen ditugun balioen aurkako gertakarien gaitzespen irmoa»
Halaber, Justiziak hartutako erabakia errespetatzen duela adierazi du. Auzitegi Gorenaren epaia, irmoa, Arabako Probintzia Auzitegiaren autoa argitaratu eta hiru urtera iritsi da, eta zigortuetako batzuek aurkeztutako errekurtsoei erantzun die.
2023/01/10 - 14:02
Gorenak berretsitako zigorrak ''errespetatzeko, onartzeko eta betetzeko'' asmoa agertu du Jaurlaritzak
Bingen Zupiriak gogorarazi duenez, 2019an Urkullu lehendakariak "erabateko errespetua" agertu zien "Justiziak hartutako erabakiei", eta "epaiak bete eta betearazi egin behar direla" berretsi zuen.
2023/01/08 - 13:26
Arantxa Tapia: ''Alfredo de Miguelek ez du inolako ardura publikorik''
De Miguel jeltzale ohiak 13 urteko kartzela zigorra jaso zuen ustelkeriagatik. Aste honetan argitaratu denez, Jaurlaritzaren ordezkari lanak egin ditu eta mailaz igo dute. Tapia sailburuak RNEn argitu duenez, De Miguelek HAZIn du lanpostua, lan-kontratu batekin.
2023/01/04 - 18:22
Hazik azaldu du De Miguel ez dela "konfiantzako karguduna" ezta gerentea ere
Fundazioak gogorarazi du Arabako EAJko buruzagi ohiaren aurkako epaia ez dela irmoa, eta hori gertatzen denean hartuko dituela erabakiak.
2023/01/03 - 20:10
De Miguelek sozietate publiko batean ardura postua duen argitzeko eskatu dio oposizioak Jaurlaritzari
Arabako EAJko presidenteari 13 urteko espetxe zigorra ezarri zioten ustelkeriagatik, baina Jaurlaritzak dio ezin diola HAZI sozietatean duen plaza kendu epaia irmoa izan arte.
2022/09/28 - 10:58
Auzitegi Gorena 'De Miguel auziko' epaiaren aurkako helegiteak aztertzen hasi da
Alfredo de Miguel, Koldo Ochandiano eta Aitor Telleria Arabako EAJren buruzagi izandakoei 13 eta 6 urte arteko kartzela zigorra ezarri zieten komisioak kobratzeagatik.
2022/05/13 - 16:00
Alonsotegiko Udalak Jose Luis Erezuma alkate ohi jeltzalea auzibidean jartzeko mozioa onartu du
Udalbatzak hautsitzat jo du Alonsotegiko alkate izan zen 2011 eta 2015 artean, eta 681.000 euroko iruzurra egin zuen, Bizkaiko Udalarentzat lan egiten zuen arkitektoarekin eta eraikuntza-enpresa bateko arduradunekin batera.
2022/01/18 - 16:31
EH Bildu: "Alonsotegikoa ez da kasu bakarra, EAJren politika ulertzeko modua da"
Koalizio subiranistak azaldu duenez, auzipetuek lapurtutako dirua, ia 900.000 euro, itzultzea lehenetsi dute.
2020/02/07 - 14:13
Eusko Jaurlaritza: "Ez diogu inori kalte edo mesede egiten kontratazioaren bidez"
EH Bilduren hitzetan, EAJren txartela izateak “kontratazio batzuk” errazten dituela uste du euskal gizartearen zati handi batek. Horregatik, “leihoak zabaltzea eta alfonbrak altxatzea” eskatu du.
2020/01/20 - 19:25
Arabako Fiskaltzak 'De Miguel auzia'ren zigorrak handitzeko eskatu dio Gorenekoari
Koakzio delituagatik zigortzeko oinarria badagoela uste du, nahiz eta auzitegiak absoluzioa eman zien kasu horretan.
2020/01/13 - 21:51
Koldo Ochandiano Miñaoko Teknologia Parkeko diruzain kargutik kentzea eskatu dute
Arabako EAJren buruzagi ohiari zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri diote De Miguel auzian. Gorka Urtaran Gasteizko alkateak esan du ezin dela inor kaleratu epaia irmoa izan arte.
2019/12/27 - 19:41
EAJk eta PSEk baztertu egin dute De Miguel auziari buruz premiazko eztabaida egitea
Ustelkeriaren aurkako neurri zehatzak "ahalik eta azkarren" onartzeko beharra nabarmendu du EH Bilduko Maddalen Iriartek, baina EAJk ez duela "inolako presarik" kritikatu du.