INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi gizon atxilotu dituzte Arrasaten eta Bilbon, bikotekideei eraso egitea egotzita

Arrasaten zauritutako emakumea Debagoieneko ospitalera eraman dute, aurpegiko lesioengatik.

Bi gizon atxilotu dituzte azken orduotan Arrasaten eta Bilbon, beren bikotekideei kalean eraso egitea leporatuta, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi dutenez.

Bilbon, Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen astelehenean Zazpikaleetako Iturribide kalean.

Erasoa 12:45an gertatu zen. Emakume batek laguntza eskatu zien kalean zebiltzan udaltzainei, bere bikotekidea eraso egiten ari zitzaiola eta. Ondorioz, udaltzainek ustezko erasotzailea atxilotu zuten.

Arrasaten, Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuten igandean, 06:00etan, bere bikotekide den emakumea jotzea leporatuta. Erasoa Gipuzkoa kalean gertatu zen.

Emakumea Debagoieneko ospitalera eraman zuten, aurpegian zituen lesioak artatzeko. Ustezko erasotzailea, ostera, astelehenean igaro zen epailearen aurretik.

______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X