Debagoiena
2019/04/14 - 09:22
Korrikari harrera beroa egin diote Eskoriatzan, toki askotako euskaltzaleak batuz
Irudi ederrak utzi ditu euskararen aldeko lasterketak goizaldean. Pausoz pauso, kilometroak eginez jarraitu du euskararen aldeko lasterketaren 21. edizioak.
2019/04/13 - 19:02
Bergaran ere 'klika' egin dute euskararen alde
Pausoz pauso, Korrikak aurrera jarraitzen du, eta Bergarak ere bat egin du euskararen aldeko lasterketarekin. Herritarrek, pozez eta ilusioz hartu dute lekukoa.
2019/04/08 - 18:12
Mendeberri 2025 heziketa eredu 'berritzailea' aurkeztu du Mondragon Unibertsitateak
'Belaunaldi Teknologikoa'ri "moldatutako" heziketa eredu bat aurkeztu du unibertsitateak, ibilbide akademiko "malgu eta pertsonalizatuetan" oinarrituta.
2019/03/26 - 19:15
Deskargako autobide berria, zabalik
Beasain eta Bergara arteko korridoreak 23 kilometro dauzka. A-636 izango da errepide berriaren izendapena. Datorren urtetik aurrera kamioiek ordainsaria ordaindu beharko dute.
2019/03/13 - 08:12
Bi gizon atxilotu dituzte Arrasaten eta Bilbon, bikotekideei eraso egitea egotzita
Arrasaten zauritutako emakumea Debagoieneko ospitalera eraman dute, aurpegiko lesioengatik.
2019/03/09 - 20:28
PSE-EEk esan du memoria ezin dela eraiki presoen omenaldien gainean
Anduezak Isaias Carrascoren hilketaren 11. urteurreneko omenaldian azaldu duenez, "memoriak biktimena izan behar du".
2019/03/04 - 17:26
Amonarekin asteburua pasatzen zegoen adingabe bat da Arrasaten atxilotutako gaztea
Igandean bertan, ospitalera joan zen 17 urteko gaztea, hemorragia handi bat zeukalako, eta horri esker jakin zuen Ertzaintzak kalean aurkitutako haur jaioberriaren ama zela.
2019/03/03 - 21:31
Emakume bat atxilotu dute Arrasaten, hildako jaioberriarekin lotura duelakoan
Ertzaintzak baieztatu duenez, atxilotuak 17 urte ditu, eta ospitaleratuta jarraitzen du.
2019/03/03 - 18:09
Neska adingabe bat atxilotu dute Arrasaten, hilda agertu den jaioberriarekin lotuta
Ertzaintzak eitb.eus-i baieztatu dionez, emakumea ospitale batera eraman dute eta bertan dago atxilotuta.
2019/03/03 - 14:34
Haur jaioberri baten gorpua aurkitu dute kalean, Arrasaten
Ertzaintzak eitb.eus-i baieztatu dionez, auto baten alboan, lurrean, aurkitu dute gorpua, plazenta eta guzti. 12:00ak inguruan topatu dute, Galizia kalean.
2019/02/28 - 15:27
104 asilo eskatzaile hartu ditu bost hilabetean Oñatiko harrera etxeak
Beharrezkoa zen asiloa eskatzen zuten migranteentzako egoitza bat irekitzea eta balorazioa oso positiboa da oso.
2019/01/27 - 16:46
Holokaustoaren lekuko izan zen ordularia
Pascual Askasibar elgetarra Holokaustoaren biktima izan zen. Haren ordularia berreskuratzea lortu zuen familiak, eta Elgetako Memoria Historikoaren Interpretazio Zentroan dago ikusgai.
2019/01/13 - 20:30
'Musikarium' ikuskizun didaktikoa estreinatu du Oihan Vegak Bergaran
Bere azken lan horren helburua da gaztetxoei erakustea mugikorra ez dela pentsatzen duten bezain beharrezkoa.
2019/01/07 - 19:29
Oñatin su hartu zuen eraikineko bizilagunak ezingo dira etxera itzuli bi hilabetean
Eraikinaren egiturak ez du kalterik, baina eskaileraren segurtasuna ezin da bermatu. Horregatik, bi hilabeteko lanak egingo dituzte bertan.
2019/01/05 - 15:13
12 lagun artatu behar izan dituzte Oñatin sute baten ondorioz
Berehala su hartutako etxean zeuden 7 adin txikiko eta 6 helduak kalera jaitsi dituzte.
2018/12/29 - 23:51
Ihes eginda dagoen txakurrak artalde bati eraso dio berriz, Eskoriatzan
Artzain baten hamabi ardi zaurituta eta beste lau desagertuta daude, Aretxabaleta inguruan ihes egindako txakurraren erasoaren ostean.
2018/12/28 - 10:54
Animalien Askapen Fronteak hainbat ehiza dorre eta postu suntsitu ditu Euskal Herrian
Eraikin bat ere kaltetu dute. Ermuan, Eskoriatzan, Mendiolan, Pasaian, Garesen, Eunaten, Azkoienen eta Kintoan egin dituzte erasoak, "animalien zapalkuntzaren aurka" protesta egiteko.
2018/12/24 - 11:10
GI-627 errepidea itxi dute Bergaran, luizi baten ondorioz
Luizia goizaldeko hirurak baino lehen izan da, eta autoen joan-etorria Osintxu auzotik bideratzen ari dira.
2018/12/22 - 12:59
67.774 zenbakiak laugarren sariaren zati bat utzi du Leioan eta Arrasaten
67.774 zenbakia izan da bigarren atera den laugarren saria. Arrasaten Monterrey tabernan saldu da, eta Leioan, berriz, Arteako Merkataritza Gunean.
2018/12/22 - 12:32
Laugarren sariek 34 milioi utzi dituzte Laudion, eta 220.000 Leioan eta Arrasaten
Laudioko Casa Resan saldu dute 42206 zenbakia oso-osorik. Dezimo hori duen pertsona bakoitzak 20.000 euro irabazi ditu. 67774 zenbakiak beste 200.000 euro utzi ditu Leioan eta 20.000 Arrasaten.