Debagoiena
2020/11/06 - 15:57
"Mila Modu", Xabier Yanizen proiektu berria
"Mila Modu" da Xabier Yaniz musikari oñatiarrak abiatu duen proiektu berriaren izena eta "Absurduaren paradisua", berriz, kaleratu duten lehen diskoaren izenburua.
2020/11/03 - 15:52
300.000 musuko ekoizten ditu egunean Bergarako Wolfratex enpresak
Milioi bat musuko ekoitzi eta saltzeko akordioa egin du Wolfratexek Gipuzkoako farmazia banatzailearekin.
2020/11/03 - 10:37
Lau edukiontzi erre dituzte Bilbon eta hiru, Arrasaten
Suak inguruko bi auto ere kaltetu ditu Santutxun. Segurtasun Sailaren esanetan, bart ez da neurri murriztaileen aurkako protestarik izan eta oraingoz behintzat ezin da loturarik egin.
2020/11/01 - 14:55
Neurri murriztaileen aurkako protestetan atxilotutakoak aske utzi dituzte
Bilbo eta Arrasaten COVID-19aren pandemiari aurre egiteko neurrien kontra egindako protestetan atzemandako zazpi pertsonak libre utzi dituzte.
2020/10/30 - 15:57
PCR proba egiteko deia egin diete Bergara eta Kabiezesko 13-40 urteko herritarrei
Gipuzkoako udalerrian, probak osasun zentroan egingo dituzte gaur eta bihar. Santurtziko (Bizkaia) auzoan, aldiz, asteazkenera arte egingo dituzte.
2020/10/28 - 15:01
Arrasateko enpresa bat zigortu dute, silizearen aurkako prebentzioa ez betetzeagatik
Silikosia duen langile bati Gizarte Segurantzako prestazio guztien % 50eko errekargua ordaintzera zigortu dute enpresa.
2020/10/14 - 18:48
2021 amaieran edo 2022 hasieran jarriko dute bidesaria Deskargan
Ordainlekuak Beasainen eta Ezkio-Itxason jarriko dituzte. Handik 9.000 ibilgailu inguru igaroko dira egunero, eta guztiek ordaindu beharko dute bidesaria, motorrek salbu.
2020/10/08 - 17:18
Ertzaintzak Gerra Zibileko bi jaurtigai indargabetu ditu Elgetan
Karabieta inguruan munizio zaharra izan zitekeena aurkitu zuela jakinarazi zien herritar batek agintariei.
2020/10/02 - 22:29
Arrasate guztiz itxi dute, Maritxu Kajoiren ospakizunak ekiditeko
43 urtetan lehen aldiz gelditu da jairik gabe Maritxu Kajoi. Udalak egina du deia kanpoko inor gerturatu ez dadin, eta Ertzaintzak kontrolak jarri ditu.
2020/09/25 - 20:46
Emakume bat hil da Oñatin, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa irakaslea zen eta IES Zuazola-Larrañara zihoan. LABek salatu du aurten dagoeneko 48 langile hil direla Euskal Herrian.
2020/09/25 - 14:16
Emakume bat hil da Oñatin izandako trafiko istripu batean
Ezbeharra 07:55 aldera gertatu da GI-2630 errepidean, Oñati parean. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, kamioi batek eta auto batek talka egin dute.
2020/09/24 - 22:57
Euskaraldiaren bigarren edizioa aurkeztu dute Bergaran
Ariketa soziala azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da. 2018ko edizioko "aniztasunari" eusteaz gain, orduko hartan gutxiago parte hartu zuten profiletan sakondu nahi dute.
2020/09/24 - 22:31
Arrasateko taberna bat itxita, zerbitzari batek lanean jarraitu zuelako positibo izanda
Ederra taberna itxi du Ertzaintzak, zerbitzari batek positibo eman eta lanean jarraitu zuelako. Dena den, oraingoz, ez dute PCR proba masiborik egingo bezeroen artean.
2020/09/12 - 20:53
Senideek "berehalako irtenbidea" eskatu dute Gipuzkoa erresidentzientzako
"Aldundiak esku har dezala eta tartean dauden alde guztiak elkar ditzala eskatzen dugu, adostutako irtenbide eraginkorra lortzeko", aldarrikatu du Senideak elkarteak.
2020/09/09 - 23:03
Meza nagusia izan da aurtengo ospakizun bakarra Arantzazuko Amaren Egunean
Arantzazuko Amaren eguna da, egun seinalatua gipuzkoarrentzat eta egun handia arantzazuko santutegian. Meza nagusia izan da aurtengo ospakizun bakarra.
2020/08/22 - 22:23
Aretxabaletan desagertutako parapentelaria aurkitu dute bizirik
Urkulu urtegiaren inguruan aurkitu dute. Ez dute baieztatu zauriturik ote dagoen.
2020/07/31 - 21:08
Gazte bat hil da itota Aretxabaletako Urkulu urtegian
17:45ean, 25 urteko gaztearen lagunek larrialdi zerbitzuetara deitu dute, uretan sartu den laguna aurkitzen ez zutela jakinarazteko.
2020/07/27 - 20:47
Bergara eta Tolosako neurriak bertan behera utziko ditu ostalaritzako agindu berriak
Eibarren, Zarautzen eta Ermuan ezarritako neurri murriztaileak, aitzitik, bere horretan geratuko dira, azken egunotan hiru udalerri horietan kasuek gora egin ez badute ere.
2020/07/20 - 22:35
Azken orduetan atzemandako positibo gehienak Ermuakoak eta Bergarakoak dira
Azken orduetan Bizkaian atzeman diren 45 positiboetatik 23 Ermuan izan dira. Bergaran, berriz, 11 positibo berri atzeman dituzte
2020/07/20 - 20:45
Ermuko eta Bergarako tabernen edukiera murriztea erabaki du Eusko Jaurlaritzak
Halaber, barran kontsumitzea debekatu dute eta establezimenduak gehienez 23:30 arte egon ahalko dira irekita.