Deba
2018/10/30 - 17:04
Zumaiako Flyschean salatutako plastiko isuria ikertuko du Arartekoak
Oier Bartolome surflariak internetera igotako bideoa ikusi ostean, ikerketa abiatzeko erabakia hartu du Arartekoak. Zumaia eta Deba artean hondakin pilaketa zegoela salatu zuen Bartolomek.
2018/10/27 - 21:47
Ostegunean desagertu zen 84 urteko emakume eibartarraren bila jarraitzen dute
Debako hondartzaren inguruan aritu dira gaur bila. Izan ere, segurtasun kamerek grabatutako irudien arabera, Debarako trena hartu zuela uste du Ertzaintzak.
2018/10/26 - 11:26
Atzo desagertutako Eibarko 84 urteko emakumea bilatzeari ekin diote berriro
Segurtasun kameren irudiek Deban atzeman zuten atzo. Inguruan bilatzen ari dira 08:30etik.
2018/10/26 - 10:59
Deban desagertutako 84 urteko emakume eibartarraren bila jarraitzen dute
Martina etxetik atera zen zaborra botatzera baina ez zen itzuli. Segurtasun kamerei esker jakin dute trenez Debaraino joan zela.
2018/10/25 - 20:51
85 urteko emakume eibartar baten bila ari dira Deba inguruan
Antza, zaborra botatzera atera zen Eibarren duen etxetik, baina ez zen itzuli. Asteazkenean, 20:25 inguruan, ikusi zuten azkenekoz Deba inguruan.
2018/08/23 - 15:04
Deba eta Mutriku lotzen dituen zubia 'harriz harri' berreraikiko du Aldundiak
XIX. mendeko zubiak erortzeko arrisku 'osoa' du bere zutabe bat partzialki hondoratu ostean.
2018/08/15 - 15:34
Bertan behera gelditu da Gipuzkoako sorosleen greba hitzarmena onartu ostean
Akordioari men eginez, aurreneko urtean sorosle bakoitzak 200 euro gehiago kobratuko ditu, eta bigarrenetik aurrera, 400 euro gehiago. Hortaz, %13 eta %33-ko igoera adostu dute.
2018/08/10 - 23:20
Deba eta Mutriku arteko zubia edozein unetan erortzeko arriskuan dago
Uraren gainetik harrizkoa den zubiak, egurrezko euskarriak ditu azpitik, eta horiek zeharo kaltetuta daude. Aldundia bi herrietako alkateekin bildu da, zubia konpontzeko lanak “premiaz” hasteko.
2018/08/10 - 18:47
Greba abuztuaren 15era arte atzeratu dute Gipuzkoako hondartzetako sorosleek
Udalek gatazka aztertzeko konpromisoa hartu dute, eta ELA sindikatuak abuztuaren 14ra arte itxarotea erabaki du, erantzun baten zain.
2018/07/29 - 14:51
Txirrindulari bat larri zauritu da auto batek harrapatuta, N-634an, Deban
Istripua 12:15en izan da, eta 20 minutu geroago medikuak biktima artatzen jarraitzen zuten.
2018/07/20 - 21:19
Senideek Aljerian atxiki zuten Debako gaztea etxera itzuli da
Ertzaintza Ljadra Saiden ustezko bahiketa ikertzen ari zen, ekainaren 9an haren lagun batek gertakariak polizia-etxean salatu ondoren.
2018/07/05 - 16:03
Deba eta Mutriku arteko zubi zaharraren zati bat erori da
Goizaldeko 05:00etan zati bat erori da eta orain arrazoiak ikertzen ari dira, baina ez dakite zergaitik mugitu diren oinarriak. Hilabeteak egongo da itxita.
2018/07/05 - 14:02
Deba eta Mutriku lotzen dituen zubiaren zati bat hondoratu da, euriteen ondorioz
Goizaldeko bostak aldera gertatu da eta ez da inor zauritu. Gaur egun, oinezkoek erabili ohi duten zubia da.
2018/06/05 - 12:47
Ibon Erraiz, dendaria: 'Eguraldiak asko markatzen du eguneroko lana'
Saltoki txikiek, besteak beste, arropa dendek udaberri hotz eta euritsuaren ondorioak jasan dituzte
2018/01/25 - 20:22
Sutea piztu da Debako denda batean
Suak eragindako kea bost solairuko eraikinean sartu da, baina ez da inor zauritu. Lersundi kaleko denda batean piztu da sua arratsaldeko 17:15 inguruan.
2018/01/04 - 01:02
Gasteizko gizon eta emakume bat hil dira Mutrikun, olatu batek eramanda
Lekuko batek gertatutakoa ikusi eta bere burua uretara bota du biktimak laguntzeko asmoz, baina ezin izan ditu salbatu. Hirugarren pertsona hau onik atera da.
2017/10/30 - 16:32
Donostia 2016 Bizkaira iritsi da 2016 Bidea egitasmoarekin
Donostia 2016 Bizkaiara iritsiko da 2016 Bidea egitasmoaren 3. etapari esker, Debatik Markina-Xemeinera. Apirilaren 10etik maiatzak 8ra bitarte Bizkaitik ibiliko da 2016 Bidea 5 etapetan.
2017/10/15 - 18:53
Omenaldia Deban, Gerra Zibilean fusilatutako alkate eta zinegotziei
Horien artean Polentzi Markiegi alkate ohia gogora ekarri dute, "herri honen eraikuntzan azken muturreraino inplikatu zen belaunaldi oso baten adibide bat gehiago", Markel Olanoren hitzetan.
2017/10/15 - 16:23
Omenaldia Deban, Gerra Zibilean fusilatutako alkate eta zinegotziei
Polentzi Markiegi, Debako alkate zena, izan zen haietako bat. 80 urte geroago, gertatutakoa gogoratu eta gaitzetsi dute erakundeetako ordezkariek eta herritarrek.
2017/06/01 - 20:51
Gurutze Gorriko 170 sorosle izango dira Gipuzkoako hondartzetan, udan
Hondartza denboraldia ekainaren 3an hasiko da Orion eta ekainaren 15ean Hondarribian, Zarautzen, Getarian, Zumaian, Deban eta Mutrikun.