Debagoiena
2020/01/02 - 23:05
Azken agurra egin diote Arrasateko 29 urteko neskari
Jon Anderren agurra bihar arratsaldean izango da, Arrasateko beilatokian. Autopsiak gaur goizean egin dira, eta indarrezko heriotza baztertu dute.
2020/01/02 - 14:40
Ez dute indarkeria-zantzurik atzeman Arrasaten hilda topatutako bi gazteengan
AutopsiaK goizean egin dira, baina emaitzak ez dira ezagutzera eman. Gero eta indar handiagoa du autoaren gasak kutsatuta hil zirela.
2020/01/02 - 14:16
Autopsiak ez du indarkeria-zantzurik atzeman Arrasaten hilda topatutako bi gazteengan
Heriotzak zergatik gertatu diren ari dira ikertzen. Baliteke intoxikazioa jasan izana, motorra piztuta baitzuen autoak.
2020/01/02 - 13:54
Bi gazte hilda topatu dituzte Arrasaten auto baten barruan, indarkeria-zantzurik gabe
Heriotzak zergatik gertatu diren ari dira ikertzen. Baliteke intoxikazioa jasan izana, motorra piztuta baitzuen autoak.
2020/01/01 - 22:11
Bi gazteren gorpuak topatu dituzte Arrasaten, auto batean
Hilotzek ez zuten indarkeria- edo suizidio-zantzurik. Ematen du gazteek, 29 urteko emakume batek eta 25 urteko gizon batek, intoxikazioa pairatu dutela, baina ikerketa abian da.
2020/01/01 - 15:03
ONCEren Gabonetako zozketa bereziak 320.000 euro utzi ditu Arrasaten
Meneta tabernan saldu dituzte hirugarren sari horretako 16 kupoi, 20.000 euro txartel bakoitzari.
2019/12/25 - 12:28
Udalaitz mendian zauritutako mendizale bat erreskatatu dute
Sarbide zaileko gune batera erori da gizona, eta hanka bat hautsi du. Larrialdi zerbitzuei deitu eta erreskatatu ostean, helikoptero batek Gurutzetako ospitalera eraman du.
2019/11/18 - 12:31
Leintz Gatzagako udalbatza osatuko duten bost zinegotziak aukeratu dituzte
Botoa ematera deituta zeuden 187 herritarretatik 122k eman zuten botoa; hau da, erroldaren % 62k. Leintz Gatzagako Hautesle Elkartea bakarrik aurkeztu da udal hauteskundeetara.
2019/11/09 - 21:21
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ikuskizun berria aurkeztu dute Eskoriatzan
Dantza bizitzako esparru guztietara eramatea du helburu ikuskizunak, Jon Maia eta Vanesa Castaño dantzariekin elkarlanean.
2019/11/06 - 13:22
Mondragon Unibertsitateak nazioartekotze zigilua lortu du sei titulaziotan
Zigilu hori jaso duten lau gradu eta bi masterretan izena eman duten ikasleen % 30ek nazioarteko mugikortasun-programetan parte hartzeko aukera bermatuta izango dute.
2019/10/28 - 20:09
Anboton desagertutako Bergarako gaztearen hilotza topatu dute
Familiak atzo salatu zuen mendizale gaztearen desagertzea, eta harrezkero ibili dira haren bila. Gorpua gailurretik hurbil aurkitu dute.
2019/10/28 - 15:11
Anboto inguruan desagertutako 26 urteko Bergarako gazte baten bila ari dira
Gaztea igandetik dago desagertuta. Ertzaintzaren helikoptero bat eta erreskate unitatea ari dira 26 urteko mutilaren bila ( Ertzaintzaren irudiak).
2019/10/28 - 14:48
Desagertutako Bergarako gazte baten bila ari dira Anboto mendian
26 urteko gizonezkoaren senitartekoek atzo arratsaldean aurkeztu zuten salaketa.
2019/10/22 - 10:16
Joseba tetraplegiko geratu zen eta bizikleta berezi bat behar du giharrak sendotzeko
Josebak orain erabiltzen duen bizikleta itzuli egin behar du Oñatiko triatloi taldea boletoak saltzen ari da Joseba eta antzeko egoeran daudenentzat bizikleta bat erosteko.
2019/10/21 - 17:39
Aretxabaletan igandean izandako istripuaren lekukoen laguntza eskatu du Ertzaintzak
Auto-istripuan pertsona bat hil zen. Ezbeharra GI-627 errepidean gertatu zen, 19:00 aldera. Lekukoek 943 53 91 25 zenbakira dei dezakete.
2019/10/21 - 11:14
Pertsona bat hil da Aretxabaletan, bi autoren arteko talkan
Ezbeharra GI-627 errepidean gertatu zen, bi ibilgailuk talka egin ondoren. Beste lau pertsona zauritu ziren. (Goiena Telebistaren irudiak).
2019/10/20 - 22:20
Pertsona bat hil da Aretxabaletan, auto-istripuan
Ezbeharra GI-627 errepidean gertatu da, bi ibilgailuk talka egin dutenean. Errepidea itxita dago. Istripuan beste lau pertsona zauritu dira.
2019/10/20 - 10:13
Galarraga eta Murgiondo bergararrak, Euskal Herriko dantza sueltoko txapeldunak
Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo dantzariek osatzen duten bikoteak irabazi du Euskal Herriko 43. Dantza Txapelketako sari preziatua. 14 bikote lehiatu ziren atzo Segurako Baratze pilotalekuan.
2019/09/27 - 11:03
Onik aurkitu dute Eskoriatzan desagertutako 87 urteko gizona
Ostiral eguerdian topatu dute, pinudi batean. Badaezpada, eta balorazio bat egiteko asmoz, Debagoieneko ospitalera eraman dute.
2019/09/17 - 19:15
Onik aurkitu dute Bergaran desagertuta zegoen gizona
Twitterren @VOSTeuskadi-k zabaldu duenez, gizona, 40 urtekoa bera, familiarekin dago jada.