Lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bertan behera gelditu da Gipuzkoako sorosleen greba hitzarmena onartu ostean

Akordioari men eginez, aurreneko urtean sorosle bakoitzak 200 euro gehiago kobratuko ditu, eta bigarrenetik aurrera, 400 euro gehiago. Hortaz, %13 eta %33-ko igoera adostu dute.
Donostiako hondartzaren argazkia. EITB
Bertan behera gelditu da Gipuzkoako sorosleen greba hitzarmena onartu ostean. Argazkia: EITB

 

Gipuzkoako hondartzetako sorosleek bertan behera utzi dute greba, asteazken honetan, Gurutze Gorriarekin batera adostutako hitzarmenaren proposamena onartu ostean.

 

Talde honen ordezkariek azaldu dutenez, astearte eta asteazken honetan egin dituzten bileretan, Gurutze Gorriak proposatutako eta udalek bermatutako akordioaren alde agertu dela gehiengoa.

Zehatz-mehatz, hitzarmenari men eginez, aurreneko urtean sorosle bakoitzak 200 euro gehiago kobratuko ditu, eta bigarrenetik aurrera, 400 euro gehiago. Hortaz, %13 eta %33-ko igoera adostu dute.

Gainera, laugarren denboralditik aurrera antzinatasuna kontuan hartuko da, eta 118 euroko plusa izango du sorosle bakoitzak, eta %15eko igoera izango du igande eta jai egunetan lan egiteagatik.

Bukatzeko, 2018tik aurrera, Gurutze Gorriak finko eten gisa bilakatuko ditu kontratu guztiak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Denis Itxasok EH Bilduko ordezkariak hartu ditu etxebizitza arloko krisiaren inguruan hitz egiteko

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua, Denis Itxaso, eta EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramailea, Pello Otxandiano, ostiral honetan bildu dira Eusko Legebiltzarrean, etxebizitzaren krisia eta etxebizitza arloko politikak aztertzea helburu. EH Bilduk Posible 30K ekimena aurkeztu dio bertan sailburuari; etxebizitzaren arloko bere proposamenak jasotzen dituena. Etxebizitza sailburuorde Miguel de los Toyos eta EH Bilduren Programa idazkari Nerea Kortajarena ere izan dira bileran.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X